|
Gure zentruko Orientazio
Departamentuan ondoko hauek daude:
Orientatzailea
Psikologia eta Pedagogia arloko irakaslea,zerbitzuko
arduradun eta koordinatzaile.Bere betebeharren artean ondoko hauek
nabarmenduko genituzke:
- Mailaz mailako tutoreen laguntzaz lan eta ikasketa Orientazio
Plana egin eta kudeatzea .Bere ibilbidea koordinatuz eta aholkatuz.
- Ikasleen aniztasunaren gaineko ekintza guztietan koordinazio
eta aholkatze lana aurrera eramatea.
- Lanbide taldearen eta zentroz kanpoko laguntza taldeen (giza,osasun
eta lan-zerbitzuak)
jarduna koordinatzea.
- DBHren amaiaren ikasle bakoitzari,tutorearen laguntzaz,bere
lan edo ikasketa etorki-
zunari buruzko aholkuan parte hartzea.
- Ikasleen familiekin lankidetan aritzea.
Terapeutika-Pedagogia Irakasleak
- Hezkuntzazko Beharkizun Berezietako (HBB) ikasleekin lan egiten
dute,taldeka edo bakarka,bai ohiko ikasgelan,bai laguntza bereziko
gelan,eurentzat beren-beregi egindako curriculuak landuz.
- HBB-ko ikasleekin curriculuaren egokitzapena kasuan kasuko irakaslearekin
aurrera eraman.
- Laguntza-ikasgelako ikasleen bilakaera gainbegiratzeko irakasle
eta tutorearen laguntzaz familiari informazioa ematea.
Dibersifikatze-curricularra irakaslea
- Ibilbide formatibo horretarako proposatu diren ikasleentzat
Dibersifikazio programak egitea,izan ditzaketen ikasketa arazoen
balorazioa eginaz.
- Aipatu ikasle hauek behar dituzten curriculu-egokitzapenak planifikatu,garatu
eta aurrera eramatea.
- Programaren barruan dauden ikasleen lan eta ikasketa etorkizunari
buruzko aholkua egiten euren iritzia ematea.
|