Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira

Zulakari gorria
Cossus cossus
Sortzailea:
Zomorroa
Gipuzkoan eragina:
Oso haundia
Egiten duen kalteak:
Larriak
Kaltetutako zatiak:
Enbor eta adarrak
     Zulakari hau ezaguna da Gipuzkoan, ez bait die sagarrondoei bakarrik erasotzen, zenbait landare apaingarri ere, adibidez sahatsak eta zumeak ere gustatzen zaizkio. Gehienetan erasoa sustrai-lepoaren inguruan gertatzen da eta zuhaitza berean zulakari bat baino gehiago daudenean egoera larria sor dezakete.
Beldar handi bat da, luzera 8 cm gainditu ditzake, bizkarra gorri ardo-koloreko eta sabela arrosa-kolorea ditu, zura zulatzen duenean gehienetan galeria gorantzkoa izaten da. Garapen osora iristen direnean, krisalidatu egiten dira, horretarako kanpoaldera hurbildu, azala karraskatu eta sarrerako zuloa itxi egiten dute beren iraizkinez bustitako zerrautsarekin.