GIZARTE ETA LAN IZAERAKO OINARRIZKO ESKUBIDEAK
Eskuliburuan aipatzen diren gainerako epai guztiak zure kabuz bila
ditzakezu bi bide hauek erabilita:
-
http://www.boe.es/aeboe/consultas/bases_datos/doc.php?coleccion=tc&id=SENTENCIA-1983-0111
hartu helbide hori eredutzat eta aldatu urtean zenbakia eta epaiaren
zenbakia, dagokizuna jarriz; edo
Eta GEEAren epaiak
badira, bilatu : http://cmiskp.echr.coe.int/tkp197/search.asp?skin=hudoc-en
helbidean
Eta EEJAri dagokiona bilatu: http://curia.europa.eu/jurisp/cgi-bin/form.pl?lang=es helbidean; edo http://eur-lex.europa.eu/JURISIndex.do?ihmlang=es helbidean.
HEZKUNTZARAKO ESKUBIDEA
2/2006 lege organikoak, maiatzaren 3koak garatzen du eskubide hori, eta 806/2006 errege dekretuak, ekainaren 30ekoak betearazpenerako egutegia arautu zuen. Gero 1513/2006 errege dekretuak, abenduaren 7koak eta 1629/2006, 1630/2006 eta 1631/2006 errege dekretuek, guztiak abenduaren 29koak, eta 1467/2007, azaroaren 2koak hezkuntzaren hainbat alor garatu dute. Eta 1729/2008 aginduak, ekainaren 11koak, batxilerra antolatu eta curriculuma xedatzen du.
Euskadin 1/1993 LEGEA, otsailaren 19koa,
Euskal Eskola Publikoari buruzkoa, -3/2008 LEGEAk, ekainaren
13koak, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea bigarrenez aldatzekoak 16518; 32/2008
dekretuak, otsailaren 26koak, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren
antolamendu orokorra ezartzen du. 35/2008
Dekretuak, martxoaren 4koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntza, Lehen
Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta erdi-mailako eta goi-mailako
Lanbide Heziketako herri-ikastetxeetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan
ikasleak onartzeko prozedura arautzen du.
Dohainikakoa izatearen betekizuna hezkuntza berara baino ez da egokitzen. Hau da, ostantzeko zerbitzuek (liburuak, garraioak edo janariak) ez dute izaera hori, salbuespen batekin, nekazal eskualdeetako umeak eskola jakin batean eskolatzen direnean, hezkuntza-administrazioa behartuta dago ume horiei garraioa, janaria eta, kasua denean, barnetegia ere, dohainik eskaintzen (HELOren 82.2 art.a). Dena dela, herri agintariek nahi izanez gero, erabaki dezakete diru laguntzak ematea eta hori egin du Nafarroako Foru-Erkidegoak 6/2008 foru-legean, martxoaren 25ekoan, oinarrizko hezkuntzarako testu-liburuen finantziaziorakoan – herri diruak mantentzen dituen zentroetako testu liburuak dohainik izango dira Nafarroan lege horren baldintzen arabera-. Espainiako gobernuak, bere aldetik ikasteko diru laguntzak jasotzeko bideak arautu ditu: 1721/2007 errege dekretuak, abenduaren 21ekoak, norbanako beken eta ikasteko laguntzen erregimena arautzen du, eta hor esaten da urtero zehaztuko dela, aurrekontuen arabera, diru laguntza horiek jasotzeko bidea. Eta hori egin du 2008-2009 ikasturterako 675/2008 errege dekretuak, apirilaren 28koak.
Esan dugunez, beste era bateko heziketak ere aurreikusten dira lege organikoan, erti, kirol, hizkuntzak -1629/2006 errege-dekretuak, abenduaren 29koak hizkuntzak arautzen ditu-, hain zuzen, unibertsitatetik aparte. Eta heziketa horietan autonomia erkidegoek ere eskumena dute arautzeko, betiere estatuko oinarrien errespetupean –Euskadin adibidez 252/2007 DEKRETUAk, abenduaren 26koak, dantza-ikasketa profesionalen curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak arautzen ditu, betiere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen dantzako ikasketa profesionalen curriculumaren oinarrizko alderdiak ezartzen dituen urtarrilaren 26ko 85/2007 Errege Dekretuan oinarrituta.
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan, 2002ko azaroaren 5eko Agindua indarrean sartu zen, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, hiru urtetik beherako haurrak dituzten familiei laguntzeko eta hiru urtetik beherako haurren arretarako zentroen sarea finkatzeko diru-laguntzak ematea arautzen duena, 2002ko azaroaren 21eko Aginduan diru laguntza horiek eskatzeko epea luzatu zen.
Eskubideduna nor den jakiteko 27.1 art.ra jo behar dugu eta, han, guztiek dutela eskubidea
adierazten da, hau da, bai espainiarrek eta baita ere atzerritarrek. Teorian
litekeena da atzerritarren eskubidearen edukia murriztea 13.1 art.aren arabera, baina Espainiak, 1960an egin zen
Irakaskuntza Alorreko Bereizkeriaren kontrako Hitzarmena, sinatu
zuenetik haren 3 e) art.aren agindua onartzen du,
hots, atzerritarrei nazionalei eskaintzen zaien irakaskuntza bera eskaintzea.
Atzerritarren eskubideak Espainian arautzen duen 4/2000
LOaren 9 art.ak argi uzten du eskubide berak
dituztela. gaur egungo Unibertsitateen 6/2001
Lege Organikoak abenduaren 21ekoak, 42.1 art.an,
espainiarrentzat baino ez du onartzen Unibertsitatean ikasteko eskubidea eta
UNIBERTSITATEAREN AUTONOMIA
6/2001
Lege Organikoa, unibertsitateei buruzkoa, abenduaren 21ekoa (ULO-LOU), 4/2007
LOak, apirilaren 12koak aldatu duena. Esan dugunez, unibertsitateak Estatu eta
Autonomia Erkidegoen eskumenpekoak dira, horrek adierazten du Espainiako lege
organikotik aparte, Euskadin Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren
25eko 3/2004
Legea dugula – besteak beste 40/2008
DEKRETUAk, martxoaren 4koak, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta
ikertzaileen araubideari buruzkoak, eta 41/2008
DEKRETUAk, martxoaren 4koak, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko
Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen ordainsariei buruzkoak garatzen
dutena-.
Unibertsitateen LOaren 37 art.ak tituluen egitura aipatzen du eta zein den jakiteko egin da 1393/2007 errege dekretua, urriaren 29koa, unibertsitate-heziketa ofizialak arautzekoa.
Kontuan izan behar da Europar Batasunean zerbitzuen joan etorrirako askatasuna dagoela onartuta eta hori kudeatzeko, estatu kideek, zerbitzu horiek betetzeko behar diren tituluak arautzen dituztenerako, hainbat zuzentarau daude, guztien eskakizunak berak izateko. Zuzentarau horietatik 2005/36 aipatuko dugu, irailaren 7koa, lanbide-prestakuntzaren elkar onartzea arautzen duena.
SINDIKATUETAN KIDETZEKO ASKATASUNA
Konstituzio aurretik hasi zen sindikatu-askatasunaren araupena, 19/1977 Legeaz, apirilaren 1ekoaz, enpresaburuei eta langileei lanbide-elkarteak eratzeko eskubidea onartu zienaz; bigarren urratsa 31/1977 Errege Lege-Dekretuan, ekainaren 2koan, eman zen, horretan sindikatu bertikalean afiliatzeko zegoen betebeharra indargabetu zen -beranduago erakunde korporatibo hori ezabatu zen-. Azkenean, Espainiak Nazioarteko Lan-Erakundearen (OIT-NALE) 87 eta 98 hitzarmenak berretsi zituen.
Horren garapena 11/1985 abuztuaren 2ko LOaren bidez, egin zen (SALO) eta, bere bitartez, sindikatu nagusien zuzenbide-egoera sendotu egin zen (6 eta 7 art.etan). Estatua hartzen da negoziazio esparrutzat eta Konstituzioa indarrean sartu eta lehenengo urtetan gertatu zena legepean sartu zen, hau da, 1979ko UGT eta CCOOen arteko hitzarmena, 1980ko CEOE, UGT eta CCOOen artekoa, eta 1981ean sinatu zen hitzarmen ekonomiko eta soziala gobernu, CEOE eta UGTren artean.
Segurtasuneko indar eta erakundeetako kideak eskubide horren alor subjektiboan sartzen dira baina eskubidearen edukia, araudi berezi baten bitartez, normala baino murritzago da. SALOren 1.5 art. eta martxoaren 13ko 2/1986 LOaren 18. art.en arabera, - Segurtasunezko Indar eta Erakundeena- erakunde horietako kidez osaturiko sindikatuetan baino, ez dute euren parte-hartzea onartuta.
11/2007 LOak, urriaren 22koak, Guardia Zibilen eskubide eta betebeharrak arautzen dituenak, 11 art.an espresuki esaten du ez dutela sindikatuetan kidetzeko eskubiderik, hori bai 9.1 art.ak euren interesen defentsarako elkarteak sortzeko eskubidea onartzen die.
Hori bai, legeak eraturiko eskubidea den heinean eta polizia gaur egun, autonomia erkidego batzuen eskumena denez, autonomia horien legeek xedatzen dute eskubidearen edukia; horrela 4/1992 legeak, uztailaren 17koak, Euskadiko poliziarenak, bere 98.1 art.an ertzainei nahi duten sindikatuan kidetzeko eskubidea onartzen die, - lege horren bigarren aldaketa 6/2006 legeak, abenduaren batekoak, egin du -; eta gauza bera egiten du 26/2002 legeak, azaroaren 28koak, 10/1994 legea, uztailaren 11koa, Generalitat-aren polizia-mossos de esquadra aldatzen duenak, bere 2 art.an Kataluniako polizientzat ere sindikatuetan kidetze libre onartzen du, eta 2/2008 legeak, apirilaren 11koak, aukera bera ematen die horientzat lan egiten duten teknikoei.
Beste alde batetik, esan behar dugu sindikatu-sailak ez direla langileek duten antolatzeko bide bakarra. EKren 129.2 art.an herri-aginteak behartuta geratzen dira eraginkortasunez sustatzeko enpresan parte hartzeko dauden era ezberdinak (Langileen Estatutuko II. Tituluan garatzen direnak). Horien barne enpresa bakoitzeko langileek duten ordezkaritza kolektiboa dago (langileen ordezkariak 50 langile baino gutxiago duten enpresetan, eta enpresa batzordea tamaina handiagoa duten enpresetan).
ENPRESABURUEN ELKARTERAKO ESKUBIDEA
Enpresaburuen elkarte-eskubidea 19/1977 Legean, apirilaren 1ekoan, garatu zen.
Enpresaburuen elkarteak, sindikatuen antzera, bidezkotasuna dute auzitegietan euren interesak defendatzeko.
GREBARAKO ESKUBIDEA
Nahiz eta Konstituzioan agindu zehatz bat aurkitu, grebarako eskubidearen garapena Konstituzio aurretik egin zen, 17/1977 Errege Lege-Dekretuan, martxoaren 4koan, hain zuzen. Grebari buruz dakiguna bertan oinarritzen da eta KAk, haren inguruan, esandakoan bere 11/1981 Epaian (RDL de huelga kasuan). Lege Organikoaren faltaren arrazoietariko bat sindikatuen beldurra da, lege berri bat egiterakoan eskubidearen edukia murrizteko aukera egongo litzatekeelako.
Ildo horretatik doa 1288/2002 Errege Dekretua, abenduaren 5ekoa (BOEn 2002ko abenduaren 9an argitaratu zena), bertan Espainiako irrati telebistako funtsezko zerbitzuak bermatzeko arauak xedatzen dira greba deialdi baten aurrean. Eta 2 b) art.aren arabera albisteak ematea aintzakotzat hartzen da. 3 art.an esaten da zuzendari orokorrari dagokiola erabakitzea langileen gutxienezko kopurua, funtsezko zerbitzu horiek bete dezaten. Aurretik egin ziren antzeko errege dekretuak babes helegiteen bidez KAra heldu ziren eta horrek gehiegizkotzat hartu zituen ezarritako funtsezko zerbitzuak, greba eskubidearen kontrakotzat. Beste greba deialdi baten aurrean 218/2008 errege dekretua, otsailaren 15ekoa egin zen -2 art.ak adierazten du zeintzuk diren-.
Kasu
praktikoa:
Aztertu ea arrazoirik duen Andaluziako Auzitegi Nagusiak 2008ko martxoaren 4ko epai honetan: