Basilikaren Gida

 

 

 

Principal

    Bizkaiko Andreak, María Díaz de Harok, 1322an Portugalete eratu zuenean, herritarrei Andra Manireín Íazenpean tenplu bat eraiki zezaten agindu zien, Alabaina, lehendabiziko tenplu gotiko hura berehala txiki geratu zen XVI. mendeko merkatari hedapena izan zela eta, gero eta gehiago hazten ari zen populazioarentzat, Horregaitik erabaki zuten berria eraikitzea (gaur egun daukaguna) eta 1492rako hasita zeuden lanak. Hiru nabetako basilika oinplanoa izan zen aukeratua, erdikoa aldeetako biak baino altuagoa delarik eta bere pisua kanpotik ¡kus ditzakegun arbotanteen bidez aldeetara pasatzen duelarik.

    1530etik Juan de Garita izan zen lanen burua eta bere sinadura erreka aldeko elizaurrean agerten da. Antza 1580 ingururako tenplua bukatuta zegoen. XVIII. mendearen bukaeran, hala ere, 1750. urterarte bukatuko ez zen beste dorre bat eraikitzeko eskatu zuten. Honen behin betiko egitura XIX. mendearen azkenengo laurdenean berregin zuten, aurrekoa bezalakoa ez bada ere, azken guda karlistan hautsía izan zelako. 

    Basilika eraikia izan zeneko garaia aurreratua izan arren Berpizkundea nagusi zen sasoia, honen estiloa gotikoa da, Hau ohikoa zen Euskal Herrian, gotikoaren azken garaiko oparotasuna saihesten ahalegintzen z¡ren eta. 

    Hala ere Berpizkundeko estiloak aztarnak utzi zituen aldeko sarreran eta zenbait kaperatan. Barruko lanik aipagarrienak erdiko erretaula eta Erregeen Gurtzaren erretaula Berpizkuncleko garaikoak dira, eskulturan forma gotikoak alde batera utzi zituztelako aspaldi. 

    Beste alde batetik sarrera nagusia, dorrearen azpikoa, geroagokoa da (XVII. mendekoa) eta ez zuen jasan ez denborak ez kañoi karlistek  errespetatu ez zuten aldeko ateak jasandako hondamena. 

    Barruko apainketa urria da. Erdiko nabean zehar luzatzen den triforio gotiko dotorea nabarmentzen da, bere tamaina txikiak salatzen duelarik apaintzeko baino ez dela.   

    Azkenik, sakristiaren (10) luzapena garrantzi hanclíkoa da, 1900. urtean eraiki zena estilo gotikoan, gaur museoa dagoen jatorrizkoa. (9) (elizaren garaikoa) handituz. 1894an koroa

 

 


Copyright Jesús de la Fuente. 
[jefuente@euskalnet.net].