|
|
|
HEZKUNTZA
SISTEMAREN EGITURA
|
| Haur Hezkuntza |
| Ikasketak |
Adina |
Ikasketen ezaugarriak |
| Haur Hezkuntza |
0-6 urte |
- Borondatezkoa. Administrazio publikoek bermatu
eta koordinatuko dute plazen eskaintza. - Bi ziklotan banatzen da:
0 eta 3 urte bitartekoentzat
3-6 urte bitartekoentzat |
|
Lehen Hezkuntza
|
| Ikasketak |
Adina |
Ikasketen ezaugarriak |
| Lehen Hezkuntza |
6-12 urte |
- Derrigorrezkoa eta dohainekoa.
- Bina ikasturteko hiru ziklotan banatuta dago. Lehenengoa 6 eta
8 urte bitartekoa izan ohi da, bigarrena 8-10 eta hirugarrena 10-12.
- Urtebete gehiago har daiteke hiru zikloetako bat betetzeko, baina
Lehen Hezkuntza osoan behin besterik ez.
|
|
Bigarren Hezkuntza
|
| Ikasketak |
Adina |
Ikasketen ezaugarriak |
|
Bigarren Hezkuntza: Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako etapa
|
12-16 urte |
- Derrigorrezkoa eta dohainekoa.
- Lehen Hezkuntzako 6 urteak bukatu ondoren hasten da (7 baldin eta
Lehen Hezkuntzako hiru zikloetako batean beste ikasturte osagarri
bat egiten bada).
- Bina urteko bi ziklotan banatuta dago. Lehen Hezkuntzan 7 urte eman
ez badira, 1. maila 12-14 urte bitarteari dagokio eta 2., berriz,
14-16koari.
- DBHn, gehienez, urtebete gehiago eman daiteke, bai lehenengo zikloko
amaieran, bai 2. zikloko edozein ikasturteren amaieran.
- Etapako helburuak lortzen dituztenek Bigarren Hezkuntzako graduatu
titulua jasoko dute. |
| Bigarren
Hezkuntza: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko etapa |
16-18 urte |
- Borondatezkoa da. Honako hauek ikas daitezke:
A) batxilergoa, edo
B) erdi-mailako lanbide heziketa espezifikoa.
|
| A) Batxilergoa |
16-18 urte
|
- Derrigorrezko hezkuntzaren ondoko etapa guztiak
bezalaxe, hau ere borondatezkoa da.
- Ikasketa hauek egin ahal izateko, ezinbestekoa da Bigarren Hezkuntzako
graduatu titulua.
- Lau aukera daude: Artistikoa, Giza eta Gizarte Zientziak, Natur
Zientziak eta Osasun Zientziak eta batxilergo teknologikoa.
- Batxilergo hau gainditzen dutenak Batxilergo titulua jasoko dute.
|
| B)
Erdi-mailako Lanbide Heziketa Espezifikoa. |
16-17 urte edo
16-18 urte |
- Borondatezkoa da.
- Ikasketa hauek egin ahal izateko, ezinbestekoa da Bigarren Hezkuntzako
graduatu titulua.
- Iraupena aldakorra da (urte bat edo bi), beti ere, kasuan kasuko
prestakuntza-zikloaren arabera.
- Ikasten jarraitu ahal izateko, konbalidazioak ezarriko dira batxilergoarekin.
|
| Unibertsitateko Hezkuntza |
| Ikasketak |
Adina |
Ikasketen ezaugarriak |
| Unibertsitateko
Hezkuntza |
18 urtetik aurrera |
1. Titulu ofizialak lortzeko ikasketak:
Bi ziklo ditu:
- Unibertsitateek berek prestatu eta onartzen dituzte ikasketa-planak,
beti ere,titulu bakoitzaren jarraibide orokor eta berezkoen arabera.
Irakaskuntza hauen antolatzaileak fakultateak, goi-mailako eskola
teknikoak eta Unibertsitateko eskolak (hauek lehenengo zikloetakoak
baino ez) dira.
- Lehenengo zikloak bi edo hiru ikasturteko iraupena du. Zikloa
gainditzeak eskubidea ematen du dagokion diplomatu, maisu, arkitekto
tekniko edo ingeniari teknikoaren titulua eskuratzeko.
- Bigarren zikloak bi ikasturteko iraupena (salbuespenez hiru)
du. Zikloa gainditzeak eskubidea ematen du dagokion lizentziatu,
arkitekto edo ingeniari titulua eskuratzeko.
- Hirugarren Zikloa: doktoretza. Ikasketa hauek egin ahal izateko,
ezinbestekoa da lizentziatu, arkitekto edo ingeniari titulua izatea.
Dagokion doktoretza-programa bukatutakoan, gutxienez bi ikasturte,
doktoretza-tesia aurkeztu behar da, eta gaindituz gero, interesduna
2. Unibertsitatearen berezko tituluak lortzeko ezaugarriak
Unibertsitateak berak antolatzen ditu. Diplomen eta tituluen
izendapenak ez datoz bat titulu ofizialekin. Ez dute ikasketa ondoriorik
eta ez dute titulu ofizialek duten gaitasuna lanean aritzeko
|
| Goi Mailako Lanbide Heziketa Espezifikoa |
Ikasketak
|
Adina
|
Ikasketen ezaugarriak
|
| Goi Mailako
Lanbide Heziketa Espezifikoa |
18 urtetik aurrera |
- Ikasketa hauek egin ahal izateko, ezinbestekoa
da Batxilergo titulua.
- 20 urte beteta dituztenek, bestalde, zenbait froga egin ondoren,
sartzea izango dute.
- Lanbidean aritzeko beharrezko prestakuntza osatzen duten ezagutzak
eta gaitasunak eskaintzen dira ikasketa hauetan.
- Iraupena: 1.200-1.400 eskolordu. |
|