Profesores Vascos en la Red......Euskal Irakasleok Sarean

 

     

NORABIDE ALDAKETA DUEN IBILGAILUAK  

  EGILEA:   Mª VICTORIA EREÑO 

AURKIBIDEA 

1.     AURKEZPENA 

2.     LANAREN PROPOSAMENA 

3.     HELBURUAK    

4.     EDUKIAK  

4.1.         Kontzeptuzkoak

4.2.         Prozedurazkoak

4.3.         Jarrerazkoak

5.     BALIABIDEAK  

5.1.         Materialak

5.2.         Erremintak eta makinak

6.     METODOLOGIA 

7.     PROIEKTUA OSATZEKO ARIKETAK  

8.     EBALUAZIO IRIZPIDEAK    

AURKEZPENA

 

         Proiektu honetan, ikasleekin, elektrizitate eta korronte elektrikoaren kontzeptuak sakonduko ditugu. 

         Unitate didaktiko hau, lehenengo zikloa osagabe egin duten ikasleentzat da. 

         Proiekto honen bidez, gurutzaketa-konmutadorearekin ibilgailuaren norabidea nola kontrolatu ahal izaten den ikasiko dute. 

LANAREN PROPOSAMENA 

         Proiektu honetan norabide ahalmena duen ibilgailua egingo dugu. 

         Ibilgailuan, mugitzerakoan, gutxienez bonbila bat piztu beharko da.

HELBURUAK 

Ø        Elektrizitateko aurreko kontzeptuak, ikasleekin sakondu. 

Ø        Operadore elektrikoen erabileran sartu. 

Ø        Zirkuitu elektrikoen mota desberdinak eraiki ( seriean, paraleloan...) 

Ø        Komertzial teknologi tresnaren bat manipulatu, beren zirkuitu elektrikoak

ikusteko. 

Ø        Gizartean, elektrizitatearen inpaktoa baloratu. 

Ø        Lana planifikatzen eta banatzen ikasi, taldearen barne. 

Ø        Ikasleak kontzientziatu material birziklatuta erabiltzeko.

EDUKIAK 

KONTZEPTUZKOAK 

v         Zirkuitu elektrikoan dauden operadoreen identifikazioa. 

v         Zirkuito motak: seriean eta paraleloan. 

v         Sinbologia: pila, bonbila, motorea, erresistentziak, etengailuak... 

v         Etengailu mota desberdinak. 

 

PROZEDURAZKOAK 

v         Bai seriean, bai paraleloan, zirkuituak eraiki. 

v         Gurutzetako etengailua eraiki. 

v         Zirkuitu elektrikoen adierazpen grafikoa egin. 

v         Materialen eta erreminten antolaketa. 

v         Taldeko lanaren antolaketa eta banaketa.

JARRERAZKOAK

v         Diseinu eta eraikuntza prozesuetan sortutako arazoen aurrean jarrera sortzailea eta irudimena lantzea. 

v         Talde lanaren alde azaltzea. 

v         Lana aurkezterakoan, ordena eta garbitasuna kontutan hartzea. 

v         Ikasgela-tailerreko liburuak, tresnak, materialak, etab., erabiltzeko eta kontrolatzeko arauak eta irizpideak errespetatzea.

 

BALIABIDEAK 

MATERIALAK

·        Okumena edo kartoia.

·        Motorea.

·        Pila bat edo bi.

·        Kableak.

·        Bonbila bat edo gehiago.

·        Kola.

·        Metalezko edo egurrezko bi barila.

·        4 gurpil (bai jostailuren batetik bai egindakoak)

·        Goma.

·        Poliespana.

·        Iltzek.

·        Estainua.

ERRAMINTAK 

·        Konpasa.

·        Arraspa.

·        Zulagailu tinkoa.

·        Mailua.

·        Artaziak.

·        Soldatzailea. 

PROIEKTUA OSATZEKO ARIKETAK 

         Elektrizitateko kontzeptuak ondo finkatzeko, proiektu egin baino lehen, zirkuitu batzuk eraiki ditugu:

Ø        Bonbila eta pila :

 

  


Ø         Bonbila, pila eta etengailua:

 

 

 

 

 

Ø        Bi bonbila seriean, pila eta etengailua:

 

 

  

 

 

 

Ø        Motore bat eta bonbila bat seriean, pila eta etengailua:

 

 

 

 

 

Ø         Motore bat eta bonbila bat paraleloan, pila eta etengailua:

 

 

 

 

 

 Ø         Motore bat, pila eta gurutzaketa-Konmutadorea:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

METODOLOGIA 

         Unitate didaktiko honen gida posible izan ahalko litzateke hau: 

§        Proposamenaren aurkezpena 

Hau egin baino lehen elektrizitate kontzeptu batzuk ikasteko, zirkuitu desberdinak egin.

 §        Lan taldearen antolaketa 

5 talde egin dugu 4 partaidedunak.

Taldeak eratzeko zozketa egin.

§        Diseinua 

Taldeko kide bakoitzak euren ideiak aurkeztu.

Ideia bakoitzeko eztabaida eta baloraketa.

Aukeratu ideia bat.

Aukeratutakoaren krokisa egin.

§        Taldean, lanaren banaketa 

§        Materialaren lorpena 

Berziklaketako materiala erabili. 

§        Eraikuntza 

Zirkuitu elektrikoa eraikuntza.

Montajea.

Funtzionamenduaren froga.

§        Txostena laborazioa 

§        Amankomunean proiektuaren aurkezpena

 

EBALUAZIO IRIZPIDEAK 

ü        Erabateko autonomiaz eta modu ordenatu eta metodikoan, aurkeztutako arazo bati aurre egin. 

ü        Lanaren planifikazioa kontutan hartu. 

ü        Zirkuitu elektrikoan dauden operadoreen ezaugera eta euren sinbologia. 

ü        Adierazpen grafikoan garbitasuna eta zuzenketa (kotak, eskalak...) 

ü        Arazoaren irtenbidea diseniatzean eta eraikitzen sortutako  lanetan parte hartu; ideiak eta ahaleginak jarri lan horretan; eta gainontzekoen eritzi eta usteekiko jarrera eskuzabala eta tolerantea erakutsi. 

ü        Teknologiak honako alorretan duen eragina aztertu eta baloratu: bizi kalitatean, lanaren bilakaera sozial eta teknikoan, astialdi eta aisi ihardueretan, osasunean eta gizabanakoaren zein gizartearen segurtasunean.