Profesores Vascos en la Red......Euskal Irakasleok Sarean

                          

 

 

GARATU 1998/99.-

Fco Javier EZQUERRO

AURKIBIDEA.-

- JUSTIFIKAZIOA

- PROPOSAMENA ETA BALDINTZAK

- HELBURUAK

- EDUKINAK

- METODOLOGIA ETA BALIABIDEAK

- DENBORALIZAZIOA

- EBALUAZIOA

- ERANSKINAK:

- ADIBIDE PRAKTIKO BAT

- KOSTU TAULA.

- KONTROLA

- ONDORIOA

- JUSTIFIKAZIOA:

Unitate didaktiko hau DBH-ko 3. kurtsorantz zuzenduta dago elektrizitate ikasketan sartzeko asmoz. Asmo horrekin, proiektu interesgarria kotxe elektriko bat eraikitzea izan daiteke. Hau burutzeko zera erabiltzen jakin behar da: soldagailua, zerra elektrikoa, zutabedun zulagailua ... Horretaz gain, egitasmoak erresistentziekin lan egitera ohitzeko balio du, baita LEDak eta motorea dauzkaten zirkuitu elektrikoekin ere.

- LANAREN PROPOSAMENA ETA BALDINTZAK:

Diseinatu eta eraiki norantzaren aldaketa eta abiaduraren erreduzitzailea dituen higikari bat, hots, higidura arin eta geldoa duena eta gainera aurrerantz eta atzerantz doana: ERANSKINA- Adibide praktiko bat.

Egitasmoaren lana zirkuito elektrikoei buruzko ezagupenak aplikatzean datza, proiektu-metodoa erabiliz, aipatutako higikariaren eraiketa lortzeko.

Hau dela eta, honakoak derrigorrezkoak dira:

- Mugimenduaren norantza-aldaketa, kotxeari kableen bidez lotu zaion urrutiko agintetik gertatuko da.

- Bira-abiadura aldaketa, urrutiko agintean bertan dagokion erresistentzia

elektrikoaren bitartez ebatziko da.

Aukerakotzat emango ditugu:

Desplazamendu-norantzaren arabera pizten diren argiez kotzeari jartzea

Esate baterako atzerantz gorria eta aurrerantz berdea

- Urrutiko agintean argitxo bat edukitzea tentsio elektrikoa dagoenentz jakiteko.

- Kotxeari nahi dugun karrozeria ipintzea.

- HELBURUAK:

Elektrizitatearen oinarrizko ezagupenak praktikatu.

Teknologiaren oinarrizko eragiketak erabili: trazatu, moztu, itsatsi, soldatu,.

Diseinurako eta eraiketarako gai egin.

Proposamenarekin zerikusia daukan hiztegia eskuratu.

- Neurtu eta ikur elektrikoak identifikatu. Adibidez, erresistentzia baten balioa kolore- bandez edota polimetroz neurtu.

Ardurak onartzen, zein lan-taldearen barruan erabakiak hartzen ikasi.

Balioak eta kostuak kalkulatu: ERANSKINA- kostu-taula.

Legeen eta printzipioen erabilera egiaztatu: Ohm-en eta Joule-rena.

- EDUKINAK:

KONTZEPTUZKOAK:

Erresistentzia elektrikoa.

Tentsio elektrikoa.

Indar kontraelektroeragilea

Elkarketa seriean eta paraleloan.

PROZEDURAZKOAK:

Diseinatu.

Neurtu.

Kalkulatu/ estimatu.

Materialak prozesatu: trazatu, moztu, itsatsi...

Planifikatu eta lanak banandu.

Taldelanaren teknikak eskuratu.

Zirkuituak eraiki.

Proiektuaren memoria elaboratu.

JARRERAZKOAK:

Garbitasuna eta ordena kontuan hartzea.

Beste batzuen ideiekiko begirunea izatea.

Tresnerekiko eta tailerreko segurtasunarekiko errespetua izatea

Baliabide materialen arrazoizko probetxamendua.

- METODOLOGIA ETA BALIABIDEAK:

Sormena errazten dituen metodologia bizia erabiliko da. Halaber, noizean behingo arazoetan zenbait irtenbideren aurkikuntza froga/oker metodoz lortu ahal da. Aurkezten diren zailtasun batzuk, hain zuzen ere, erresistentzia egokietarako kalkuluari dagozkionak dira; baita marruzkaduren urripena ere, kotxea hobeto mugi dadin.

Unitatearen garapena, oro har, proiektu-metodoaren faseek adieraziko dute:

Sarrera eta arazoaren planteamendua.

Informazioaren bilaketa eta diseinua.

Proiektuaren burutzapena.

Memoriaren idazkuntza, lanaren azalpen eta ebaluazioa.

Honako baliabide materialak lantzeko ditugu: Motorea, "okumen" zurra, metalezko hagatxoak, plastikozko gurpilak, elektrizitate-kable koloretsuak, hiru mota LED, torlojoak, azkoinak eta zirrindolak.

Tresnei dagokienez, hurrengo gauzak beharko ditugu: Estainu-soldagailua, zerra elektrikoa, kableak zuritzeko eta mozteko elektrikari-artaziak, zutabedun zulagailua, erregla, arkatza, ...

- DENBORALIZAZIOA:

20 ordu edo aintzakotzat hartzen da, hau da, 10 aste (astean 2 saio). Hurrengo moduan banatuta:

Kontzeptu elektrikoen azalpena eta lanaren proposamena.

Bateratze-lana, materialen aurreikuspena eta lanaren banaketa.

Prototipòaren eraikuntza.

Memoria eta aurkezpena

Kontrol idatzia alderdi zintifikoak erraz ebaluatzeko.

- EBALUAZIOA:

Behaketa zuzenetik:

Alde antolatzaileak kontuan hartu eta lanaren plangintzari dagozgionak. Hemendik etxerako lana (laminak) balora dezakegu : 1 puntu.

Irudimenezko alderdiak eta diseinuarekiko trebetasuna baloratu. Honela, ikaslearen koadernoa aztertuko dugu: 1 puntu.

Memoriatik:

Informazio-ekarpena oniritzi eta marazkien kalitatea ere bai. Ikaslearen txostenak horretarako balioko digu: 2 puntu.

Eraikuntzatik:

Funtzionamendua balioetsi, baita prototipoaren alderdi bukatuak ere. Hortik tailerreko eta klaseko lana datozkigu: 3 puntu.

Kontrol idatzitik

Idatzizko azterketarako zientzi-alde batzuk ( egitura eta elektrizitatea) erabili. Beraz, (ERANSKINA- kontrola) azterketari emango diogu: 3 puntu.

Arestian aipatutako ondorioz nota edo kalifikazioa dugu, baina puntuazioak independienteak dira eta denak gainditu behar dira.

-

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ERANSKINAK:

- KOSTU-TAULA:

 

KOPURUA

IZENA

BANAKAKO PREZIOA (BEZ barne)

GUZTIRA

LED

25 pezeta (txikia) 40 pezeta (handia)

ERRESISTENTZIA

10 pezeta (1 W) 15 pezeta (2 W)

ZURRA (OKUMEN)

1500 pezeta/m2

MOTOREA

350 pezeta (12 V)

KABLEA

20 pezeta/metro

ZIRRINDOLA

2 pezeta

GUZTIRA

(OINARRI EZARGARRIA)

BEZ (%16)

 

- KONTROLA:

 

1.- Zure hitzak erabiliz eta adibideak ipiniz definitu honako hauek: Trakzioa; Ebatura; Makurdura; Haga.

2.- Zure hitzak erabiliz eta beste gauza batekin konparatuz definitu: Erresistentzia; Potentzial diferentzia; Intensitatea; Isolatzailea.

3.- Ebatzi hurrengo zirkuitua,hau da, I kakulatu, hurrengo datuak ezagunak badira: V = 10 Volt eta R = 120 Ohm.

- ONDORIOA:

Ikasleen ustez proiektua erakargarria da.

Erresistentzi eta konmutadore konzeptuak finkatzen dira. Horren ondorioz, galdera batzuei erantzuten saiatzen da:

Nola banatu tentsioa?

Nola gutxitu motorearen birak?

Nola aldatu biraketa-norantza motorean?

Nola babestu LEDa?

Gainera, egitura arinak hartu behar dira kontutan (abiadura handiaz edo abiadura txikiaz kotxea higitarazteko). Bestalde, ahalik eta marruskadura gehien ekiditea komeni da; besteak beste, gurpil-ardatzetan, baita motorearenarekin adarretako baten txirrika lotzen dituen goman ere.

Azkenean, tailerreko kotxeen arteko lasterketa batean parte hartzeko aukera izango dugu; ikusteko zein higikari dabilen gehiago eta hobeto.