ESKUBIDE
POLITIKOAK
Eskuliburuan aipatzen diren gainerako epai guztiak zure kabuz bila
ditzakezu bi bide hauek erabilita:
-
http://www.boe.es/aeboe/consultas/bases_datos/doc.php?coleccion=tc&id=SENTENCIA-1983-0111
hartu helbide hori eredutzat eta aldatu urtean zenbakia eta epaiaren
zenbakia, dagokizuna jarriz; edo
Eta GEEAren epaiak
badira, bilatu : http://cmiskp.echr.coe.int/tkp197/search.asp?skin=hudoc-en
helbidean
Eta EEJAri dagokiona bilatu: http://curia.europa.eu/jurisp/cgi-bin/form.pl?lang=es helbidean; edo http://eur-lex.europa.eu/JURISIndex.do?ihmlang=es helbidean.
BILTZEKO ESKUBIDEA
Konstituzioaren agindua zela eta legegileak 9/1983 LOan argi utzi zuen eskubide hori toki itxietan inolako baldintzarik gabe egikari zitekeela -lege hori beste bi LOk aldatu dute 4/1997, abuztuaren 4koa, eta 9/1999, apirilaren 21ekoak, hain zuzen-. Administrazioarekiko auzibidearen 29/1998 legearen 122 art.
Atzerritarren kasuan hainbat arazo egon dira. KAk 115/1987 Epaian argi utzi zuen 21.1 art.ak “onartzen da” esaten duenez, tratu bera ematen diela espainol zein atzerritarrei, eta horregatik ezabatu zuen 7/1985 LOaren, atzerritarrena, hain zuzen, 7 art.a –bertan atzerritarrek administrazioaren aurreko baimena behar zuten biltzeko-. Gaur egungo 4/2000 -7.1 art.- eta 8/2000 LOek -1.5 art.- onartzen dute eskubidea atzerritarrentzat ere, baina horren jarduera baldintzatzen dute legepean egoteari, horregatik KAk berriro adierazi du Konstituzioaren kontra dola artikulu hori, nahiz eta ez adierazi horren deuseztasuna.
ELKARTZEKO ESKUBIDEA
Une honetan eskubide hau 1/2002 Lege Organikoan, martxoaren 22koan, dago garatuta
1/2002
LOaren
Kontuan izan behar dugu, eskubidedunen alorrean, armadako kideek eta fiskal, epaile eta magistratuek murriztuta dutela eskubide hau, 1/2002 LOaren 3 c) eta d) art.aren arabera. 85/1978 legeak, Indar armatuen errege ordenantzenak, 182 art.an, militarrak bere neutraltasuna mantendu behar duela parte hartu gabe jarduera politiko eta sindikaletan adierazi ondoren, militarra ezin dela talde politiko edo sindikatu baten kide izan esaten da. Hori bai, debeku horrek ez du adierazi nahi ezin direla elkartu euren lanbideekin zerikusirik ez duen gainerako esparruetan.
Elkarte batzuek konstituzio adierazgarritasuna dute.
Berriro egon da arazoa 4/2000 LOaren 8art.arekin 8/2000 LOaren 1.6 art.ak eman zion formarekin, bertan atzerritarrei elkartzeko legepean egotea Espainian eskatzen zitzaien eta KAk 236/2007 epaian, ZO 7 eta 17an, konstituzioaren kontrakotzat hartu zuen.
- Izen emateari buruz, labur bilduta, honako hau adierazi behar dugu: EKren 22.3 art.aren arabera, izen emateak publikotasunerako baino ez duela garrantzirik, eta administrazioa bera behartuta dago erregistroan sartzen, hori eskatzen duen edozein elkarteren izena. 10/1990 legean, kirolaren legean hain zuzen, erregistro berezia zabaltzen da kirol elkarteentzat. Eta horiek inskripziora baldintzatuta daude euren gaitasunak lortzeko, lehiaketetan parte-hartzeko gaitasuna lortzeko adibidez.
- KAk 22 art.aren babespean era askotako elkarteak sartu ditu: irabazi-asmoa dutenak eta ez dutenak, hain zuzen.
- 1/2002 LOan, herri-interesa duten elkarteak aipatzen dira, 32 art.an esaten da zein eratako elkarteei dagokien izendapen hau eta 35 art.an azaltzen da legea garatuko duen erregelamenduan erabakiko dela zein ministroak ematen dien izen hori, eta horiek, 33 art.aren arabera, tratu berezia -zerga etekinak adibidez- izango dute. Gaur egungo garapena 1740/2003 Errege Dekretuak, abenduaren 19koak, egin du.
7/2007 LEGEA, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa.
Elkartzeko eskubidearen babesetik kanpo geratzen dira helburutzat delitua duten elkarteak (LO 1/2002aren 2.7 art.aren arabera) eta baita legez kanpokoak. Zigor Kodearen 515 art.ak adierazten du zeintzuk diren legez kanpoko elkarteak.
54/1978 alderdi politikoen legean eta 21/1976 elkarte politikoen legean zeuden araututa, baina orain 6/2002 Lege Organikoak, ekainaren 27koak, (BOEn 2002ko ekainaren 28an argitaratukoa) arautzen ditu. Lege hori Eusko Jaurlaritzak, konstituziokontrakotasun-helegitearen bidez, KAren aurrera eraman zuen eta horrek, bere KAE 48/2003, martxoaren 12koan, Konstituzioarekin bat zetorrela adierazi zuen.
6/2002 LOaren 10 eta 11 art.etan, auzi-prozedura bat xedatzen da alderdi politikoa legetik kanpo uzteko indarkeria eta terrorismoari benetako eta eraginkorra den laguntza emateagatik (Zigor Kodeko 515 eta 520 art.etan elkarte bat ezabatzeko neurtzen diren arrazoietatik kanpoko prozedura berezia). Auzi hori aztertzeko gaitasuna auzitegi goreneko gela bereziari, Epaitzeko Agintearen Lege Organikoaren 61.1 art.an arautzen denari, hain zuzen, dagokio. Gela horretan auzitegi goreneko presidentea, 5 geletako presidenteak eta gela bakoitzeko bi kide (jardueran zaharrena eta berriena) biltzen dira. Areto berezi horrek 2003ko martxoaren 27an emandako epaian - bilatu helbide honetan: http://www.poderjudicial.es/eversuite/GetRecords?Template=cgpj/ts/principal.htm.
Kontuan izan behar da Kontseilu eta Parlamentuaren 2004/2003 EE Erregelamenduak, azaroaren 4koa, -DOUEn azaroaren 15ean argitaratua- Europar Batasuneko eremuan sor daitezkeen alderdi politikoen estatutua eta finantziazioa arautzen dituela.
1.1 Alderdi politikoen finantziazioa
Alderdi politikoak Estatuak finantzatzen ditu bereziki arrazoi bi hauengatik: 1) Estatuaren jarduerarako duten garrantziagatik; eta 2) Bizitza politikoan eta hauteskundeetan berdintasuna nolabait bermatzeko. Alderdi politikoen diru-bideak 8/2007 Lege Organikoan, uztailaren 4koan, alderdi politikoen finantziazioari buruzkoan, arautzen dira eta baita ere HEOLO-LOREGean eta talde parlamentarioei dagokiena ganberen erregelamenduetan - begiratu Kongresurako http://www.congreso.es/funciones/reglamento/indice.htm eta Senaturako http://www.senado.es/reglamen/indices/ -.
EHA/20/2008 Aginduak, urtarrilaren 17koak, jarri ditu 2008ko martxoaren 9ko hauteskundeetarako diru-laguntzak.
24/2001 legean, abenduaren 27koan, Zerga, Administrazio eta Gizarte Ordenaren Neurriei buruzkoan (2001eko abenduaren 31eko BOEn argitaratua), bereziki 23. 1 xedapen gehigarrian, adierazten da diru-laguntza hauek jasotzeko ezinbestekoa dela kargua behar den moduan eskuratzea eta bertan jardutea;. Eta kasu bera gaineratzen da administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legearen 105 art.an.
POLITIKAN PARTE HARTZEKO ESKUBIDEAK
Kontuan izan behar dugu EKren 13.2 art.aren arabera, Espainiarrak baino ez direla 23 artikuluan onarturiko eskubideen titularrak, elkarrekikotasun-irizpidepean, udal-hauteskundeetan bozkatzeko eta bozkatua izateko eskubideari buruz itun edo legean kontrakoa adierazten denean izan ezik –gogora dezagun lehenengo unean ez zela aurreikusten atzerritarren eskubiderik bozkatua izateko, Konstituzioa aldatu zela 1992ko abuztuaren 27an “eta bozkatua izateko” sartzeko Konstituzioan, KAk esan zuelako bere 1/1992 Adierazpenean Maastrichteko Ituna ezin zela berretsi Konstituzioa aldatu barik-.
Espainiar
hiritarrek boza emateko eskubidea dute atzerrian bizi badira ere –
besteak beste, 1621/2007
errege dekretua, abenduaren 7koa, atzerrian aldi baterako dauden espainiar
hiritarren bozketa prozedura arautzekoa-. Eta bakarrik gizakiek dute eskubide hori,
ez zuzenbide pertsonek, nahiz eta azken horiek -sindikatu edo alderdi
politikoek adibidez- bidezko interesa izan eskubide horren legepeko gauzatzean.
Parte-hartze zuzena: KAk esaten du EKren 23.1 art.an onartzen den parte-hartze hori ez dela edozelakoa, baizik eta “ordezkarien bitartez egiten ohi dena dela eta salbuespen moduan herriak zuzenean egiten duenari buruz ari garela”. Dauden erak: 92 art.an aurreikusitako kontsulta-referenduma: erregek deiturikoa, gobernu buruaren proposamenaz, diputatuen kongresuko gehiengo osoaren aurreko onarpenaz, urtarrilaren 16ko 2/1980 LOaren 6 art.aren arabera. Lege horren xedapen gehigarrian aurreikusten da udaletako gai garrantzitsuei buruzko udaletxeetako referenduma, betiere Estatuak baimenduta – Tokian Tokiko erregimenari buruzko oinarrien 7/1985 legearen 71 art.an onartzen dena -. Eta Legeak egiteko herri-ekimena (87.3 art.koa), 3/1984 LOan, martxoaren 26koan garatuta dagoena.
Zeharkako parte-hartzea, hautagaia izateko eskubidea legez osaturiko eskubidea da.
Aukeratuak duen bere karguan geratzeko eskubidea, parte-hartze eskubide honen azken muturra da. Hautesleak izendatu duena hautesleari baino ez dagokio kanporatzea esan du KAk eragozteko alderdi politikoen gaitasuna hautatu bat kanporatzeko alderdi politikoen kidetza uzteagatik –hori xedatzen zuen egun indargabetuta dagoen 39/1978 legearen 11.7 art.ak, tokian tokiko hauteskundeena-.
3/2007 LOa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonenen berdintasun eraginkorrerakoa eta bere ukitua HEOLO-LOREGen
Euskadiko 4/2005
legea otsailaren 18koa, Emakumeen eta
Gizonen Berdintasunerakoa.
Lege
horien konstituziozkotasuna argi geratu da KAE 12/2008an.
Andaluziako 19/2007 legea, abenduaren 17koa, Andaluzia Erkidegoa ordezkatzeko senatarien izendapenerakoa.
Gizon-emakumeen egoera herri karguetan zein den ikusteko joan zaitez:
http://ec.europa.eu/employment_social/women_men_stats/index_en.htm
http://ec.europa.eu/employment_social/women_men_stats/measures_in4_en.htm -Europakoa-.
HERRI FUNTZIORA IRISTEKO ESKUBIDEA
7/2007 legea, apirilaren 12koa, herri langilearen oinarrizko estatutuarena.
3/2007 LOa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonenen berdintasun eraginkorrerakoa.
ESKAERARAKO ESKUBIDEA
Indar armatuen kideek debekatuta dute eskaera kolektiboa (horrela dago xedatuta 85/78 Legean, Indar Armatuen Errege-Ordenantzei buruzkoan, 2/1986 LOan, Segurtasun Indar eta Erakundeenean, eta 4/2001 LOaren 1.2 art.).
Eskubide honen garapena oso urria izan da eta urteetan konstituzio aurreko 92/1960 Legean, abenduaren 22koan, eta auzitegi gorenaren jurisprudentzian baino ez da egon araututa.