Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira

Zulakari horia
Zeuzera pyrina
Sortzailea:
Zomorroa
Gipuzkoan eragina:
Haundia
Egiten duen kalteak:
Larriak
Kaltetutako zatiak:
Enbor eta adarrak
     Sagarrondoarean zura taratulu batek bezalaxe zulatzen du 6cm-ko luzera eduki dezakeen parasito honek. Enbor eta adarretan egiten ditu galeriak, beti gorantzkoak eta kalte garrantzikoak ekartzen dizkie batez ere sagarrondo gazteei.
Zuhaitzaren oinean ikusten diren zerrauts moduko gorozki gorri laranjatuek salatzen dute parasitoaren presentzia. Oso beldar polita da, kolore horikoa eta beltzez zipristindua, zulo txiki batetik sartzen da zurean. Zulo hau gorozkiak aurkitzen diren lekuaren bertikalean aurkituko dugu.
Zulakariak erasandako enbor eta adarrak erraz hausten dira gero haizearekin. Larba garatu ondoren, sarrerako zulo inguruan ehotzen du bere kapulua, gero tximeletak irtenbidea eduki dezan. Tximeleta ekainean eta uztailean jaitzen da eta bere errunaldia, mila arrautza ingurukoa, adar eta enborretan jartzen du.