|
TEKNOLOGIA
1.- SARRERA
DBHko 2. Zikloko ikasleei zuzenduta dago, lehenengo maila
egin badute, 3. mailakoei eta lehengo maila ez badute egin 4. mailakoei.
Unitate didaktiko honen bitartez mekanikan eta
elektrizitatean landutako oinarrizko eragileak erabili beharko dituzte eta bi
eratako eragile hauek elkarren eragina dutela ikusi eta energia mekaniko eta
elektrikoaren arteko eraldaketa landu.
Beharrezko eragileak (etengailuak, txirrika murriztatzaileak)
haiek eraiki beharko dituzte.
Horrez gain, eraikuntzan zehaztasuna landuko da bereziki.
2.-HELBURUAK
Elektrizitateko oinarrizko ezagupenaz baliatuz eragile
elektrikoak eraiki eta erabili.
Mekanikako ezagupenaz baliatuz txirrika murriztatzaileak
eraiki eta erabili.
Eraikuntza prozesuak neurketetan eta muntaietan zehaztasuna
eskatzen duelaz ikasleei jabearazi.
Materialen birziklapenaren garrantziaz jabetu.
Tailerreko erremintak era egokian erabili.
Diseinuan perspektiba Cavaglieri eta akotazioak era
adierazgarri batean erabili.
Mekanikoki eta elektrikoki lortzen diren efektuak elkartu
efektu berriak sortzeko
3.-EDUKIAK
KONTZEPTUZKOAK
Proiektuaren faseak: arazoa aztertu, informazioa bildu,
irtenbide posibleak diseinatu, eraiki eta autoebaluaketa.
Ideiak adierazteko perspektiba Cavaglieri eta
akotazioak erabiltzea.
Neurketa
Segurtasun arauak
Piezen loturari, transmisioari eta energia eraldaketari
(elektrikoa-mekanikoa) dagozkien eragile nagusien ezaugarriak eta
funtzioak.
PROZEDURAZKOAK
Sistema teknologiko baten ezaugarri diren atalen arteko
erlazioa eta atal horiek sistemari nola eragiten dioten aztertzea.
Proiektu teknikoak diseinatzeko eta burutzeko eragile
eta material egokienak hautatzea
Proiektu teknologikoak diseinatzeko eta burutzeko
eragile eta material egokienak hautatzea.
Proiektu teknologikoak diseinatzeko eta burutzeko
oinarrizko materialen bidez eragileak eraikitzea
Eraikuntzan oinarrizko tresnak eta teknikak erabiltzea:
neurketa, marrazketa, egurraren mozketa, elkarketa,...
Lan baterako prozesua antolatzea eta lan hori burutzeko
beharrezko eragiketa, denbora eta baliabide sekuentza logikoa.
JARRERAZKOAK
Adierazpen grafikoak objektu teknologikoak diseinatzeko
eta burutzeko duen erabilgarritasuna baloratzea.
Ikasgela-tailerrek tresna eta materialak erabili eta
zaintzeko arauak betetzea.
Prozesu teknologikoetan lehengaiak edonola erabiliz gero
agortu egin daitezkela tailerrean jabetzea.
Eragilei dagokienez, azpian datzaten printzipio
zientifikoak eta teknikoak ezagutzeko interesa erakustea.
4.-SEKUENTZAZIOA
Sarrera-jarduerak: (11/2- 2 h bitartean)
Lan proposamenari ekiten hasi aurretik arazo sinpleak
konpotzeko zirkuitu elektriko sinpleak eraiki beharko dituzte, aurreko
proiektuan egindako etengailuaz baliaturik (metalezko xafla bat eta iltzeak
erabiliz).
a)Zein zirkuto eraki behar zenuke lanpara bat pizteko, pila
bat, etengailu bat eta lanpara bat edukiko bazenitu?
b) Eta bi lanpara aldi berean pizteko, aurreko eragile
berdinak edukita?
c) Lanpara bat, etengailu bat eta motore bat erabiliz, nola
eraikiko zenuke zirkuitoa motorea martxan jartzeko eta geldiarazteko
etengailuaren bidez?
d) Eraiki ezazu zirkuito bat aldi berean lanpara bat pizteko
eta motore bat martxan jartzeko, pila bat, etengailu bat, lanpara bat eta motore
bat erabiliz.
e) Nola eraikiko zenuke zirkuito bat, etengailu baten bidez
lanpara bat pizteko eta aldi berean motore bat martxan jartzeko, bi pila erabili
beharko bazenu?
f) Aipa ezazu zirkuito bakoitzeko aplikazioren bat .
Etengailua bereziki landuko da, beti ez dela guk
hatzamarrarekin sakatu behar dugun botoia konturatzeko, era automatikoan itzi
edo zabal daitekela.
Adibideak:
Etxeko atea zabaltzerakoan argia pizten da
Kotxera sartzerakoan barruko argia pizten da
Musika kaxa bat zabaltzerakoan musika entzuten da
Labea automatikoki itzaltzen da.
Botoia sakatuta martxan hasten diren tresnak (ile-lehorgailua,...)
4.- LAN PROPOSAMENA
Sarrera jardueren ondoren lan proposamena azalduko zaie,
deseinu funtzionalari garrabtzi berezia emanez eta proiektua diseinuaren arabera
baloratuko dela (neurriak, loturak,...)
Lana bikoteka antolatuko da.
Ikasleei, orri batean lan proposamena banatuko zaie:
|
PROIEKTOA |
MUGIKARIA |
|
EGUNA: |
1. LANERAKO proposamena |
TALDEA |
|
IKASLEA |
Bete beharreko baldintzak |
|
| |
MAILA |
|
| |
DBH-4
|
|
Eraiki behar duzun mugikariak hurrengo baldintzok bete
beharko ditu:
Aurrera eta atzera joan beharko du
Norantza aldaketa mugikariak berak eragingo du
Txirrika murriztatzaileak erabili behar dira transmisioan
Norantzaren arabera pizten diren argiak edukiko ditu (Ad:
aurrerantza doanean berdea eta atzerantza doanean gorria)
Karroza edukitzea aukerakoa da
Materialak:
Motorra
Okumen
Kartoia edo kartulina (karroza egiteko)
Latoizko xaflak (etengailuak egiteko)
6 mm-ko diametroa duten egurrezko hagatxoak
Kableak
Kola
Pila bat edo bi
Lanparak
Epea: lan hau burutzeko 6 aste edukiko dituzu.
Txostena:
Bakarkako diseinua
Taldeko diseinua
Cavaglieri perspektiba
Akotazioak
Zirkuito elektrikoaren eskema
Eragileen diseinua: etengailuak, transmisioa,...
Materialen zerrenda eta erabilera
Lan-banaketa
Prozesuaren azalpena
Jatorrizko diseinuaren aldaketak eta aldaketa horien
zergatiak
|
PROJEKTOA |
MUGIKARIA |
|
EGUNA: |
2.zuk zeuk proposaturiko |
TALDEA |
|
IKASLEA |
diseinua |
|
| |
MAILA |
|
| |
|
|
|
PROIEKTUA |
MUGIKARIA |
|
EGUNA: |
3. ERAGILEEN DISEINUA |
TALDEA |
|
IKASLEA |
|
|
| |
MAILA |
|
| |
|
|
|
PROJEKTOA |
MUGIKARIA |
|
EGUNA: |
4.TALDEAN ERABAKITAKO DISEINUA |
TALDEA |
|
IKASLEA |
|
|
| |
MAILA |
|
| |
|
|
|
PROIEKTOA |
MUGIKARIA |
|
EGUNA: |
5. TALDEAN ERABAKITAKO ERAGILEEN DISEINUA |
TALDEA |
|
IKASLEA |
|
|
| |
MAILA |
|
| |
|
|
|
PROIEKTOA |
MUGIKARIA |
|
EGUNA: |
6. MATERIALAK |
TALDEA |
|
IKASLEA |
Materialen zerrenda eta erabilera |
|
| |
MAILA |
|
| |
|
|
1.
|
2.
|
3.
|
4.
|
5.
|
6.
|
7.
|
8.
|
9.
|
10.
|
11.
|
12.
|
13.
|
14.
|
|
PROJEKTOA |
MUGIKARIA |
| |
|
|
|
EGUNA: |
7. Lan banaketa |
TALDEA |
|
IKASLEA |
|
|
| |
MAILA |
|
| |
|
|
|
PROIEKTOA |
MUGIKARIA |
|
EGUNA: |
8. EGITEKO ERA |
TALDEA |
|
IKASLEA |
Eragileen eraikuntza prozesuaren azalpena |
|
| |
MAILA |
|
| |
|
|
MEMORIA
Hurrengo puntu hauek agertuko dira ikasleek egindako memorian:
Bakarkako diseinua
Mugikaria
Eragileen diseinua
Zirkuito elektrikoa
Taldeko diseinua: taldekideen proposamenetatik abiatuta diseinu bat hautatu
edo beste berri bat egin bion artean.
Materialen zerrenda eta erabilera
Prozesuaren azalpena( mugikariaren funtzionamendua)
Jatorrizko diseinuaren aldaketak eta aldaketa horien zergatia
Memoriaren lehengo 3 puntu nagusiak eraikuntza egiten hasi baino lehen bukatu
behar dira.
Proiektua burutu ahala, irakasleak memoriak zuzenduko ditu.
5.- EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Taldearen funtzionamendua
Bakarkako lana
Txostena: txukuntasuna, diseinuaren originaltasuna, eragileen diseinua
Proiektua: bukaera, funtzionamendua eta neurriak
Epeak bete diren ala ez
Bilatutako estrategiak arazoak konpontzeko.
|