EKONOMIA,
LAN ETA GIZARTE ESPARRUKO GAINERAKO ESKUBIDEAK
Eskuliburuan aipatzen diren gainerako epai guztiak zure kabuz bila
ditzakezu bi bide hauek erabilita:
-
http://www.boe.es/aeboe/consultas/bases_datos/doc.php?coleccion=tc&id=SENTENCIA-1983-0111
hartu helbide hori eredutzat eta aldatu urtean zenbakia eta epaiaren
zenbakia, dagokizuna jarriz; edo
Eta GEEAren epaiak
badira, bilatu : http://cmiskp.echr.coe.int/tkp197/search.asp?skin=hudoc-en
helbidean
Eta EEJAri dagokiona bilatu: http://curia.europa.eu/jurisp/cgi-bin/form.pl?lang=es helbidean; edo http://eur-lex.europa.eu/JURISIndex.do?ihmlang=es helbidean.
Negoziazio kolektiborako eskubidea
17/1977 ELDan, martxoaren 4koa, aurreikusi zen litekeena zela gizarte-agenteen arteko negoziazioa.
Langileen Estatutuko III. Tituluan garatu zen agindu hori eta, praktikan, horren aitzindaria UGTk eta CEOEk 1979an sinatu zuten hitzarmena izan zen.
Aparteko zehaztasuna merezi du herri funtzionarioen negoziazio kolektiboak. Lehenengo unean ez zitzaien onartzen eskubidea, 9/1987 legean onartu arte. Lege horren aldaketa 21/2006 legeak, ekainaren 20koak egin du.
Jabetza pribatua
Euskadin, 2/2007 dekretu legegileak -legegintzako dekretua-, azaroaren 6koak, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bat egina onartzeko du.
9/2008 Errege Dekretua, urtarrilaren 11koa, herri jabariko urarena, 849/1986 Errege dekretua, apirilaren 11koa aldatzen duena. 863/2008 errege dekretuak, maiatzaren 23koak, komunikabideen lege orokorra 32/2003, azaroaren 3koa, garatzen du herri jabariko radio – elektrizitatea erabiltzeko.
Enpresa
askatasuna
21/1991 legeak, ekainaren 17koak, sortu eta arautu zuen Ekonomia- eta Gizarte-Kontseilua-.
Merkatu ekonomian leia librea ziurtatu behar da, edo leia desleiala saihestu -3/1991 legea, urtarrilaren 10ekoa, leia desleialarena- eta horretarako Estatuak egun indargabeturik dagoen 16/1989 legea, uztailaren 17koa, Leiaren defentsarakoa egin zuen, Eusko jaurlaritzak eta Generalitatak errekurritu zutena Konstituzioaren kontra joateagatik autonomia erkidegoen eskumenetan sartzen zelako. Hori gertatzen zela erabaki zuen KAk - KAE 208/1999 - eta legearen hainbat artikulu ezabatu ziren -gaur egun 15/2007 legea, uztailaren 3koa, leiaren defentsarena dugu indarrean, eta horren garapena den 331/2008 errege dekretua, otsailaren 29koa, Leiaren Batzorde Nazionalaren estatutua onartzekoa -. eta egin zen 1/2002 legea, leiaren defentsan Estatu eta Autonomia Erkidegoen eskumenak koordinatzeko.
Koordinazio
hori dela eta, Euskadik, bere eskumenak jorratzeko, 36/2008
Dekretua, martxoaren 4koa, egin du, Lehiaren Babeseko Euskal Auzitegia sortu
eta Euskal Autonomia Erkidegoan Lehiaren Babes Zerbitzuaren eginkizunak ezarri
zituen dekretua aldatzeko dena.
Lanerako eskubidea eta lanbidea aske aukeratzeko eskubidea
Eskubide horiek 1793ko Frantziako Konstituzio jakobinoan onartu ziren lehenengoz, eta gaur egun, biak daude batera onarturik nazioarteko agiri nagusietan, Nazioarteko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Itunaren 6 art.an, adibidez.
Weimarko Konstituzioaren 163 art.a
Hori
bai, hau guztia zentzu erlatibo batean. Besteak beste gobernuak arautzen du
zein izango den gutxieneko soldata 2388/2004
Errege Dekretuak 2005erakoa arautzen du -17,10 € egunean eta 513 €
hilean-; 1613/2005
errege dekretuak, abenduaren 30ekoak, 2006ko gutxieneko soldata xedatzen du:
18,03 €/ egunean edo 540,90 €/hilean 1 art.aren
arabera, eta sasoiko langileak eta etxeko lanetan dihardutenek 25,61 €/
egunean, 4 art.aren arabera. 1632/2006
errege dekretuak, abenduaren 29koak, 2007rako: 19,02 € egunean eta 570,60
€ hilean. Eta 1763/2007
errege dekretuak, abenduaren 28koak, 2008rako -20€ eta 600€-.
56/2003
legea, abenduaren 16koa, enpleguarena eta hori
garatzeko egin diren, 395/2007
errege dekretua, martxoaren 23koa, enpleguarentzako lanbide heziketaren
azpisistema arautzekoa, betiere kontuan izanda KAE 95/2002, eta KAE 190/2002,
epai horietan heziketa jarraituan noraino heltzen diren Estatuko eta Autonomia
Erkidegoetako eskumenak erabakitzen delako, eta hori garatzeko nola lortu
herri-dirua 718/2008
TAS Aginduak, martxoaren 7koak arautzen du; 870/2007
errege dekretua, uztailaren 2koa, legearen 26.1 art.an
oinarrituta ezgai diren pertsonen enplegua suspertzeko; edo 1722/2007 errege dekretua, abenduaren 21ekoa, Enpleguaren sistema
nazionala koordinatu eta ebaluatzeko erakunde eta baliabideena.
43/2006 legea, abenduaren 29koa, hazkundea eta enplegua hobetzeko.
Estatuak hartzen dituen neurrien artean kokatuko dugu 44/2007 legea, abenduaren 13koa, gizarteratze-enpresen erregimena arautzeko.
36 art.a - Legeak arautuko ditu lanbide-kolegio bakoitzaren zuzenbide-erregimenaren berezitasunak eta lanbide-tituludunen jarduera-, hau da, lanbide intrusismoaren kontra gizartea babesteko. Agindu horren garapena dira, besteak beste: 5/2002 LOa, ekainaren 19koa, Prestakuntzena eta Lanbide Heziketarena; eta horren garapena diren 34/2008 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, lanbide-gaitasunaren ziurtagiriak arautzekoa eta 1128/2003 errege dekretua, irailaren 5ekoa, Lanbide- prestakuntzen katalogo nazionala arautzen duena –begiratu arau horren azken zatian izan dituen aldaketak eta osatzeak, besteak beste, 328/2008 errege dekretua, otsailaren 29koa, zortzi prestakuntza gehiago sartzeko elektrizitate eta elektronika esparruan-, edota 323/2008 errege dekretua, otsailaren 29koa itsas lanbideen gutxieneko prestakuntza arautzen duen 2062/1999 errege dekretua, abenduaren 30ekoa aldatzen duena.
Kontuan izan behar da Europar Batasunean langileen eta zerbitzuen joan-etorri librea onartzen dela, eta hori bideratzeko zuzentarau batzuk daude lanbide prestakuntzak onartzeko estatu kide guztietan, besteak beste azaroaren 20ko 2006/100/EE zuzentaraua.
Ekonomia eta gizarte politikaren gida-oinarriak. Ezaugarri nagusiak.
Familia babesteko legeen artean aipagarriak dira: 39/1999 legea, azaroaren 5ekoa, langileen lan-bizitza eta familia-bizitzaren konbinazioa suspertzeko; 40/2003 legea, azaroaren 18koa, kide ugariko familiak babesteko eta hori garatu duen abenduaren 30eko 1621/2005 errege dekretua –Auzitegi Goreneko 3. Gelak 2008ko otsailaren 19an emandako epaian erregelamendu horren 10.2, 11.3 art.ak eta 7.2 art.ko azken paragrafoa baliogabetzen ditu, bilatu http://www.poderjudicial.es/jurisprudencia/ helbidean, auzi zenbakia 95/2007-; eta 42/2003 legea, azaroaren 21ekoa, Kode zibila eta Auzibide zibileko legea aldatzen dituena aiton-amonen eta iloben arteko familia harremanetan.
EKren garapena Langileen Estatutuan dago, bereziki 4 art.an. Arau horretan aurreikusten dira Giza eskubideen adierazpen unibertsaleko 22-24 art.an aipatzen diren eskubideak, eta baita ere 1966ko Ekonomia, Gizarte, eta Kultura eskubideen Nazioarteko Hitzarmeneko 6 eta 7 art.ek esaten dutena, eta Europar Gizarte Gutunaren 1-4 art.ek eta 8-10 art.ek esaten dutena. Eta langile autonomoentzat 20/2007 legea dago, uztailaren 11koa, langile autonomoen estatutua, hain zuzen.
Gizarte segurantzaren lege orokorra eta 40/2007 legea, abenduaren 4koa, Gizarte-segurantzaren neurriena
Agindu horren osagarri langile migratzailearen estatutua arautzen duen Europako hitzarmena da, 1977ko azaroaren 24koa eta Espainiak 1980an berretsi zuena. 3/2005 legea, martxoaren 18koa, gerrako haurrentzako babesa. 40/2006 legea, abenduaren 14koa, atzerrian dauden hiritar espainolen estatutua; edota azaroaren 12ko 1493/2007 errege dekretua, itzuli deiren espainolen ezohiko beharrizanentzako zuzeneko laguntzak emateko arauak onartzen dituena; edota 8/2008 Errege dekretua, urtarrilaren 11koa, atzerrian bizi diren edo itzulita dauden espainolentzat beharrizanean oinarrituriko prestazioa.
Horiek euren kideen interes ekonomikoen defentsa, sustapena eta hobetzea bilatzen dute eta euren egoeragatik legegileak herri-zuzenbideko erakundetzat har ditzake (KAE 178/1994, ZO 4). Nekazaritza-, merkataritza-, industria- eta nabigazio- ganberei buruz ari gara. Horiek ez dute lanbide-kolegioek duten erakunde-bermea, horregatik legegileak esparru handiago du horiek arautzeko. Hori dela eta Euskadin, 13/2007 legeak, abenduaren 27koak, nekazaritza ganberak azkentzekoak, ezabatu egin ditu nekazaritza ganberak.
- Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsa 51 art.an onartzen da, agindu hori Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrean, 26/1984an, uztailaren 16koan, garatu zen eta 894/2005 errege dekretuak, uztailaren 22koak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen Kontseilua arautzen du; 44/2006 legea, abenduaren 29koa, kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesa hobetzekoa. 43/2007 legea, abenduaren 13koa, kontsumitzaileak babesteko prezioa itzultzeko eskaintza duten ondasunak kontratatzerakoan.
- 43.art.an osasunaren babesa gizabanakoak duen eskubidetzat hartzen da, eskubide hori gauzatzeko herri-aginteek, gutxienez, osasunerako araubidea egin behar dute, hor dago 16/2003 legea, maiatzaren 28koa (BOEn 2003ko maiatzaren 29an argitaratua), besteak beste 62/2003 legeak, abenduaren 30ekoak, aldatu zuena, Osasun-sistema nazionalaren kohesio eta kalitatea neurtzen duena; edota 29/2006 legea, uztailaren 26koa, botiken eta osasun produktuen bermeak eta sentsuzko erabilera arautzen duena.
- kultur bideen sustapena 44.1 art.an; eta espainiar guztiek duten eskubidea etxebizitza duin eta egoki bat izateko 47.art.an, hain zuzen ere, eskubide hori ez da oinarrizko eskubide bat eta horregatik era zuzenean ezin eska daiteke auzitegietan. Dena dela, Kataluniako 18/2007 legeak, abenduaren 28koak, etxebizitzarako eskubidea arautzen du. Eta Euskadin gai horrekin zerikusia duen 39/2008 DEKRETUA dugu, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa - 07054-. Espainian 14/2008 errege dekretuak, urtarrilaren 11koak, estatuko 2005-2008 plana aldatzen du, hiritarrek etxebizitza izan dezaten laguntzeko.
Ingurumenaren babesak jabetza eskubidea, enpresa askatasuna eta ondasunen joan-etorri askea muga ditzake.
26/2007 legea, urriaren 23koa, Ingurumen-erantzukizunarena eta 1/2008 errege dekretu legegilea, urtarrilaren 11koa, ingurumen-eragina ebaluatzeko egitarauetan kontuan izan behar dira.
Interesgarria da jakitea Espainiak ez duela betetzen Europar Batasuneko araua natura babesteko, begiratu http://europa.eu/rapid/pressReleasesAction.do?reference=IP/08/702&format=HTML&aged=0&language=ES&guiLanguage=fr
Historia-, kultura- eta erti-ondarearen babesak ondorio hau lekarke: kultura interesekotzat harturiko ondasunen salmentarako edota toki aldaketarako administrazioaren baimena ezinbestekoa izatea . Artikulu horren garapena egin da: 23/1982 legean, ekainaren 16koan, Ondare Nazionala arautzekoan - 44/1995 legeak, abenduaren 27koak, aldatu zuena-; edo 16/1985 legean, ekainaren 25ekoan, Espainiar Historia-Ondarea arautzekoan. Agindu horrek, beste alde batetik, administrazioen arteko elkar laguntza eta lankidetza bultzatzen ditu aipatzen den helburua lortzeko. Kulturaren babestzat har daitezke: 15/2001 legea, uztailaren 9koa, zinematografia eta ikus-entzunezko alorraren sustatze eta promozioarena; 46/2003 legea, azaroaren 25ekoa, Pradoko Museo Nazionala arautzekoa; edota 10/2007 legea, ekainaren 22koa, irakurtzearena, liburuarena eta liburutegiena.
2/2008 errege-lege dekretua, apirilaren 21ekoa, jarduera ekonomikoa sustatzeko neurriena, Rodriguez Zapatero presidenteak hauteskunde-kanpainan esandakoa, 2007 ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren zergatik 400 €ren zorra guztiei barkatzea, araua bilakatzeko, besteak beste.
EKren 158.2 art.an lurraldeen arteko Konpentsazio Funtsa baten sorrera aurreikusten da. Funtsa hori 29/1990 Legean, abenduaren 26koan, eta hori eraldatu zuen 31/1994 Legean, azaroaren 24koa, zegoen arauturik, gaur egun 22/2001 legeak, abenduaren 27koak arautzen du funtsa hori.
Arau hori berdintasun material eta elkartasunaren printzipioetan oinarriturik dagoela ematen du eta dakigunez, printzipio horiek herri-aginte guztiak lotesten dituzte, dagozkien eskumenak gauzatzerakoan.
42/2007 legea, abenduaren 13koa, natura ondare eta bio-dibertsitatearena.
45/2007 legea,abenduaren 13koa, nekazaritza-lurren garapen jasangarrirakoa dugu eta 16/2007 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, nekazaritza-lurren garapen jasangarrirako osagarri dena.
Beste alde batetik, 44.2 art.ak esaten du herri-aginteek zientzia eta ikerkuntza zientifiko eta teknikoa sustatu behar dituztela interes orokorraren onurarako. Agindu hori betetzeko legegileak, besteak beste, Zientzia eta Teknika Ikerkuntzaren Sustapen eta Koordinazio Orokorrerako 13/1986 legea, apirilaren 14koa, egin zuen - 5/2000 legeak, urriaren 16koak, aldatu duena-.