ITZALETIK taldea 1998 urtean sortu genuen hiru lagunen artean. Hasieran (musika talde gehienak bezala) pretentsio handirik gabe. Herriko eta inguruko tabernetan jotzen hasi ginen. Baita maketa bat grabatu ere (orri honetan entzungai duzuna). Gero "kultur errotan" sartu ginen eta nahiko kontzertu jo genituen Euskal Herrian zehar. Honekin batera familia ere handitu zen; hiru izatetik bost izatera pasa ginelarik:
 

    (ezkerretik eskubira)
 

  - Ritxi Salaberria ( Bajua)
  - Ion Larrañaga ( Gitarra eta ahotsa)
  - J.C. Gurrutxaga ( Gitarra eta ahotsa)
  - Joseba Beristain ( Pianoa eta koroak)
  - Borja  Eizagirre ( Saxoak)
 
 
 
 

    Grabatu genuen maketan erdiko hiruak bakarrik hartu genuen parte (Ion, Joxe Cruz eta Joseba).

    Beste partaideak sartu direnetik, gure musikak desberdin sonatzen du. Hala ere,  gure maketa entzungarri jartzea pentsatu dugu web orri honetan. Kantuak gustoko izango dituzulakoan agurtzen da ITZALETIK taldea.

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

                         orri nagusira                kantak entzun         gurekin kontaktuan jartzeko

               Ka