2006

 

postua trainerua patroia trainerua 1.igandea 2.igandea Osotara
1. Castro Urdiales Cristian Garma La Marinera 19.13,38 18.59.94** 38.13.32**
2. Astillero Izortz Zabala San Jose XII 19:19,90 19.05.02 38.24.92
3. Pedreņa Borja Gomez Pedreņa 19:23,64 19.32.22 38.55.86
4. Zarautz Gorka Aranbarri Enbata 19:45,34 19.24.14 39.09.48
5. Orio Irakoitz Etxeberria Txiki 19:45,24 19.28.18 39.13.42
6. Zumaia Xabier Eizagirre Telmo Deun 19:55,36 19.44.42 39.39.78
7. Cabo da Cruz J.L. Quintans Cabo da Cruz 19:55,82 20.00.50 39.56.32
8. Arraun Lagunak* Juan Mari Lujanbio Lugaņene 20:27,40 20:23,98 40.51.38

* Donostiako Arraun Lagunak elkarteak Ur-Kirolakekin lehian irabazi zuen donostiarrentzako jarritako lekua.

** Estropada eremuko errekorra eta bi egunetakoa batuta ere bai.

*** Sailkapen estropadan arazo larriak izan ziren bulegoetan eta hori zela eta arratsean jokatu zen estropada (20:30tan hasita) eta ez sei t´erdietan. Arazoa aurreko urtetik zetorren: Astillerok estropada eremu ia guztietako errekorrak egiten zituen eta doping susmoa sakondu egin zen jakin zenean Kontxan arraunlari guztiek AUTarekin parte hartu zutela (AUTa medikamentuak hartzeko baimena da eta konkretuki tendinopatiak zituztelako medikuak betametasona eman zien, glukokortikoesteroideen taldeko osagaia, 16 arraunlariri 2005eko abuztuaren 22, 24 eta 25ean). Ondoren 2005eko Kontxan estropada eremuko errekorra egin zuten. Hori zela eta hurrengo Hondarribiako estropadan AUTei buruzko galdeketa bat egin nahi izan zitzaien arraunlariei. Beste klubetakoek onartu zuten eta Astillerokoek ez. Hortaz kirol zigorra eta diru zigorra ezarri zien Eusko Jaurlaritzako kirol sailak. 2006an ez zuten kluben arteko ACT-San Miguel ligan parte hartzerik izan.

Sailkapen estropada egunaren aurretik Astillerok epaitegietara jo zuen eta epaileak Donostiako estropadan gonbidatua izatera behartu zuen honen antolatzailea, Donostiako udala. Udalaren helegitea onartu zuen epaileak baina estropadaren bezperan berriz Astilleroren beste helegitea onartuta udalari, ulertzerik ez zegoen autoaren bitartez, estropada ez ofizial eta pribatu batean traineru bat gonbidatzera behartu zuen, gonbidatzeko erabiltzen zituen arauei uko egitera behartuz. Hala, estropada egunean gauzak ez zeuden argi. Eusko Jaurlaritzak abisatu zion udalari Astilleroko arraunlari haiek ez zutela ezarritako zigorra ordaindu eta Euskal Herrian jokatzerik ez zutela baldin eta udalak dopinaren kontra egin nahi bazuen (Udala zen azken finean azken erabakia zuena). Astilleroko abokatuak zioen isun hura ordaintzeko mezua ez zitzaiela iritsi arraunlariei, eta, beraz, ez zegoela zigortzeko arrazoirik abisatu gabeko isun bat ez ordaintzeagatik. Euskal klubak bildu ziren eta udalari eskatzen zioten Astillero atera zedila baina arraunlari haiek gabe, honela epaileari obeditu eta dopingaren kontrako asmoa betetzen zirelarik ( baina egun hartan Astilleroko bost arraunlari zeuden soilik hamahiru haietaz aparte). Denbora aurrera zihoan eta arraunlariek uste zuten jada ez zela estropadarik izango eta orduan, Odon Elorza alkateak, bat batean zortzi t´erdietan jokatzeko agindua eman zuen, antolaketa falta nabaria erakutsiz.

Sailkapen estropadan hauek izan ziren denborak

1

S:D.R. CASTRO URDIALES

9 09:18,00 10:03,24 19:21,24  
 
2 ZARAUZTKO A. E. INMOBILIARIA ORIO 3 09:19,00 10:11,12 19:30,12 0:08,88
 
3 S. DEPORTIVA DE REMO PEDREŅA 2 09:23,00 10:08,48 19:31,48 0:10,24 0:01,36
4 ASTILLERO 12 09:23,00 10:13,44 19:36,44 0:15,20 0:06,32
5 ZUMIA ALTUNA Y URIA 5 09:22,00 10:16,68 19:38,68 0:17,44 0:08,56
6 CANDY ORIO Grupo EIBAR 6 09:21,00 10:17,96 19:38,96 0:17,72 0:08,84
7 C. R. CABO DA CRUZ CONCELLO DE BOIRO 10 09:28,00 10:13,24 19:41,24 0:20,00 0:11,12
8 HONDARRIBIA PASQUIER 1 09:26,00 10:15,52 19:41,52 0:20,28 0:11,40
9 URDAIBAI UMPRO ISABEL 8 09:24,00 10:18,80 19:42,80 0:21,56 0:12,68
10 MECOS MONDARIZ 7 09:33,00 10:15,56 19:48,56 0:27,32 0:18,44
11 ARKOTE A.T. 4 09:28,00 10:22,40 19:50,40 0:29,16 0:20,28
12 MEIRA 13 09:22,00 10:37,96 19:59,96 0:38,72 0:29,84
13 PASAI DONIBANE IBERDROLA 14 09:37,00 10:25,96 20:02,96 0:41,72 0:32,84
14 SANPEDROTARRA A. E. 21 09:31,00 10:36,36 20:07,36 0:46,12 0:37,24
15 LAREDO URCABAL 11 09:41,00 10:32,44 20:13,44 0:52,20 0:43,32
16 GETARIA INDAUX 19 09:38,00 10:35,96 20:13,96 0:52,72 0:43,84
17 PONTEJOS REPSOL 22 09:42,00 10:37,96 20:19,96 0:58,72 0:49,84
18 Super BM ISUNTZA Grafilur 17 09:30,00 10:53,50 20:23,50 1:02,26 0:53,38
19 ONDARROA A.E. 16 09:48,00 10:40,96 20:28,96 1:07,72 0:58,84
20 ZIERBENA 18 09:47,00 10:49,72 20:36,72 1:15,48 1:06,60
21 TRINTXERPE 20 09:48,00 10:48,76 20:36,76 1:15,52 1:06,64
22 UR KIROLAK 15 10:24,00 11:32,52 21:56,52 2:35,28 2:26,40


Ohorezko txandan
  Urte zerrendara   Hasierara