Informazio orokorra
Eskola kontseilua
IGE
Hezkuntza sistema
Eskaintza
DBH
Batxilergoa
Ikataroko organizazioa
Egutegia
Ebaluaketak
Zerbitzuak eta instalazioak
Orientazio departamentua
Instalazioak
Ikaslego eta Irakaslegoa
Ekintzak eta proiektuak
Loturak
Ikaslegoko argazkiak
Irakasle.net

 

2005-2006 IKASTURTEKO PROIEKTU ETA EKINTZAK

 

 

Aurreko ikasturteetan hasitako eta aurten jarraipena duten proiektuen artean, hauek nabarmenduko genituzke.

  • Curriculum Aniztasuna Proiektua. DBHko3. eta DBHko4. mailako ikasleentzako moldatze currikularrak dira. Moldatze hauen helburua DBHko. tituloa lortzea da.
  • PREMIA Proiektua. Lehenengo urratsa bukatu da. Urratsa honek institutoari sare informatikoa eman dio. Orain, bigarren urratsa hasiko da geletara sarea zabaltzeko helburuarekin. Horrela, ordenagailu eta proiektoreak tresna didaktikoak bezala erabili ahal izango dira.
  • Liburutegi Eskola Proiektua. Rekaldeberri BHIren liburutegiak eskaintzen duen serbitzu bat da eskolazkanpoko ordutegian. Beraren erabilera erraztuko da, jantoki ordutegia eta eskolako ordutegia bukatu ondoren zabalduta egongo dela eta.
  • HBEP (hezkuntza berariaz esku-hartzeko proiektua): DBH lehen zikloa garatzen den errefortzu sistema bat da zenbait ikasleren eskola hutsuneak erantzuteko
  • Normalkuntza. Euskararen erabilera bultzatzeko sustatzen dituen jardueren artean irratí ikastaro bat egin dute irakasle batzuek datorren urtean ikasleekin zenbait emanaldi eta saio egiteko; honekin batera irrati emisore bat kokatu da institutoan eta aldameneko auzoan seinalea hartu ahal izango da 107.2 frekuentzian.Normalkuntza Batzordeak Batxilergoko ikasleek EGA azterketa prestatzeko ikastaroa ere antolatu du..
  • Sukarrietako egonaldia lehenengo zikloko ikasleentzat ,bi txandatan (euskaraz eta gaztelaniaz) eta helburu hauekin: taldeko harremanak sustatzea inguru-giroari buruzko tailerretan parte hartzea eta B eta D ereduetako ikasleen euskara maila hobetzea.
  • Gizarte eta Hezkuntza Ikasketaren Laguntza programaren barruan,Bilboko Udalak antolatua,zonaldeko ikasleentzat eta euren ikasketetan,zentroan bertan arazoak dituzten ikasleentzat.
  • Gazte Sarea Proiektua, arduraduna Zentroko ikasle bat izanik Bilboko Udalak,beti gazteei zuzenduta,informazio ugari ematen die lana,hezkuntza eta kulturari buruz.
  • Sukaldaritza tailerra, Pedagogia Terapeutikoa ematen duten irakasleek kudeatuta.
    Proiektu honek, lorategigintza tailerrarekin batera,badu urte batzuetako eskarmentua eta aurten eskolako baratzaz gain,mintegi-negutegi txiki batekin ere kontatuko dute.
  • Berdintasunean Hezi programaren barruan DBHko lehenengo zikloko ikasleei sexu
    Bortizkeria prebenitzeko ekintza zenbait lantzen dira Bilboko Udaleko Emakunderen eta Bizkaiko Gurasoen Elkartearen laguntzaz.
  • Batxilergo lehenengo mailako eta DBHko 4. mailako taldeei zuzenduta alkoholaren,tabakoaren eta drogen kontsumoari buruzko programa zabaldu zaie Bilboko Udaleko Drogen Menpekotasunezko Zerbitzuak egina.
  • Eskolako agenda 21 proiektu honen barruan zentroko ikasle eta irakasleek naturan ditugun lehengai urrien kudeaketa egokiari buruzko informazioa lantzen da,eskolako ingurugiro batzordeak egina.
  • Ikasle etorkinentzako hizkuntzalaritza-laguntza proiektua: ikasle berrien beharrei egokitzen da eta euskara zein gaztelania ezagutarazteko edota indartzeko antolatuta dago, baita ikastetxera eta ingurura moldatzeko ere baliagarria.
  • Hezkuntza baloredunaren proiektua: Gazteriaren Kontseiluak antolatuta, zenbait erakunderen laguntzaz, Batxilergoko lehen kurtsoko ikasleentzat zuzendua. Proiektuko jarduera desberdinen bidez giza eskubideak, elkarkidetza, kulturartekotasuna, generoa eta partaidetza landu dira

igo

 

Instalazioen hobekuntzak

  • Gimnasio berria zabaldu da. Gune honetako komunak eta aldagelak berriztatu dira eta Lehen Zikloko pasiloan komun bat egokitu da ezinduentzako
  • Erabilera Anitzeko Gela ere berriztatu da oholtza berriarekin,emanaldiak egiteko gortina ilunekin eta soinu instalakuntza berriarekin. Halaber bideo proiektore berri bat ere erosi da.Era berean gardenki DVD eta bideo emankizunetarako beste gela bat ere atondu da.

igo

 

igo