6 EPAILE BIDEZ BABESTUA IZATEKO ESKUBIDEA       

 

Eskuliburuan aipatzen diren gainerako epai guztiak zure kabuz bila ditzakezu bi bide hauek erabilita:

-        

http://www.boe.es/aeboe/consultas/bases_datos/doc.php?coleccion=tc&id=SENTENCIA-1983-0111 hartu helbide hori eredutzat eta aldatu urtean zenbakia eta epaiaren zenbakia, dagokizuna jarriz; edo

-         Joan zuzenean http://www.boe.es/aeboe/consultas/bases_datos/jurisprudencia_constitucional.php helbide horretara eta egin zuk bilaketa.

Eta GEEAren epaiak badira, bilatu : http://cmiskp.echr.coe.int/tkp197/search.asp?skin=hudoc-en helbidean.

Eta EEJAren epaiak, bilatu: http://eur-lex.europa.eu/JURISIndex.do?ihmlang=es helbidean; edo

http://curia.europa.eu/jurisp/cgi-bin/form.pl?lang=es

 

4) Epaia betearaztea. EKren 118 art.ak dio: “Beharrezkoa da epaile eta auzitegien epai eta gainerako ebazpen irmoak betetzea, eta baita ere horiek eskaturiko laguntza eskaintzea auzibidean edota ebatzirikoa betetzerakoan ”. Kontuan izan behar da, epaileen ebazpen irmoak ukiezintasun printzipioak babesten dituela, aldaezinak dira, zuzenbide-segurtasun printzipioagatik, epaitariko gauzaren baliogatik, eta epaileen bidez babestua izateko eskubidearen edukiagatik.

 Epaien betearaztean ere baliagarria dela behar ez diren luzapenen debekua. Gogora dezagun debeku hori argi adierazten dela Konstituzioan, eta ezin dugu ahaztu eskubideen interpretazioan, EKren 10.2 art.aren arabera, ezinbestekoa dela Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Hori horrela, esan behar dugu Nazio Batuen Giza Eskubideen Lantaldeak, bere 864/1999 Adierazpenean, 2002ko azaroaren 29koa (Ruiz Agudo Espainiaren kontrako kasua), Estatu demandatuak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren Hitzarmenaren 14.3 art.aren c paragrafoa urratu zuela erabaki zuela, hau da, delitua egiteagatik salatua izan den edozein pertsonaren eskubidea "behar ez den luzapenik gabe epaitua izateko". Berriro gertatuko da gauza bera, beste arrazoi batzuk direla medio, 1006/2001 Adierazpenean, 2004ko otsailaren 4koan; behar ez diren luzapenak egon direla esaten du lantaldeak (Nazio Batuen Giza eskubideen Lantaldearen jurisprudentzia bilatzeko, erabili helbide hau: http://www.unhchr.ch/tbs/doc.nsf/Documentsfrsetsp?OpenFrameSet ). Zein den zentzuzko epea jakiteko auziz auzi aztertu behar da, auzi guztiak ez direlako berdinak. Frogatuz gero, behar ez diren luzapenak egon direla, kaltetuaren zuzenbide egoera konpondu egin behar horretarako dauden bideak erabilita, besteak beste EKren 121 art-a: Epaileren akatsagatik sorturiko kalteek, edota justizia-administrazioaren ezohiko jardunbidearen ondorio direnek, Estatuaren kontura den kalte-ordainerako eskubidea emango dute, legearen arabera.

III KONSTITUZIO BERMEAK ZIGOR PROZESUETAN

1/1996 legeak, Doako zuzenbide-laguntzarenak, xedatzen ditu horretarako baldintzak –gaur egun 16/2005 legeak, uztailaren 1ekoak aldatu du lege hori-. KAE 95/2003, maiatzaren 22koak, erabaki zuen lege horren 2 art.an adierazitakoa, hau da, "doako laguntza auzitan jarduteko eskuarte falta frogatzen duten espainiar, Europako Batasuneko Estatu kideen nazionalentzat eta Espainian legepean bizi diren atzerritarrentzat onartzen dela", Konstituzioaren 24 eta 53.1 art.en aurka doala zati honetan: "Espainian legepean bizi diren atzerritarrak". Konstituzioaren aurka doala ez zelako kontuan hartu, Konstituzioaren arabera, gizakiak oro duela epaile bidez babestua izateko eskubidea, norberaren eskubide eta interesen defentsan. Adierazten den "legepean" hori konstituzio-kontrakotzat hartu zen, eta "bizi" hitzaren adiera, ZO 7aren arabera, Espainian egotea adierazten duela argitu zuen KAk. Epai hori zela eta, 1/1996 legea garatzen duen 996/2003 Errege Dekretuak, uztailaren 25ekoak (BOEn 2003ko abuztuaren 7an argitaratua), bere xedapen gehigarri bakarrean esaten du iheslekua eskatzen dutenentzat eta atzerritarrentzat erabili behar dela, gai bakoitzari dagokion legean adierazitakoa kontuan hartuta. Dekretu horren akatsen zuzenketa 2003ko irailaren 25ean argitaratu zen BOEn. Gaur egun, 1455/2005/Errege Dekretuak, abenduaren 2koak , aurrekoa aldatu zuenak, arautzen du gai hori.

e) Nahiz eta epaileren bidezko babesean, per se, ez egon barneratuta errekurtsorako eskubiderik, zigor-kontuetan egoera ezberdina dago, zeren eta Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 14.5 artikuluan kondenatuei eskubide bat onartzen baitzaie auzitegi nagusi batek haien kasua berrikus dezan. Eta KAren ustez arau horretan, EKren 10.2 art.aren bitartez, konstituzio-eskubide bat onartzen da. Hori dela eta, legegileak errekurtso-sistema bat aurreikusi beharko du agindu hori gauzatzeko, eta, legean aurreikusi gabe dagoenean, errekurtso hori gauzatzeko era faboragarrienean interpretatu behar dira erabili behar diren prozesu-arauak. Errekurtsorako eskubide horren inguruan Espainiak egin duen interpretazioak ONU-NBAko Giza Eskubideen Lantaldearen gaitzespena ekarri du. haren 701/1996 Adierazpenean, 2000ko abuztuaren 11koan, esaten da Espainiak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 14.5 art.a urratu duela aurreikusita dagoen kasazio-errekurtsoan probintzia-auzitegiak emandako aurreko epaiaren forma eta zuzenbide aldeak baino ez direlako ukitzen, eta muga horiekin kasazio-errekurtsoa zigor-gaietan ezin da bigarren instantziatzat hartu. Egoera berdin batek eraman zuen Frantzia errugabetasun-ustearen legearen bitartez (2000ko ekainaren 15ekoa), auzitegi berriak osatzera bigarren instantzia hori segurtatzeko. Baina Espainiaren kasuan antzeko urradura egon dela onartzen da berriro, besteak beste, 986/2001 eta 1007/2001 Adierazpenetan (biak 2003ko irailaren 19koak).

Azkenean, 19/2003 LOak, abenduaren 23koak, barneratzen du Espainiako zuzenbidean Lantaldeak eskatutakoa.

f) Legeak arautuko ditu senidetasun edo lanbide isilekotasunagatik ustezko delituak diren egintzei buruz aitortzen beharturik ez egoteko kasuak dio EKren 24.2ko azken esaldiak. Eta esaldi horren garapena egin da Auzibide Kriminalerako Legean, bereziki 416-417 art.etan. Abokatuentzat lanbide isilekotasun betebehar bat da, ezer ez adieraztea lanbidea dela eta jakin dutenari buruz –Epaitzeko Agintearen Lege Organikoan eta Espainiako abokatuen kode deontologikoaren 5 art.-. Interesgarriak dira Europar Erkidegoaren Justizia Auzitegiaren 2007ko ekainaren 26ko epaia, C-305/05 auzia –bilatu http://curia.europa.eu/jurisp/cgi-bin/form.pl?lang=es helbidean- eta 1998ko otsailaren 17ko Auzitegi Goreneko 3. Gelaren epaia – bilatu http://jur.poderjudicial.es/jurisprudencia/, helegitearen zenbakia 2060/1992 da eta AGE 1051/1998 -.