Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira

Saturnia
Saturnia pyri
Sortzailea:
Zomorroa
Gipuzkoan eragina:
Txitxia
Egiten duen kalteak:
Urriak
Kaltetutako zatiak:
Hostoak
     Beldarrak nabarmenak eta tamaina handikoak dira (10 cm-koak), kolore berde zurbilekoak, alboan zirrinda horia eta ile ilunez hornitutako garatxo urdinak dauzkate gorputzean zehar.
Abuztua iragan ondoren, 5cm inguruko kapulu marroia, punta pittin bat duena, eraikitzen dute eta horrela pasa ditzakete negu bat edo bi. Ekainean jaiotzen dira helduak: hegal grisak eta haietako bakoitzean orban borobil bana dauzkaten tximeleta handiak dira. Emeak hegalari exkasak dira eta nahiago izaten dute geldik egotea, beren sexu-hormonak erakarritako arren batek ernal ditzan zain.