GARA
Harri-Zulatzaileak -
Bi taldeek lehen postuan amaitu zutenArboleda eta Ortuella berdinduta geratu ziren
Jon Leunda. DONOSTIA
Arboledak eta Ortuellak lehen postuan berdinduta amaitu zuten, herenegun
arratsaldean Abantoko Las Carrerasen jokatu zen Mehatzaldeko Harrizulatzaileen
Ligako bigarren jardunaldian.
Urte askotan desagertuta egon den kirol mota honek ikusmin handia sortzen du,
eta larunbatean ere ez zen zale faltarik izan saioa ikusten.
Ez da normala izaten horrelako saioa batean bi talde berdinduta geratzea,
baina Ortuellak eta Arboledak sei zulo eta zazpi zentimetro egin zikioten
harriari. Hirugarren postuan amaitu zuen Gallartak, lehen jardunaldiko
irabazleak, bost zulo eta 7'5 zentimetro, eta laugarren geratu zen, aurrekoan
bezalaxe, Abantoko taldea 4 zulo eta 2 zentimetrorekin. Orain arte ikusitakiaren
arabera, badirudi Ligako txapela Arboleda, Ortuella eta Gallartaren artean
izango dela, Abanto baino hobeak izan baitira lehen bi jardunaldietan.
Azken talde honek, jokatu diren bi saioetan azkena amaitu du.
Honako talde hau plazaratu zuen Arboledak: Rodriguez, Carrillo eta Garcia.
Ortuellak, berrik, honeko hauek: Fernandez, Sa, Txapi eta Manrique. Txapelketa
honi dagokion hirugarren jardunaldia Gallartan izango da ekainaren 10ean.
Bi asteko atsedena izango dute, beraz, kirolariek.
© godelet, 2001