May 2nd, 2006
"Oraindik bere aurreko lanak entzun berriak ditugula LÖTY_NEGARTIk lan berri bat aurkezten digu, oraingoan gure Oier Iruretagoiena geldiezinaren SOTOTIKek aurkeztuta. Orain arteko tresna nagusi izan duen ordenagailuari gitarra apala, bateria zatiak eta feedback eskarga ederrak gehituz, zinez hiru ariketa bikain aurkezten dizkigu bizkaitarrak. 13 minutu inguruko denbora tartean soinu kalitate eskaseko hiru estruktura (inprobisazio?) irregular, bizitasunez betea eta aurkezpen testuan dion bezala, norabide jakinik gabekoak, jakitun aldiberean norabide falta horrek ematen diola lanari bere nortasuna." xabier erkizia
