3 ESKUBIDEDUNA IZATEKO BALDINTZAK

 

Eskuliburuan aipatzen diren gainerako epai guztiak zure kabuz bila ditzakezu bi bide hauek erabilita:

-        

http://www.boe.es/aeboe/consultas/bases_datos/doc.php?coleccion=tc&id=SENTENCIA-1983-0111 hartu helbide hori eredutzat eta aldatu urtearen zenbakia eta epaiaren zenbakia, dagokizuna jarriz; edo

-         Joan zuzenean http://www.boe.es/aeboe/consultas/bases_datos/jurisprudencia_constitucional.php helbide horretara eta egin zuk bilaketa.

-         Eta GEEAren epaiak badira, bilatu : http://cmiskp.echr.coe.int/tkp197/search.asp?skin=hudoc-en helbidean.

Interesgarria da jakitea konstituzio-sistemarekin batera etorri zela Espainiara emakumeen eta gizonen berdintasuna zuzenbide-gaitasunean eta jarduteko gaitasunean, ordura arte, emakumeak ezkontzen zirenean horiek galtzen zituztelako hainbat alorretan – begiratu http://www.zuzenbide.ehu.es/p243-content/es/contenidos/informacion/fderecho_indice_inf_general/es_otr_acti/mujeres_y_derecho.html helbidean dauden ponentzien tituluak eta gaia sakondu nahi baduzu irakurri gai honekin zerikusia dutenak.

2 Adindun izatea

Jardutea eta eskubidea izatea bi gauza ezberdin dira, baina adingabekoek adindunek dituzten eskubide guztiak dituzte; horrela ulertu behar dugu 1/1996 LOaren I. Tituluko II. Kapitulua, urtarrilaren 15ekoa (BOEn urtarrilaren 17an argitaratu zena), adingabekoaren zuzenbide-babesarena hain zuzen. http://www.ivap.euskadi.net/r61-3039/eu/contenidos/informacion/leyes_euskera/eu_3818/legeria.html - zigor-erantzukizuna 14 urtetik gorakoei ematen zaie, nahiz eta hamazortzi urte bete arte adingabekoa izatearen aringarria automatikoki aplikatu jasotako zigorrari (gai horretan, azken arauak 7/2000 Lege Organikoan, abenduaren 22koan, ezarri dira, eta, dagokionean 10/1995 Lege Organikoan, azaroaren 23koan, eta 5/2000 Lege Organikoan, urtarrilaren 12koan, esandakoa aldatzen du horrek).

Adingabekoen zuzenbide-babesaren 1/1996 LOan, urtarrilaren 15ekoan, zehazten dira horien eskubideak eta bertan arautzen da ez dituztela guztiak, adibidez, eskubide politikoak.

Haurren eskubideen Konbentzioa, 1989ko azaroaren 20koa (Espainiak 1990eko azaroaren 30ean berretsia, BOEn 1990ko abenduaren 31an argitaratua), eta KAE 141/2000ren arabera, ZO 5, adingabekoak eskubidedun osoak dira bere oinarrizko eskubideei dagokienez, eta haien gozamena ezin da haien zaintza eta babesaren ardura dutenen eskuetan erabat utzi. Haien eragina haurraren heldutasunaren eta legearen arabera moldatzen da. Bereziki epaileen eskuetan dago ziurtatzea gurasoen eta tutoreen ekintzak haurraren interesen aldekoak direla, eta ez gainerakoen interesekoak, nahiz eta zilegiak eta errespetagarriak izan (1993ko ekainaren 23ko STEDH-EGEAE, Hoffmann kasua).

3 Nazionalitatea

Gai hori Kode Zibilean, bereziki, Lehenengo Liburuko I. Tituluan dago garaturik, baina beste hiru legek ere eragina dute gai horretan: 51/1982 legeak, ekainaren 13koak, Kode Zibilaren 17 artikulutik 26ra arteko aldaketa egin zuenak; 18/1990 legeak, abenduaren 17koak, nazionalitate-aldaketei buruzkoa, eta lege horretan aurreikusitako epea nazionalitatea eskatzeko luzatzen duen 15/1993 legea, abenduaren 23koa; eta 36/2002 legeak, urriaren 8koak (2002ko urriaren 9ko BOEn argitaratua), Kode Zibilaren 20 artikulutik 26ra bitartekoak aldatu dituenak eta 3 hilabeteko vacatio legis-aren ostean 2003ko urtarrilaren 9an indarrean sartu denak.

2004ko martxoaren 11n Madrilen izan zen atentatu terrorista zela eta, jardunean zegoen Gobernuak erabaki zuen nazionalitatea ematea atentatuak eragin zien atzerritarrei eta haien senitartekoei ezkontide, guraso eta seme-alabak,

453/2004  Errege Dekretuaren bidez, martxoaren 18koa, 2004ko martxoaren 11ko atentatu terroristak eragindako biktimei nazionalitate espainiarra emateari buruzkoa.

Eta 1792/2008 Errege-dekretuak, azaroaren 3koak, nazioarteko brigadetako kide izan zirenei espainiar nazionalitatea ematea erabaki zuen, abenduaren 26ko 52/2007 legearen 18 art.aren eskakizuna betetzeko, gerra zibilean eta diktaduran indarkeria azpian egon edo esetsiak izan zirenen eskubideak onartzeko egin zena.

Kontuan izan behar da Schengengo Itunetik hona, Europar Batasuneko hainbat estatuk gizakien joan-etorri librerako eremu bat sortu dutela, hau da, estatu horien arteko barne mugetan ez dago inolako kontrolik, itun hori, egun, erkidegoko zuzenbidearen zati bat da, eta hori dela eta, estatu kide bakoitzak egiten dituen pasaporteak eta gainerako bidai dokumentuak nola egin behar diren Kontseiluaren 2252/2004 erregelamenduak, abenduaren 13koak arautzen ditu Interesgarria gai horri buruz Europar Erkidegoko Justizia Auzitegiaren 2007ko abenduaren 18ko epaia , C-137/05 auzia erabaki zuena -.

------------------------------------------------------

Eskumen gatazkak eskubideen garapenenean ikusteko: KAE 164/2001 ZO 29 eta 39an hobeto azaldu zena- berriro erabili da elkartzeko eskubideari buruzko 133/2006 eta 135/2006 epaietan jakiteko zein esparru den alde bakoitzarena  martxoaren 22ko 1/2002 LOari burukoa eta Kataluniako ekainaren 18ko 7/1997 legeari buruzkoa hurrenez hurren-. 

Hori bai, nahiz eta oro har espainiar guztiak eskubidedunak izan, eskubidedun izate hori ezin da adierazi kasu guztietan-

II ATZERRITARRAK ESPAINIAKO KONSTITUZIOAN

1 Atzerritarren eskubideak

Atzerritarrak Konstituzioan agertzea ez da berria Espainiako konstituzionalismoan. 1869ko Konstituzioaren 5 artikuluan edo 1876koaren 2, 4, 5, 6, 7... artikuluetan edota 1931koaren 31 artikuluan, adibidez, aipatzen dira atzerritarrek Espainian dituzten eskubideak.

Hori dela eta, artikulu horren garapena Espainiak sinaturiko itunetan eta 4/2000 Lege Organikoan, urtarrilaren 11koa, 8/2000 Lege Organikoan, abenduaren 22koa, eta 14/2003 Lege Organikoan, azaroaren 20koa, dago. Baita 11/2003 Lege Organikoan ere; irailaren 29koa da lege hori, hiritarren segurtasuna, etxe-indarkeria eta atzerritarren gizarterazteari buruzko neurri zehatzena, eta 2 artikuluan 4/2000 LOa aldatzen du, bereziki atzerritarren kanporatzeari dagokiona eta 2393/2004 errege dekretua, abenduaren 30ekoa, 4/2000 LOaren betearazpenerako erregelamendua da, 1019/2006 errege dekretuak, irailaren 8ak aldatu zuena.

Euskaraz: http://www.ivap.euskadi.net/r61-3039/eu/contenidos/informacion/leyes_euskera/eu_3818/adjuntos/Konstituzio-zuzenbidea/Atzerritarrek_Espainian_dituzten_Eskubide_eta_Askatasunei_buruzkoa.pdf

Espainiako atzerritarren lege horiei buruz hainbat konstituziokontrakotasun-helegite jaso zituen KAk eta horien epaiak egin ditu. Epai horietatik garrantzi handiena dutenak 236/2007 eta 259/2007 dira.

- 95/64/EE Zuzentaraua, 1995ko urriaren 24koa, 200/43/EE Zuzentaraua, ekainaren 29koa, edota Europako Kontseiluaren 108 Hitzarmena, 1981eko urtarrilaren 28koa, - begiratu http://conventions.coe.int/Treaty/Commun/ListeTraites.asp?CM=8&CL=ENG -.

- 30/1992 legea, azaroaren 26koa, herri-administrazioaren zuzenbide araubidea eta administrazio-prozedura erkidearen legea – begiratu http://www.ivap.euskadi.net/r61-3039/eu/contenidos/informacion/leyes_euskera/eu_3818/legeria.html -; eta 3/1991 legea, urtarrilaren 10ekoa, eskumen desleialarena – begiratu http://www.boe.es/g/es/iberlex/bases_datos/doc.php?coleccion=iberlex&id=1991/00628 -. eta 142/2001 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, garatzeko 8/2000 LOa.

14/2003 Lege Organikoa beharrezkoa zen zeren eta Auzitegi Goreneko 3. Gelak, 2003ko martxoaren 20an emandako epaian (Txostengilea José Manuel Sieira Minguez izan zen, eta helegitearen zenbakia 488/2001), aurreko Lege Organikoa betearazteko atera zen 864/2001 Errege Dekretuaren hainbat artikulu indargabetu zituen; besteak beste, hauek: 38; 41.5; 49.2.d) eta e); 56.8; 57.1; 84.2 eta 6; 117; 127.2.c); 130.2 eta 6; 136.3 eta 138.16. Eta beranduago Administrazioarekiko Gelaren 5. Aretoak, 2004ko urriaren 21ean emandako epaian – txostengilea Rafael Fernandez Valverde, helegitearen zenbakia 24/2003- erabaki zuen 84art.ko 5. atala indargabetzea

Atzerritarren eskubideen sailkapena: KAE 107/1984, ZO 4

Atzerritarrek dituzten eskubideak: - begiratu 1/1996 legea,  eta hori aldatu duen 996/2003 Errege-Dekretua legearen garapenerako erregelamendua barneratzen duena eta mugaz gaineko auzietan eskubide hori izateko egin den Kontseiluaren 2003/8/EE Zuzentaraua, urtarrilaren 27koa eta Batzordearen Erabakia 2004ko azaroaren 9koa eta Batzordearen Erabakia , 2005eko abuztuaren 26koa, 2003/8 Zuzentaraua aplikatzean doako justizia izateko eskaerak egiteko formularioa ezartzen duena-. Eta erkidegoko zuzenbide hori betearazteko Espainian egin den 1455/2005 Errege-Dekretua, abenduaren 2koa. Eskubide horiek ezinbestekoak dira gizakiaren duintasunerako eta, horregatik, horien gozamenean ezin bereiz daitezke atzerritarrak espainiarrengandik. Gaur egun Espainian 16/2005 legeak, uztailaren 18koak, Europar Batasunean mugaz gaineko auzi zibil eta merkataritza alorrekoetan dohainikako zuzenbide laguntza arautzen du.

Dena dela, ikusitako esparru horretan, atzerritarrak ezin bereiz daitezke arraza, sexu, iritzi, erlijio edo jaiotzagatik (begiratu KAE 137/2000, ZO 1).

2 Atzerritarren egoera Espainian

13/2007 LOa, pertsonen legez kanpoko trafikoa eta etortze klandestinoa lurraldez kanpo jazartzekoa.

Gaur egun Kontseiluaren 851/2005 EE Erregelamenduak, ekainaren 2koak,-DOUEn 2005-06-04an argitaratuak- 539/2001 Erregelamendua aldatzen du eta bertan arautzen da zein herrialdetako herritarrek behar duten bisa Europar Batasunean sartzeko eta zeintzuk ez elkarrekikotasun printzipioaren arabera, azken hori 1932/2006 Erregelamenduak (EE), abenduaren 2koak aldatu du eta 1931/2006 Erregelamenduak (EE), abenduaren 20koak, eguneroko joan-etorrietarako baimena arautzen du -http://eur-lex.europa.eu./JOHtml.do?uri=OJ:L:2006:405:SOM:ES:HTML- eta Kontseiluaren 1030/2002 Erregelamenduak, ekainaren 13koak, egoitza baimenerako eredu bera jartzen du Europar Batasunean hirugarren herrialdeetako nazionalentzat, egun apirilaren 18ko 380/2008 erregelamenduak aldatu duena.

Bisa bera nola osatu behar den EBn arautzen da, azken araua 2008/905/EE  Erabakia, azaroaren 27koa, izan da, beti ere Kontseiluaren 789/2001 Erregelamenduaren, apirilaren 26koaren, oinarrituta, eta Kontseiluaren 2008/859/EE erabakiak, azaroaren 4koak, aeroportuetan aurkeztu behar den igarotze bisa arautzen du.

Beste alde batetik martxoaren 15eko 562/2006 Erregelamenduak, martxoaren 11ko 296/2008k aldatu duenak, pertsonak Schengengo mugak igarotzeko kodea arautzen du - Begiratu http://eur-lex.europa.eu/JOHtml.do?uri=OJ:C:2008:134:SOM:ES:HTML azken arauak-.

Lan-kontratua.

-864/2001 Errege Dekretuaren 65 art.a: 2002ko kopurua, 2002ko urtarrilaren 12an BOEn argitaraturiko Ebazpenean agertu zena, 32.079 izan zen, 10.884 kontratu iraunkor eta 21.195 aldi baterako. 2003an 34.157 izan ziren; hala erabaki zen 2003ko urtarrilaren 14ko Gobernuko Presidentziaren Idazkariordetzaren Ebazpenean (BOEn 2003ko urtarrilaren 16an argitaratua): 10.575 kontratu iraunkor eta aldi baterako 24.582 kontratu –13.672 berriak; horiei 9.910 langile gehitu zitzaizkien, aurreko urteetan T motako lan-kontratua izan eta aldi baterako kontratu hori mantentzeko baimena zutenak –. Eta 2003ko abenduaren 29ko Ebazpenean (BOEn 2003ko abenduaren 31n argitaratua) eta Akatsen zuzenketan (2004ko martxoaren 20an argitaratu zen BOEn), 10.908 kontratu iraunkor eta aldi baterako 20.070 kontratu baimentzen dira 2004rako, guztira 30.970. Eta 2004 urtarrilaren 22ko Ebazpenean aurrekoa betetzeko jarraibideak arautzen dira. 2005eko otsailaren 4ko Ebazpenean - begiratu http://www.boe.es/g/es/iberlex/bases_datos/doc.php?coleccion=indilex&id=2005/01892&txtlen=909 -, BOEn 2005eko otsailaren 5ean argitaratu zen horretan, aurreko urteko kopurua mantentzea erabaki zen 2005erako.

2007rako kopurua 2006ko abenduaren 26ko ebazpenean dago araututa. Eta 2008rako 2007ko abenduaren 26ko ebazpenean.  

Eta 2009rako 2008ko abenduaren 26ko ebazpenean ebazpenean .

Egun, martxoaren 7ko lan eta gizarte gaietarako ministerioaren 711/2008 aginduak, 2698/2006 agindua aldatu duenak, arautzen du atzerritarren izen-ematea enplegurako herri zerbitzuetan eta lanpostu bulegoetan.

4/2008 errege-dekretuak, irailaren 19koak, arautu du erkidegokoak ez diren langile atzerritarrentzat, langabezia-ordainketaren araberako prestazioaren ordaintze metatu aurreratua, borondatez haien sorterrira itzultzen badira.

Espainiak, Europako Batasuneko gainerako estatuen moduan, nahi du etorkinen sorterriko gobernuekin akordioak sinatzea etorrera mugatzeko. Hori dela eta, interesgarria da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 491/2004/EE Erregelamendua, 2004ko martxoaren 10ekoa, harreman berri horiek nola arautzen diren ikusteko.

Kontseiluaren 2003/109/EE Zuzentarauak, 2003ko azaroaren 25ekoak, aldi luzeko biztanle diren hirugarren herrialdeetako nazionalen estatutuari buruzkoak, Europako Batasun osora hedatzen du estatu kide batean egoitza iraunkorra duten atzerritarren eskubideen babesa.

Europar Batasunean, jakiteko zein den langile atzerritarren egoera inkesta bat arautzen da http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=CELEX:32007R1372:ES:NOT

3 Asiloa eta estradizioa

a) Asilo-eskubidea eta errefuxiatu-izaera lehen

  1. Errefuxiatuaren definizioa Errefuxiatuaren Estatutuari Buruzko Hitzarmenean jasota dago -Genevan 1951n sinatu zen eta Espainiak 1978ko uztailaren 22an berretsi zuen, eta 1967ko New Yorkeko Protokoloan berrikusi zen-, eta Espainian 5/1984 Legearen 22 artikuluan sartuta dago - 9/1994 legeak, maiatzaren 19koak aldatu zuen azken hori,  203/1995 Errege Dekretuak, otsailaren 10ekoak garatu zuena-. Euskaraz http://www.ivap.euskadi.net/r61-3039/eu/contenidos/informacion/leyes_euskera/eu_3818/adjuntos/Konstituzio-zuzenbidea/Asilo_Eskubidea_eta_Errefuxiatu_Izaera_Arautzekoa.pdf
  2. Europako Batasunean ere errefuxiatu-estatutua lortzeko baldintzak arautzen ari da. Eta horri buruz dagoen azken araua Kontseiluaren Zuzentaraua 2004/83/EE, 2004ko apirilaren 29koa, izan da, bertan ezartzen dira gutxienezko arauak hirugarren herrialdeetakoak edo aberrigabeak errefuxiatutzat edo nazioarteko bestelako babesa behar dutelakotzat onartzeko eta estatutua izateko baldintzei buruzkoa eta emandako babesaren edukiari buruzkoa - DO L 304, 30.09.04,12-23 orr. edo http://europa.eu.int/eur-lex/pri/es/oj/dat/2004/l_304/l_30420040930es00120023.pdf helbidean-.

b) Gaur egungo egoera: Asilodunak eta lekualdatuak

Europako Batasunean Kontseiluaren 343/2003 Erregelamenduak (EE), otsailaren 18koak (DOUEn L 50, 2003ko otsailaren 25ean argitaratua), arautzen du zeintzuk diren estatu arduraduna zehazteko irizpideak eta bideak estatu kide batean hirugarren estatuko nazional batek aurkezturiko asilo-eskabidea aztertzeko. Eta Batzordearen 1560/2003 Erregelamenduak (EE), irailaren 2koak (DOUEn L 222, 2003ko irailaren 5ean argitaratua), aurreko Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen ditu; izan ere, Schengeneko esparruan estatuen ardura da asiloa ematea ala ez ematea.

203/1995 Errege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarrian, lekualdatuen egoera.

Gaur egun, lekualdatuen egoerak zuzenbide-iturburu berriak ditu: alde batetik, Europako Kontseiluaren 2001/55/EE Zuzentaraua, uztailaren 20koa; eta bestetik, Zuzentaraua betearazteko Espainian egin den 1325/2001 Errege Dekretua, urriaren 24koa, lekualdatuen etorrera masiboaren kasuan aldi baterako babesaren erregimenari buruzko erregelamendua onesten duena. Europako Batasunak gero eta gehiago arautzen ditu gai hauek. http://www.europa.eu.int/eur-lex/es/lif/ind/es_analytical_index_19.html helbidean daude orain arte egin diren arauak, eta http://www.europa.eu.int/eur-lex/es/com/ind/es_analytical_index_19.html helbidean egiteke daudenak -Begiratu http://eur-lex.europa.eu/JOHtml.do?uri=OJ:L:2008:053:SOM:ES:HTML Suitzari buruz dauden arauak, nahiz eta ez izan EBko estatu kide-.

Parlamentu eta Kontseiluaren 573/2007/EE Erabakiak errefuxiatuentzat europar funtsa bat sortzen du eta abenduaren 19ko Batzordearen 2008/22 erabakiak 2008-2013 artean funtsa horren erabilera arautzen du

Beste alde batetik, abenduaren 1eko Kontseiluaren  2005/85/EE  Zuzentarauak, asilodun egoera lortzeko eta galtzeko jardunbidea arautzen du. Zuzentarau horretan bi zerrenda agertzen ziren – munduan estatu segurutzat hartzen zirenak eta Europan estatu segurutzat hartzen zirenak-; zerrenda horiek osatzeko prozedura EEJAk baliogabetu du, C-133/06 auziko 2008ko maiatzaren 6ko epaian, Europar Parlamentu Kontseiluaren kontrakoan Parlamentu kontsultatuz egin zen-, eta epai horretan –bilatu http://curia.europa.eu/jurisp/cgi-bin/form.pl?lang=es helbidean- Justizia Auzitegiak EE Itunaren 202 art.aren arabera, Parlamentuak eta Kontseiluak elkarrekin erabaki behar zutela, adierazi du.

c) Estradizioa

Estradizioari buruzko Europako Hitzarmena (STE 024), 1960ko apirilaren 16an indarrean sartu zena; haren Lehenengo Protokolo gehigarria (STE 086), 1979ko abuztuaren 8an indarrean sartu zena; eta haren Bigarren Protokolo gehigarria (STE 098), 1983ko ekainaren 5ean indarrean sartu zena.

- Kontseiluaren 2001eko abenduaren 27ko Jarrera Bateratua: http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=CELEX:32001E0931:ES:NOT ;  http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=CELEX:32001E0930:ES:NOT 

2002ko otsailaren 13an, Europako Batasuneko barne-ministro eta justizia-ministroek Santiagon egindako bilera batean, hainbat estatu kidek, Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Portugal eta Luxenburgok, hain zuzen, erabaki zuten euren artean euro-agindua indarrean sartzea 2003ko urtarrilean begiratu http://europa.eu/scadplus/leg/es/lvb/l33167.htm   arau horren historia-. Santiagotik Kontseiluaren eredu-erabakia 2002/584/JBG -2002/584/JAI- atera zen, 2002ko ekainaren 13koa, DOCEn 2002ko uztailaren 18an argitaratu zena (L 190ean, hain zuzen), eta handik hogei egunera sartu zen indarrean 2.2 artikuluan zehazten diren 32 delituen kasuan.

Espainian 3/2003 Legeak, martxoaren 14koak, BOEn 2003ko martxoaren 17an argitaratuak, Europako atxilotze- eta entregatze-aginduari buruzkoak, barne hartzen du hori. Eta lege horrekin batera, 2/2003 Lege Organikoa, martxoaren 14koa, atera zen, aurrekoaren osagarri.

Gai horren inguruan arau gehiago egin dira, besteak beste Kontseiluaren 2008/978/JBA 2008/978/JBA  eredu-erabakia, abenduaren 18koa, europar eskaria frogak, gauzak, dokumentuak eta datuak jasotzeko zigor auzibideetan erabiltzeko.

Europako Batasunean, Amsterdameko Itunean erabaki zen askatasun-, segurtasun- eta justizia-eremua sortzea, eta, hori lortzeko, azken urteotan, estatu kideen artean zigor-ikerketarako elkarlanean ari diren taldeak osatu dira. Talde horiek 11/2003 legeak, maiatzaren 21ekoak, arautzen ditu Espainian. Eta talde horien erantzukizuna neurtzeko, 3/2003 Lege Organikoa, maiatzaren 21ekoa, ezarri zen. Han adierazten da talde horietako funtzionarioek Espainiako funtzionarioek Espainian duten erantzukizun bera dutela.

2002/584/JBG indarrean sartu zenetik hona, auzitegien interpretazioa jaso du, besteak beste:

- Europar Erkidegoko Justizia Auzitegiaren 2007ko maiatzaren 3ko epaian: C-303/05 auzia, Advocaten voor Wereld: http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=CELEX:62005J0303:ES:NOT

- Auzitegi bereko 2008ko uztailaren 17ko epaian: C-66/08, Kozlowski, http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=CELEX:62008J0066:ES:NOT;

-  2003ko irailaren 30ekoa, Colegio de oficiales de la marina mercante española, C-405/01 auzia, http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=CELEX:62001J0405:ES:HTML

- edo 2005eko ekainaren 30ekoa, Tod s SpA, Tod s France SARL eta Heyraud SA, C-28/04 auzia, http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=CELEX:62004J0028:ES:HTML 

III BATASUNEKO HIRITARTASUNA

Konstituzioan horrela agertzen ez bada ere, une honetan zuzenbide-nortasun berezia duten gizabanakoak daude Europan: Batasuneko hiritarrak.

- Europako Erkidegoa Eratzeko Ituna: http://www.ivap.euskadi.net/r61-3039/eu/contenidos/informacion/leyes_euskera/eu_3818/legeria.html -:

- Europako Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna, Nizan 2000ko abenduan onartu zena, oraindik zuzenbide-baliorik ez duena: http://www.ivap.euskadi.net/r61-3039/eu/contenidos/informacion/leyes_euskera/eu_3818/legeria.html -.

Joan-etorri askeak onartzen du lana izatea eta lanaren bila joatea. EBko edozein hiritarrek eta horren familiakoek hiru hilabeteko epea du erkidegoko edozein estatutara joateko lanaren bila, eta epe horretan hango nazionalak duten zuzenbide egoeran beran egoteko - 2004/38/EE    Zuzentarauaren 6.1 eta 2 art.a-. Interesgarria EEJAren 2008ko irailaren 25eko epaia,  C-453/07 auzia, jakiteko noraino heltzen diren eskubide horiek, kasuan argi geratzen da turkiar langile baten semeak 23 urterekin ez duela egoitzarako baimena galtzen, nahiz eta langabezian egon.

Eta 592/2008 Erregelamenduak, ekainaren 17koak, aurreko 1408/71 aldatzen duenak, Erkidegoan zehar euren kabuz ari diren langileei edota beste batentzat ari diren langileei, eta horien familiei aplikatu behar zaien gizarte segurantza-erregimena arautzen du.

Langileen joan-etorriaren arrazoia euren beste estatu batean sorterriko enpresarako lan egitea denean, Europar Erkidegoko Justizia Auzitegiak esan du: langile horien lan-baldintzak sorterrikoak izango direla eta ez lan egiten duten estatuarenak, hau da zerbitzuen joan-etorrirako askatasuna gailentzen du pertsonen joan-etorrirako askatasuna baztertuz. Begiratu: C-341/05 auzia, Laval, 2007ko abenduaren 18ko epaia; C-346/06 auzia, Rüffert, 2008ko apirilaren 3ko epaia .

Erakundeen informazioa jasotzeko eskubideari buruz interesgarria da Batzordearen proposamena hori hobetzeko. http://europa.eu/rapid/pressReleasesAction.do?reference=IP/08/661&format=HTML&aged=0&language=ES&guiLanguage=fr

Espainiako zuzenbidean, 178/2003 Errege Dekretuak, otsailaren 14koak (BOEn 2003ko otsailaren 22an argitaratua), Europako Batasuneko eta Europako Ekonomia Eremuko estatu kideetako nazionalak Espainian sartzea eta egotea arautzen duenak, barne hartzen ditu eskubide horiek. Auzitegi Goreneko 3. Gelaren epaiak, 2004ko ekainaren 10ekoak (helegitearen zenbakia 60/2003, eta txostengilea Ricardo Enriquez Sancho Magistratua ) erabaki zuen Errege Dekretu horren 2 art.aren 1. paragrafoan " betiere hauekin espainolekin, EBko nazionalekin edo Europako Ekonomia Eremuko estatu kideetako nazionalekin - elkarrekin bizitzeko lotura egonkor eta iraunkor badute  eta 11.3.4 art.ko  Espainian elkarrekin bizitzea, gutxienez urte bat, egiaztatzen bada, deuseztatzea.

EBko erakundeak arduratuta daude hiritarren parte-hartzea gutxiagatik eta horregatik hainbat egitarau jartzen dute martxan, adibidez “Europa hiritarrekin” europar hiritar aktiboa sutatzeko – begiratu 1358/2008/EE 1358/2008/EE Erabakia, abenduaren 16koa-.

 ESPAÑA, CONDENADA POR NO ADAPTAR DIRECTIVA EN MATERIA DE INMIGRACIÓN Y REPATRIACIÓN http://curia.europa.eu/jurisp/cgi-bin/form.pl?lang=es

El TJCE ha dictado sentencia en el asunto C-58/07, Comisión c. España, debido a un recurso interpuesto por la Comisión Europea por un incumplimiento de la Directiva 2003/110/CE, relativa a la asistencia en casos de tránsito a efectos de repatriación o alejamiento por vía aérea, ya que España no la ha adoptado en el plazo señalado. Aunque reconoce el retraso en la adaptación del Derecho interno a la Directiva 2003/110, España justifica esta situación alegando la necesidad de modificar la Ley Orgánica 4/2000, de 11 de enero, sobre derechos y libertades de los extranjeros en España y su integración social, y de su Reglamento de desarrollo, aprobado mediante Real Decreto 2393/2004, de 30 de diciembre. Afirma que estas modificaciones están en fase de tramitación. A este respecto procede recordar, por una parte, que la existencia de un incumplimiento debe apreciarse en función de la situación del Estado miembro tal como ésta se presentaba al final del plazo señalado en el dictamen motivado (asuntos, C-135/03, C-4/07, y C-67/07). Por otra parte, es jurisprudencia reiterada del TJCE que un Estado miembro no puede alegar disposiciones, prácticas ni circunstancias de su ordenamiento jurídico interno para justificar el incumplimiento de las obligaciones y plazos establecidos por una Directiva (asuntos C-195/02, C-119/04, 2007, C-59/07). En estas circunstancias, el TJCE ha desestimado el motivo formulado por España, relativo a la necesidad de modificar la Ley Orgánica y su Reglamento de desarrollo y, por tanto, ha declarado que España ha incumplido las obligaciones que le incumben en virtud de la Directiva 2003/110/CE del Consejo, de 25 de noviembre de 2003, sobre la asistencia en casos de tránsito a efectos de repatriación o alejamiento por vía aérea, al no haber adoptado las disposiciones legales, reglamentarias y administrativas necesarias para atenerse a dicha Directiva.