Historia liluragarria

 

 

 

 

Hona hemen Andra Mari Parrokiaren historiaren zenbait data. Urtez urte, egunez egun, eliztar guztion laguntzaz hazten ari den bizitzaren adierazpide dira. Lasai irakurri eta erreflexioa egin ondoren, batek pentsa dezake: Hau bai dela eskuzabaltasuna eta ezkutuko lana! Historia liluragarria azaltzen da datu hauetan, benetan. Datuak anitz izanik, haietariko batzuk besterik ezin azaldu.

1322
1480
1550   1581
1690
1758   1790
1873   1887  1894   1898
1903   1951
1983   1986  1988   1989
1991   1992  1994   1995  1996  1997  1998 1999

1322 urtea

    María Díaz de Haro, Portugaleteko fundatzailearen aginduz Andra Mariren omenez tenplu bat eraikitzen da. Lehen tenplu honetatik "Andra Mari"-a, Andra Mariren irudia, besterik ez zaigu geratzen.

 Hasierara joan

1480 urtea

    Tenplu berriaren eraikuntzaren hasiera.

 Hasierara joan

1550 urtea

    Guiot de Beaugrant-ek hasitako eta Juan de Beaugrant-ek eta Juan de Ayalak amaitutako erretaula nagusia galgatzen du Juan de Imbertok.

 Hasierara joan

1581 urtea

    Urte honetan gaur egungo tenplua amaituta zegoela adierazten duten dokumentuak daude.

 Hasierara joan

1690 urtea

    Gaur egungo dorrearen aurrekoa bukatzen da.

 Hasierara joan.

1758 urtea

    Gaur egungo organoaren aurrekorako gastuak azaltzen dira. Lorenzo de Arrazola maisu organeroak egina da.

 Hasierara joan

1790 urtea

    Uztailak 30. Portugaleteko ordezkariek Roke Deuna Portugaleteko Patroia izendatzen dute.

Hasierara joan

1873 urtea

    Bigarren guda karlista. Portugaleteko bonbardaketan tenpluaren dorrea suntsituta gelditzen da.

Hasierara joan

1887 urtea

    Herriaren dirua eta Manuel Calvoren 30.000 pzta direla medio, dorrea berreraikitzen da.

Hasierara joan

1894 urtea

    Alboetako koroen proiektua eta lanak, eta erdikoaren erreforma, burutzen dira, Julio Saracíbar arkitektoak 1894ko maiatzaren 20an sinatutako baldintzetan. Sotera de la Mier andreak ordaindu zituen lanak.

Hasierara joan

1898 urtea

    Pulpitua jartzen da.

Hasierara joan

1903 urtea

    Gaur egungo organoa erosten zaio Epinal-ko (Vosgues, Frantzia) Henri Didier etxeari.

Hasierara joan

1951 urtea

    Otsailaren 27an tenplu parrokialari Basilika titulua ematen dio Pio XII-ak.

Hasierara joan

1983 urtea

    Andra Mari Eliza Euskal Herriko monumento historiko-artistikoa izendatzen da. Teilatua eta leihoak konpontzen dira.

Hasierara joan

 

1986 urtea

    Irailan erretaula nagusiaren konponketa hasten da. Bizkaiko Aldundiak lana hiru espezialista bizkaitarrei ematen die. Azaroan hala beharrez eta oso egoera latzean aurkitzen da orain San Antonio kaperan kokatutako Kristo gotikoa. Birmoldatzen da.

Hasierara joan

 

1988 urtea

    Urtarrilan erretaula nagusiaren birmoldaketa lanak amaitzen dira.

Hasierara joan

1989 urtea

    Irailaren hasieran higadurak eta narriadurak urteetan eragindako kalteak konpontzen hasten dira aurrekaldean eta kanpaindorrean. Udalak sortutako Eskola-Tailerraren ikasleek egiten dute lana.

Hasierara joan

1991 urtea

    Apirilaren 3. igandean "Nuestra Comunidad" (Gure Komunitatea) orrialde informatiboak argitaratzen dira estraineko aldiz.

Hasierara joan

1992 urtea

    Urtarrilaren 19an tenplua ixten dugu birmoldatze osoa egiteko.

Hasierara joan

1994 urtea

    Abuztuaren 6an berrirekitzen da tenplua, berriztatzearen ondoren.

    Aldaketa ugari dago: lehenago Neketako Amaren kapera zeritzonetik (oraingoko Salazar kaperatik) Sortzez Garbiaren kaperara eraman da erretaula neogotikoa, bestean Salazartarren ustezko hilobia aurkitu baitzen. Jesusen Bihotz Sakraturen kapera zeritzonetik erretaula kendu da, bere lekuan berpizkundeko hornazina bat kasualki aurkitu ondoren. Hornazinan Roke Deunaren irudia jarri da. Alboetako nabeetan zeuden bi erretaulen ordez triptiko eta taula flamenkarrak jarri dira. Presbitergoa birmoldatu da eta Rapel Mentxakak diseinatutako aldare, bataio uhaska eta sagrario berriak egin dira. Eserleku berriak jarri dira alboetako nabeetan. Ikusgai dauden erretaula, irudi eta altzariak berriztatuak eta tratatuak daude. Gangak margoztu eta harriak garbitu egin dira. Zolua aldatu da, zolu erradiantezko berokuntza sistema berria jarriz. Lanak SURPOSA-k egin zituen, Javier Martin zuzendaritzapean (parrokiak beti zor izango dio zerbait berari eta bere lan talde osoari, haiek egindako lanagatik). Erretaulen, irudien eta altzarien berriztatzearen gastuak Bilboko Apezpikutzak, Miren Bikuñak eta Parrokiak ordaindu dituzte.

Hasierara joan

1995 urtea

    Usabiaga anai organero hernanitarrek elizako organoa konpontzen dute.

Hasierara joan

1996 urtea

    Abenduan museo parrokiala irekitzen da, 1983. arte sakristia izandako lekuan. Bertan, berriztatze lanen ondorioz kendutako elementu eta irudi ugari dago ikusgai. Lehenago, parrokiaren ondarea sailkatu du Basilikaren Lagunak izeneko elkarteak.

Hasierara joan

1997 urtea

    Roke Deuna edo Erregeen Gurtzaren kaperaren hornazinan jartzen da Errukiaren egurlan modernoa, Museo Parrokialean dagoen Errukiaren kopia dena. Miren Bikuñak ordaintzen du osorik (azken bi hamarkadetan parrokiaren ongilerik handiena izan da bera).

    Basilika eta Portugaleteri buruzko dokumentazio idatzia zein ikus-entzutekoa jazotzen eta sailkatzen hasten da, parrokian Bibliografi eta Dokumentazio Zentrua sortzeko asmoz.

Hasierara joan

1998 urtea

    Urrian Bibliografi eta Dokumentazio Zentrua zabaltzen da, bildutako materialeen erakusketa baten bidez.

Hasierara joan

1999 urtea

    Urtarrilaren 17an Portugaleteko Andra Mari Parrokia Interneten sartzen da. Webgunean tenplua eta museo parrokiala deskribatzeaz gain, 1991ko apirilaz geroztik hilero argitaratzen den "Nuestra Comunidad" parrokiako horri informatiboa irakurgai ere badago.

Hasierara joan

 

Enviar CorreoCopyright o cualquier otra instrucción del propietario:Jesús de la Fuente
Si tiene problemas relacionadas con este Web, póngase en contacto con

Copyright Jesús de la Fuente. Webgunearekin arazoak izatekotan, nirekin jarri
harremanetan: Jesús de la Fuente

[jefuente@euskalnet.net].