Profesores Vascos en la Red......Euskal Irakasleok Sarean

                                      

                                               

AURKIBIDEA

 

1.- Sarrera.

2.- Beharrizaneko ezagupenak .

3.- Helburu didaktikoak Edukinak .

4.- Edukinak .

5.- Ekintzak eta denboralizazioa .

6.- Metodologia .

7.- Ebaluazioa .

Ø        Irakaslearena

Ø        Ikasleena

8.- Bibliografia .

9.- Eranskinak

I.                    Irakaslearen ebaluaketa taulak .

II.                 Ikaslearen ebaluaketa taulak .

III.               Planifikazio orria .

IV.              Ikasleei proposautako lan proiektoak .

V.                 Talde baten Lan-Proiektoa .

VI.              Ikasleentzat txostena .

1.- Sarrera 

Unitate didaktiko hau D.B.H.ko 1. Zikloko 2. Kurtsoko ikasleentzat zuzenduta dago. 

MAKINA SINPLEAK izendatukotako Unitate Didaktikoa erabiliko dugu mekanikari buruzko lehen oinarriak aztertzeko eta, era berean, eraikuntza desberdinetan aplikatzeko proiektu metodoa jarraituz. Guzti honetan oinarriturik, “JOSTAILUAK” proiektoak osatuko dute. 

Hainbat aukera desberdin aurkeztu ondoren, talde bakoitzak zein eraikuntza gustatukoi litzaiokeen egitea erabakiko du.

2.- BEHARRIZANEKO EZAGUPENAK 

a) AURREZAGUPENAK 

Ø        Paralelak eta perpendikularrak markatzea

Ø        Erregela, eskuaira eta kartaboiaren erabilera

Ø        Erraminta ezagunaren “artaziak, kuterra, termofusible pistola” erabilera egokia

Ø        Materialak eta esperientziak konpartitu

Ø        Bakoitzaren lanaren antolaketa

Ø        Bakoitzaren lanaren sekuentziazioa

Ø        Materialaren bilketa, antolaketa eta egitura

Ø        Zehaztasunezko neurketa

Ø        Marrazketarako oinarrizko teknikak (zerriborroa, krokisa, bistak)

Ø        Bibliografiaren erabilera

Ø        Besteek diotena interesez entzuten jakin

Ø        Lanak aurkezterakoan estetika zaindu

Ø        Egitura eta euskarriari buruzko ezagupena

Ø        Sormenaren erabilera momentu egokietan

Ø        Talde nagusian bahiz txikian lan egitea

Ø        Proiekto metodoa (arazoaren planteamendua, informazio bilketa, diseinua, planifikazioa, eraikuntza eta ebaluaketa)

a) EZAGUPEN BERRIAK 

Ø        Ondorengo materialen propietateak eta ezaugarriak (erresistentzia, gogortasuna, malgutasuna, ...): txapola, aglomeratua, D.M. ...

Ø        Zehaztasunez egurra ebaki

Ø        Adierazpen grafikoa erabili: perspektiba kabailera

Ø        Lanabesen erabilera: zerra, zerrotea, mailua, ginbaleta, zerra elektrikoa, arraspa, sarjenta, tornuzila.

Ø        Ikasitako tresnen segurtasun arauak ikasi eta aplikatu.

Ø        Zurezko piezak lotzeko aukera ezberdinak: lekeden bitartez, iltzeen bidez, torlojuak erabiliz, kabilekin, uztaigailuen bidez, taketen bidez, zirien bidez, torloju eta tximeleten bidez.

3.- HELBURU DIDAKTIKOAK 

1.      Arazo teknologiko sinpleak irudimenaz eta irakasleak gidatuz landu:

ü        Behaketa, eraiketa eta maneiua erabiliz

ü        Iturburu desberdinetan informazioa bilatuz eta ulertaraziz

ü        Arazoari irtenbideak ekartzen dizkion objetuak eta mekanismoak diseinatuz

ü        Eskatutako objetuak edo mekanismoak eraiki erizpide eta irakaskuntza arruntak erabiliz

ü        Lanerako ohitura ordenatu eta metodikoak garatuz

 

2.      Teknologia proiektu errazen betepena antolatu:

ü        Funtsezko aktuazio plana orokorki laboratuz edo landuz

ü        Ekintzara pasa aurretik hausnarketa egiteko jarrera erdietsiz

ü        Beharrezko diran lanabesak eta ekaiak aurreztuz

ü        Material , lanabes eta eraikuntzako teknika aproposen ezagupenak aplikatuz

ü        Beharrezko den dokumentazioa erabiliz proiektuaren garapena gestionatzeko

 

3.      Proiektu teknologiko sinpleak burutzerakoan azaldutako ideiak eta erabakiak adierazi:

ü        Akzioen sekuentziak era orokor baten ezarriz

ü        Inguruko beharrizanak eta arazoak bilduz, proiektu sinpleak landu eta ideak birsortu irtenbideak lortuz

ü        Oinarrizko marrazketa tresnak eta ekaiak erabiliz

ü        Teknikak eta adierazpen sinbolikoak aplikatuz

ü        Oinarrizko hiztegi egokia gehituz

 

4.      Proiektu teknologiko sinpleetan beste arlo batzuetan ezagututako kontzeptuak eta trebetasunak erabili:

ü        Bere erabilgarritasuna eta jakintzaren eremu edo arlo batzuetatik ezagupenak besterenganatzea ahalbidetuz edo posibilitatuz

ü        Eskola komunitatearen eta ikasleen berezko beharrizanei erantzunez

ü        Inguruan ematen diren oreka harremanak analisatuz

 

5.      Ikerketarako jarrera eta jakinmina erakutsi:

ü        Arazo teknologikoekiko

ü        Eskulanarekiko interesa eta errespetoa adierazi

ü        Aztertu eta baloratu indarrean dauden balio kulturala, zientzia eta teknologia aplikatzeak duen eragina

 

6.      Talde batetako taldekide izatearen garrantzia baloratu:

ü        Bakoitzari tokatzen zaizkion erantzunkizunak hartuz

ü        Talde lanak eskuratzen dituen etekinak ezagutuz

ü        Lankidetza, onarpena edo tolerantzia eta solidaritatea bezalako jarrerak garatuz

 

7.      Garapen zientifiko eta teknologiaren eragina aztertu eta baloratu:

ü        Teknologiaren aplikazioak ezagutzeko jakinmina erakutsiz eguneroko bizitzako egoera desberdinetan

ü        Historian zeharreko garapen teknologikoa estimatuz

 

8.      Gizabanakoaren eta elkartearen osasun eta segurtasunean, garbitasuna eta segurtasun arauak haintzat hartzeak duen eragina aztertu eta baloratu

ü        Ekaien eta lanabes erabileran garbitasun eta segurtasun arauak ezagutuz eta aplikatuz

ü        Osasun eta segurtasun pertsonala zaintzeko jarrerak erdietsiz

ü        Ordenu eta lan giro atsegina lortzen lagunduz

 

9.      Arazoei irtenbideak bilatzeko kemenak eta trebetasunak ekoizten dituen gozamen eta poztasun sentimenduak baloratu:

ü        Arazo sinpleen erabakikuntzan gozatuz

ü        Prozesuan sortzen diren zailtasunak gaindituz

ü        Proiektuak burutzeak eta zailtasunak gainditzeak eratortzen dituen ongitasun pertsonal eta taldekideenekin gozatuz

 

4.- EDUKINAK

 

1. multzoa: OBJETUEN DISEINUA ETA ERAIKUNTZA

Kontzeptualak

 

1.      Arazo teknologikoa: proiektua eta prototipoa (eredua)

2.      Proiektuaren faseak:

ü        Arazoaren planteamendua (identifikazioa eta zehaztapenak)

ü        Informazio bilketa

ü        Soluzio posibleen diseinua eta azken soluzioa

ü        planifikazioa

ü        eraiketa

ü        soluzioaren eta jarraitu den prozesuaren ebaluazioa

 

Prozedurazkoak

 

1.      Ikaslearen inguruan dauden arazoen identifikazioa

2.      Arazo teknikoa soluzionatzeko informazio baliagarriaren bilketa

3.      Soluzio desberdinen azterketa eta balorazioa

4.      Aukeratutako soluzioaren diseinu zehatza: itxura, elementuak, neurriak zehaztuz

5.      Planifikatu: materiala, erramintak, lan banaketa eta prozesua

6.      Egindako proiektoari buruzko txostena egin eta gelakideen aurrean aurkeztu

 

Jarrerazkoak

 

1.      Inguru teknikoa ezagutzeko jakinmina

2.      Jarrera baikorra arazo teknologikoen aurrean

3.      Erabakiak hartzeko iniziatiba

4.      Talde lanean, besteen iritzienganako begirunea

5.      Lana planifikatzearen aldez aurretiko jarrera

 

3.       multzoa: IDEIEN IKERKETA ETA ADIERAZPEN GRAFIKOA

Kontzeptualak

 

1.      Bistak, perspektiba kabailera

 

Prozedurazkoak

 

1.      Regulatutako araudia erabili (kotak, lerroak, bisten kokapena, ...)

2.      Objektuen adierazpena egin bistak eta perspektiba kabailera adieraziz

3.      Egindako lanaren adierazpena era ordenatu eta egokian

 

Jarrerazkoak

 

1.      Aurkeztu beharreko marrazki eta txostenak garbi eta ordenan aurkezteko gustoa

2.      Adierazpen grafikoak duen garrantzia objetu bat diseinatzerakoan baloratu

3.      Neurrien eta kalkuluen garrantzia baloratu.

4. multzoa: TRESNAK, TEKNIKAK ETA ERAIKUNTZA PROZEDURAK

Kontzeptualak

 

1.      Tresna motak bere segurtasun neurriekin: zerra, zerrotea, mailua, ginbaleta, zerra elektrikoa, arraspa, sarjenta, tornuzila.

2.      Prozedura orriak: planifikazioa

3.      Eraikuntza eta gauzatze teknika ezagunenak:

ü        Neurketa eta marrazketa teknikak

ü        Eraikuntza eta gauzatze teknika ezagunenak (elkarketa, banaketa, eraketa)

 

Prozedurazkoak

 

1.      Tresnak erabili, teknikak eta segurtasun neurriak kontutan hartuz, era egokian

2.      Lan prozesu batetan neurtzeko, mozteko eta elkartzeko, materialak eta trenak era egoki batean erabili

3.      Lan konkretu bat egiterakoan, erraminta egokiena erabili

 

Jarrerazkoak

 

1.      Lanaren aurrean jarrera metodikoa eta ordenatua: egin aurretik pentsatu

2.      Taldeko lanean jarrera baikor eta aktiboa izan

3.      Tresnak eta materialak zaintzeko ardura

4.      Teknikaren erabilerak ingurugiroan duten eraginaz jarrera kritikoa erakutsi.

5.      Neurketa zehatzen garrantziaz jabetu

 

5. multzoa: MATERIALAK

Kontzeptualak

 

1.      Materiala (kontzeptoa, naturalak eta prefabrikatuak, oinarrizko ezaugarriak)

2.      Ekai lagungarriak: kola zuria, inpaktuzkoa, iltzeak, torlojuak, eskarpiak, ...

3.      Transformazio, berrerabilpen eta berziklairako prozedurak

4.      Materialak lantzerakoan segurtasun neurriak

 

Prozedurazkoak

 

1.      Objetu teknologiko baten eraikuntza egiteko materialek bete behar dituzten baldintzak ebaluatu eta egokienak aukeratu.

2.      Materialaren identifikazioa

 

Jarrerazkoak

 

1.      Material guztia berrerabiltzeko jarrera, alperrik ez gastatzeak duen garrantzia baloratuz

2.      Ekaien hondakinak ingurugiroan ekoizten duen eraginez jabetu

3.      Tailarreko eraikitze prozedurak gaizki antolatu edo aukeratzeak ekar dezakeen erabilitako ekaien agortzeaz ta galeraz jabetu

 


6. multzoa: OPERADORE TEKNOLOGIKOAK

Kontzeptualak

 

1.      Mugimendua transmititzeko operadoreak: engranajeak, uhalak, txirrika, biradera, birabarkia, biela, ardatz eszentrikoa, espeka, ...

 

Prozedurazkoak

 

1.      Operadoreak material arruntekin eraiki

2.      Operadore ezberdinak erabili eta horiek eragindako efektuak aztertu

 

Jarrerazkoak

 

1.      Operadoreen funtzionamendua oinarritzen den printzipio fisikoak ezagutzeko interesa

2.      Tailarreko operadoreak ondo zaindu

3.      Aparatu eta makinen oinarrizko operadoreak aztertzeko jakinmina

 

7. multzoa: ANTOLAKUNTZA ETA GESTIO TEKNIKAK

 

Kontzeptualak

 

1.      Gestio dokumentoak: banku kontua, faktura, albarana, txekea

 

Prozedurazkoak

 

1.      Gestio dokumentoak erabiltzea

 

Jarrerazkoak

 

1.      Lanak garatzeko eta aurkezteko orduan, ordena eta garbitasuna baloratu

2.      Tailerreko liburuak, katalogoak, .. erabiltzeko eta kontrolatzeko arauek eta erizpideak errespetatu

 

8. multzoa: TEKNOLOGIA, ZIENTZIA ETA GIZARTEA

 

Prozedurazkoak

 

1.      Berziklatzeko eta berrerabiltzeko alde positiboak aipatu eta arrazonatu

2.      Teknologiak, hainbat ekoizpen prozeduretan, duen zerikusia aztertu

 

Jarrerazkoak

 

1.      Aurrerakuntza teknikoen eta horien gizarte ekarpenak, arriskuak eta ordainak ezagutu

2.      Teknologia ezaguerak hainbat lan eta lanbidetan betetzen duen eginkizuna baloratu

 


5.- EKINTZAK ETA DENBORALIZAZIOA

 

SAIOA

EKINTZA

01

Operadore mekaniko txostena azaldu

02

Operadore mekaniko txostena azaldu (jarraipena)

03

Operadore mekanikori buruzko galdera-sorta (fitxa)

04

ü        Eraikuntza lan-proposamen desberdinak ikasleei banatu orri batean, beraiek bat aukera dezaten

ü        Taldeak eratu aukeratutako lan-proiektuaren arabera

ü        Taldeko funtzionamendu arauak eta ardura banaketa finkatu

ü        Taldeak aukeratutako eraikuntzaren arazoaren planteamendua banatu

05

Operadore mekaniko txostenaren azterketa

06

ü        Arazoaren identifikazioa eta zehaztapenak erabaki talde txikietan

ü        Informazioa biltzen hasi

07

Informazio bilketa

08

ü        Bakarkako diseinuak (zirriborroak) egin

ü        Talde txikian amankomunean jarri

ü        Taldeko diseinua erabaki (krokisa) bakoitzak azaldutakoaren arabera

ü        Tramankuloak osatzen dituen pieza guztien krokisa

09

ü        Jarraitu piezen diseinuarekin

ü        Planifikazioa egiten hasi (emango diren pausoak, erabiliko den materiala eta tresnak – zehaztasunez- eta lan bakoitzaren arduradunak)

10

Material eta tresnen txostena azaldu

11

ü        Material eta tresnen txostenaren azalpena bukatu

ü        Material eta tresnei buruzko galdera-sorta (fitxa)

12

ü        Planifikazioa bukatu

ü        Material arduradunak planifikaziotik behar duten materialaren zerrenda atera

13

Material eta tresnen azterketa

14

Piezen eraiketa

15

ü        Piezen eraiketa

ü        Piezen  montaketa

16

ü        Piezen montaketa

ü        Frogaketa

ü        Arazoen konponketa (behar izan ezkero)

ü        Akabera (margotzea, txukuntzea, ...)

17

ü        Memoriaren prestakuntza: ebaluaketa

ü        Aurkezpenaren prestaketa: nork-zer-nola

18

Proiektoen aurkezpena, taldeka

19

Proiektoen azterketa

 


6.- METODOLOGIA

 

Metodoa

 

            Unitate hau lantzerakoan PROIEKTOEN metodoa jarraituko da, irakasleak proposatutako hainbat lan-proiektu kontutan izanik (IV. Eranskina), bat aukeratu behar dutelarik. Lan proiektoa aukeratu ondoren, irakasleak arazo bat, zehaztapen batzuekin emango die talde bakoitzari.

 

            Proiektoen metodoa jarraituz, ondorengo prozesu teknologiko jarraitu behar dute:

 

1.      Arazoaren planteamendua

·        Arazoaren identifikazioa

·        Arazoaren zehaztapenak

2.      Informazio bilketa

3.      Diseinua

·        Bakarkako diseinua (zirriborroa)

·        Taldeko diseinua (krokisa)

·        Pieza bakoitzaren krokisa

4.      Planifikazioa (III. Eranskina)

5.      Eraikuntza

·        Marrazketa

·        Mozketa

·        montaketa

6.      Balorapena

7.      Aurkezpena

 

Talde nagusian lana

 

Talde nagusian ondorengo ekintzak burutuko dira:

·        Makina sinpleei buruzko azalpena

·        Material eta tresneei buruzko azalpena

·        Zer nolako proiektoak egin daitezkenen azalpena

·        Lan taldeak osatzeko erizpideak finkatzerakoan

 

Lan hori AZALPEN GUNEan egingo dira eta gelaren antolaketa horrela dagoenez, ikasle guztiak aurrera begira (irakasleari begira) egongo dira, besodun aulkietan.

 

Makinen Sinpleen azalpena ematerakoan (kontutan izanik ikasturte honetan beste baliabederik prestatuta ez daudela), gelan banatutako txostena irakurriko da, irakasleak azalpen zabalagoak emanez eta ikasleen zalantzei erantzunez.

 

Material eta tresnei buruzko azalpena egiterakoan, ERAIKUNTZA eta MAKINEN gunean egingo da, bertako materialak eta tresnak azalduz, ikasleek ikusten dauden bitartean.

 

Lan proiektoak ezberdinak aurkeztu direnez, ikasle bakoitzak hiru aukeratu ditu, nahi horien arabera Lan taldeak osatzeko. Talde horiek egiterakoan, ondorengo erizpideak jarraitu dira:

·        Aurreko proiektoan egon ez diren ikasleekin egon behar dira

·        Neska-mutilen taldeak izatea

·        Taldekieen trebetasun ezberdinak nahastuak egotea (marrazketan, ...)

·        Taldeak osatzen direnean, ezin dute errepikatu aurreko proiektoan izandako ardurak

 

Proiektoa bukatuta dagoenean, Lan talde bakoitzak talde nagusiari aurkeztuko dio bere proiektoa, jarraitu duten prozesu teknologikoa jarraituz.

 

Talde txikiko lana

 

            Talde nagusian erabakitako lan taldeak kontutan izanik, horietariko bakoitzak erabakitako arazoa kontutan izanik, prozesu teknologiko bat burutuko dute talde txikian (4-5 ikasleko 5 talde sortuko direlarik).

 

            Talde txikian hartu behar duten lehendabiziko erabakia taldeko ardurak izango dira: idazkaria, material arduraduna eta tresnen arduraduna.

 

            Jarraian, talde txikian ARAZOAREN PLANTEAMENDUA (identifikazioa eta zehaztapenak) erabakiko dute, ondoren informazioa biltzen hasteko. Informazio gehiago jasotzeko, taldean banatuko dute bakoitzak zer nolako informazioa bilatu behar duen, ondoren beste taldekidei informazio hori pasatuz.

           

            Hurrengo talde txikiko lana, diseinua erabakitzea izango da (bakarkako diseinuak entzun ondoren). Erabaki horren barnean, tramankuloaren ezaugarriak, neurriak, mekanismoen funtzionamendua, .... egongo dira.

 

            Diseinua finkatu ondoren, planifikazio orri bete beharko dute, eraikitzerakoan jarraituko duten pausoak, erabiliko duten materiala eta tresnak aipatuz eta lan hori nork beteko duen finkatuz.

 

            Eraikitzerakoan, eta gehien bat, pieza ezberdinak montatzerakoan, talde txikiko lana egingo dute. Eraiki ta gero, memoria egiteko eta aurkezpena prestatzeko ordua da, lana banatuz. Memoria barnean, ebaluaketa atala taldean burutuko da (beste lana partaide bakoitzaren artean banatuko da).

 

Bakarkako lana

 

·        Makina sinpleen fitxa

·        Makina sinpleen azterketa

·        Ikasle bakoitzari dagokion informazio bilketa

·        Bakarkako diseinua

·        Material eta tresnen fitxa

·        Material eta tresnen azterketa

·        Planifikazioan finkatutako bakarkako lana

·        Proiektoen azterketa

 

Lan taldeetan lanean ari diren bitartean, operadoreen mahaietan lan egingo dute (arazoaren planteamendua, diseinua, planifikazioa eta memoria egiterakoan); informazioa biltzen ari direnean, liburutegi gunea erabiliko dute eta behin ikastetxeko liburutegi orokorra erabiliko da.

 

Eraikitzerakoan, eraikuntza gunea, makinen gunea eta biltegia erabiliko dute.

 

Erabiliko diren baliabideak

 

·        Informazio bilketarako, gelan dagoen testu liburuak, aldizkariak (Aguja de marear), hiztegiak, hiztegi enziklopedikoak, CD-Rom-ak (Cómo funcionan las cosas, Enciclopedia Encarta 98, Enciclopedia Universal).

·        Azalpenetarako, irakasleak prestatutako txostenak, arbela, ALECOP-eko operadore mekanikoak, gelan dauden makina sinple batzuk (motore baten sekzioa, makina sinpleen operadoreak, ...) erabiliko ditu.

·        Eraikitzerakoan, eraikuntza gunean dauden tresnak, makinen gunean dagoen zerra elektrikoa eta Biltegian dagoen materiala (txirrikak, torlojuak,... ) erabiliko dute.

·        Proiektoak aurkezterakoan, bideo-kamara batekin grabatuko da, hurrengo saio batetan ikusteko grabaketa eta hurrengo ikasturteetan motibazio moduan eta azalpen gisa erabiltzeko. Horrez gain, prozesu teknologikoko fase guztien zati batzuk grabatuko dira, hurrengo ikasturteetan material bezala erabiltzeko (motibazio eta azalpen moduan).


7.- EBALUAZIOA

 

1.- IRAKASLEAREN ALDETIK

 

Unitate Didaktikoaren aspektu desberdin hauek baloratzen dira:

1.      Zuzenketaren bidez:

ü         Memoria

ü        Koadernoa

ü        Azterketak

ü        Fitxak

2.      Behaketa zuzenaren bitartez baloratzen dira:

ü        Lan prozesua

ü        Eraiketa

ü        Amaiera

ü        Partaidetza

ü        Aurkezpena

ü        Jarrera

ü        Iharduera

 

Irakasleak puntu guzti hauek “Irakaslearen Ebaluaketa taulak” orrialdeetan ohartzen joango da (ikus I Eranskina).

 

2.- IKASLEEN ALDETIK

 

1.      Memorian agertzen diren aspektu hauek:

ü        Lan prozesuaren zailtasunak

ü        Irtenbide egokiak

ü        Talde txikiko balorazioa, Unitate Didaktiko honetan ikasitakoa edo baliagarria

 

2.      Taldekidearen autoebaluaketa

3.      Talde nagusiaren ebaluaketa: proiektua aurkeztu duen taldearen balorapena

 

Ikasleek puntu guzti hauek “Ikasleen ebaluaketa taulak” orrialdeetan jarriko dute (ikus II eranskina)

 

 


8.- BIBLIOGRAFIA

 

Izenburua

Egilea(k)

Editoriala

Manual práctico de tecnologías

Ken Shooter-John Saxton

Akal

Guía didáctica, diseño y tecnología

 

Akal

Descubriendo operadores tecnológicos