1939

 

post trainerua denbora
1. Orio 11.25.2/5
2. Getaria 11.40.2/5
3. Donostia 11.57.00

* BI miliatako serie bakar bat jokatu zen apirilean, Francoren "garaipena" ospatzeko festen barruan eta Agirre Francok dioenez jende "beteranoz" osatutako traineruekin, besteek gerra zela eta ihesi joanak baitziren. Hori dela eta ez du bere palmaresean sartu nahi izan estropada hau Kontxakotzat hartu ezin omen delako.

Iritzi honen aurrean, Orioko Arraun Elkarteak eta Udalak adierazi dutenez, badago zer erantzun:

- 1889eko estropada, palmaresean kontuan hartzen dena, erreglamentorik gabekoa zen, eta irailaren 23an jokatua.

- 1894koa, badia barruan jokatu zen zirkuluan, barruko balizaren jabeak zuen abantailarekin.

- 1900koa Getariak eraman zuen estropadarik egin gabe, besteek sariengatik egin zuten protesta zela eta.

- 1903koa jokatu zen baina estropada garaian Getaria bakarrik zegoen jokatzeko prest eta Donostiak orduan antolatu zuen presaka aurkakoa izango zena...

- 1906koa Uztailean jokatu zen Euskal-jaien barruan.

- Urte batzuk badaude denborarik gabekoak baina bandera badutenak.

Beraz, hauek guztiak bandera emandako urteak badira 1939koa ere Kontxako banderaren estropadatzat hartu omen daiteke lasai.

Guk ere horrela uste dugu.

Urte zerrendara   Hasierara