|
| |
Portugaleteko Andra Mari Parrokiak baditu zenbait liburu, postordainez bidal ditzekeenak. Eskakizunak egiteko, 944.95.10.60 telefono zenbakira deitu edo e-mail bat bidali, zure izen-abizenak eta helbidea utziz.
 |
1.- "Santa María de Portugalete. Arte y restauración".
Idazlea: José Antonio Barrio Loza (besteak beste). Argitaratzailea: SURPOSA. 28 orrialde. 1994. 500 pzta. (Gazteleraz)
Tenpluaren eta bere barruko artelanen historia eta deskribapena, 1994ean bukatutako azken berriztapenaren ondoren egindakoa.
|
 |
2.- "Portugalete y su Basílica de Santa María"
Idazlea: Juan de Pagoeta. Argitaratzailea: Asociación de Amigos de la Basílica. 187 orrialde. 1994. 2.400 pzta. (Gazteleraz)
Irudiekin apaindutako erreportai laburren bidez, eraikuntza, arkitektura eta tenplu bikain honen xehetasunak deskribatzen dira. Azken ataletan herriko beste eraikin erlijiosei buruzko datu franko azaltzen da.
|
 |
3.- "Portugalete, fotografías de su pasado religioso"
Idazleak: Rubén Las Hayas, José María Ruiz eta Gaizka Aróstegui. Argitzaratzailea: Asociación de Amigos de la Basílica. 122 orrialde. 1994. 1.800 pzta. (Gazteleraz)
Testu labur batekin azaldutako 104 argazkiren bidez, Portugaleteko eta bere erakunde nabarmenen historia erlijiosoa azaltzen du.
|
 |
4.- "Las armas de las Siervas. Cien años en Portugalete".
Idazlea: Javier M. Suescun. Argitaratzailea: Sociedad portugaluja Okillu Lagunak. 100 orrialde. 1997. 1.000 pzta. (Gazteleraz)
"Siervas de María" kongregazioa Portugaleten egotearen mendeurrena ospatzeko idatzitako liburua da honako hau.
Portugaleten kokatzeko zergatia, bizi izandako gorabeherak, Gregorio Uzquiano kalean finkatzeko arrazoia eta erlijiosoek herrian egindako lana gogoratzen da argitaratze honetan.
Ba al zenekien komentua gartzela bihurtzekotan izan zela, 1936an zolduentzako ospitalea izan zela eta Sierva guztiak gartzeleratuak izan zirela komentua arma biltegia omen zelakoan?
|
 |
5.- "El Colegio de Santa María. Una institución en
Portugalete".
Idazlea: José María Ruiz. Argitaratzailea: Santa María ikastetxea. 370 orrialde. 1998. 3.000 pzta. (Gazteleraz)
Fundatua izan zenetik, ikastetxearen bizitza deskribatzen du. Gertakizun ugari, egindako haundipenak eta egondako komunitateak biltzen ditu, aintzinako oroitzapen eta pasadizoekin.
Idazleak ez du soilik ikastetxearen bizitza akademikoa azaltzen; akademikoak ez diren gaiak ere jorratzen ditu: txangoak, errektoretza jaiak, kirolak, elkarteak, ...
Kapitulu bakoitzean garai horretako argazki eta dokumentu anitz agertzen dira: 325 irudi guztira.
|
 |
6.- "Carlos de Foucauld en el Sahara, entre los Tuareg".
Idazlea: Javier M. Suescun. Argitaratzailea: Desclée de Brouwer. 191 orrialde. 1994. 1.925 pzta. (Gazteleraz)
Carlos de Foucauld Marokkoko esploratzailea, 28 urterekin kristaua bihurtua, eta Tamanrasset-en (Algeria) 1916ko abenduaren 1an erahildako frantses aristokrataren bigrafia kontatzen du idazleak,
Saharan Carlos de Foucauld bizi izandako lekutan zenbait aldiz egon ondoren. Leku horietako argazki ugari agertzen dira liburuan.
|
|