Antonio López de Guereñu
gazteleraz / castellano
harremanak
eskola
familiak
zerbitzuak
proiektuak
hizkuntza normalkuntza
irakurketa eraginkorra
informatika
plastika tailerrak
ekintza osagarriak
liburutegia
gurasoen elkartea
berriak
gure txokoa
desplegable
 
  zaintza zerbitzua  
 
Gurasoen lanerako eskubideak eta umeak egoki eskolaratzea konpatibilizatzeko. zaintza zerbitzua
Informazio gehiago
 
     
  jantokia  
 
Ikasturte honetako prezioa eguneko 3€tan dago jantokia
Informazio gehiago
 
     
 
 
proiektuak
Hona hemen Lopez de Guereñu eskolak dituen berriztapen-proiektuak. Proiektu baten informazio zabalagoa nahi izatekotan sakatu bere gainean:
 
     
  Hizkuntza Normalkuntza  
     
     
  Irakurketa Eraginkorra  
     
     
  Informatika  
     
     
  Plastika  
     
Hizkuntza
Normalkuntzako
Proiektua
Irakurketa
Eraginkorrarako
Talde Malguak
Informatika Plastika eta komunikazio
Tailerrak
 
 
HIZKUNTZA NORMALKUNTZAKO PROIEKTUA
 

normalkuntzaProiektu honen bidez lan akademiko eta didaktikoaz gain, soilik gaztelera erabiltzen den esparruetan euskara ere erabil ahal izatea bermatu nahi dugu. Bai eskola barruko ekintza eta harremanetan bai eskolaz kanpokoetan euskaren erabilera bultzatu nahi dugu ikasleriaren euskara ezagutza eta erabileraren arteko desoreka nabaria ikusten dugulako.

Hizkuntza baten hiru zutabeak diren ezagutza, motibazioa eta erabilpena landu eta ziurtatu nahi ditugu.

Gure gizartean euskararen normalizazioa bultzatzen lagundu nahi dugu.

 
(Handitzeko egin klik nahi duzun argazkiaren gainean)
 
     
   
     
     
   
     
     
   
     
     
   
     
  goruntz
 
 
IRAKURKETA ERAGINKORRERAKO TALDE MALGUAK
 
irakurketa
  • Ikastaldeak: Lehen Hezkuntzako 3., 4. 5. eta 6.
  • Talde kopurua: 7 talde 2. Zikloan eta 7 talde 3. Zikloan.
  • Irakasleria: Tutoreak, Aholkularia, Liburutegiko arduraduna eta Laguntza irakaslea.
  • Asteroko saioak: 60 minututako 2 saio 2. zizkloan eta asteroko saio bat 3. zikloan.
  • Liburuak: Bat erderaz eta beste bat euskaraz 2. zikloan. Liburu bakarra euskaraz 3. zikloan.
  • Lekuak: ikasgelak, liburutegia, etabar.
  • Proiektuaren helburu nagusiak:

    1. Irakur ulermena garatzeko, norberaren mailari dagozkion ekintzak burutu, talde malguetan bakoitzaren egoerari erantzunez.
    2. Aniztasunaren trataera kontutan hartuta, behar gehiago edo zailtasun gehiago duten ikasleak talde txikiagoetan sartu.

  • Ikasturte hasieran eta amaieran, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz, proba berezi batzuk egin behar dituzte ikasleek haien garapena eta ikastaldeen garapena ere neurtzeko.
 
(Handitzeko egin klik nahi duzun argazkiaren gainean)
 
     
   
     
     
   
     
     
   
     
     
   
     
  goruntz
 
 
INFORMATIKA
 

Gure Ikastetxeak Informatika proiektu ezberdinetan parte hartu du aspalditik bai prestakuntza, bai berriztapenetan. Hainbat esperientzetan aukeratuak izan gara, baita sarituak ere. Ditugun helburuak hauxek dira: arratoia

  1. Gure proiektuaren helburu orokorra honetan datza: Beste edozein tresna bat izango balitz bezala, informatika baliabideak erabiltzea gure Ikastetxearen ikasketa-proiektuaren edukinen lorpena errazteko eta gure ikasleen ahalmen eta gaitasunak garatzeko.
  2. Irakasleriaren prestakuntza areagotzea honetarako beharrezkoa den giza laguntza eta materialak eskeiniz.

Lan honen zutabe nagusiak:

  • Curriculum eta Informatika gela.
  • Ikastetxearen kudeaketa.
  • Liburutegia.
  • Multimedia gela.
  • Hezkuntz ezperientziak:
    • Komunikazio tailerrak.
    • Eskola Egunkaria.
    • WWW orria.
    • Clic materialak sortu.
    • Familientzako materialk.
 
(Handitzeko egin klik nahi duzun argazkiaren gainean)
 
     
   
     
     
   
     
     
   
     
     
   
     
  goruntz
 
 
PLASTIKA TAILERRAK
 
  • Partehartzaileak: Lehen Hezkuntzako 2. eta 3 Zikloak.
  • Helburuak :
    1. Plastika arloan burutzen den lan eskaintza hobetu eta zabaldu.
    2. Gela ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sendotu.
    3. Euskara erabilpena bultzatu.
  • Ikasturte honetan egingo diren tailerrak:
    • 2º Zikloan: Kartoizko maketak, Marrazki eta Margogintza, Esku-lanak, Dantza, Euskal Dantzak, Magia potagia irakurri eta ...
    • 3º Zikloan: Mapa elektrikoak, Txotxongiloak, Margogintza eta marrazkigintza, Esku-lanak, Irakurri eta antzeztu.

  • Metodologia:
    • Ziklo bakoitzean talde batzuk osatzen dira, haietan ikasgela guztietako ikasleak nahasten direlarik.
    • Ikasturtean zehar ikasleak tailerrez tailer joaten dira pasatzen.
    • Tailer bakoitzaren batazbesteko iraupena 6 astetakoa izaten da 2. Zikloan eta 10 3. Zikloan. Astean behin egiten dira, ordu bateko saioan.
    • Ikasleriak kuota bat ordaintzen du material ezberdinak erosteko.
    • Ikasturtearen amaieran erakusketa bat burutzen da egindago lanekin.
 
(Handitzeko egin klik nahi duzun argazkiaren gainean)
 
     
   
     
     
   
     
     
   
     
     
   
     
  goruntz
 
 
Guereñu Gazteleraz/Castellano | Eskola | Zerbitzuak | Proiektuak | Ekintza Osagarriak | Liburutegia | Gurasoen Elkartea | Berriak | Gure Txokoa | Harremanak
  Egilea: Wartxena