Egunkaria
Larunbata,
2000ko maiatzak 27


...elkarrizketa
JABIER SANTAMARIA - Meatzaldeko Harrizulatzaileak Elkarteko Kidea

Meatzaldeko ondare historikoa berreskuratu nahi izan dugu
II. Harrizulatzaile Liga duela gutxi hasi da, eta horretaz hitz egin dugu.


Lehenik eta behin, nola jokatzen da kirol hori, zer da?
Izenak berak dioen moduan, harria zulatzean datza. Burni bara bat hartu, eta ordu erdiko saio batean 10 zentimetroko ahalik eta zulo gehien egitea da kontua.

Herri kirol gehientsuenen moduan, historian jatorri bat izango du honek ere, ezta?
Bai. Bizkaiko Meatzaldean joan den mendean meatzean lan asko egiten zen, eta lanbide bat harri zulatzaileena zen; harrietan zuloak egiten zituzten, gero zuloetan dinamita sartu ahal izateko. Eta beste kasu askotan bezala, kirol gisa plazara eraman da.

Zein helbururekin sortu zenuten elkartea?
Gure eskualdean ondare hori genuela ikusita, berriro berreskuratzea erabaki genuen. Bestetik, eskualdean euskararen erabilera zabaldu nahi izan dugu.

Aurtengo ligan herri gehiagok parte hartuko dute
Bai. Iaz Urtuellan, Gallartan eta Zugaztietan egin zen, eta arrakastatsua izan zen. Aurten, Muskiz eta Las Carrerasen ere jokatuko da liga, azken honetan gaur bertan.


Iban Arregi. DONOSTIA

  © godelet, 2001