|
|
|
Joan den egunean, Santiagomendira joan nintzen argazki batzuk egitera eta jeitsi nintzenean, bere sagardotegiaren aurrean, Astigarragako Ipintza baserrian, Joxe Ramon ikusi nuen. Berak, hurrengo sagardo garaiako hobekuntza batzuk egiteko pentsatzen ari zela esan zidan. Atseden pizkat hartu nuen eta elkarrekin hitzegin genuen. Lezon jaio eta Oiartzunen bizi zela esan zidan, Astigarragatar neska batekin eskondu arte. * Zenbat urte daramatzazu sagardoa egiten ? .- Beno, baserrian aspalditik sagardoa egin da baina sagardotegian duela bederatzi urte hasi ginen. * Zer dakizu aspaldiko sagardotegiei buruz ? .- Ba ... sagardoa egiten zen, ez naiz ondo gogoratzen nolakoak ziren, baina urtero bi edo hiru kupelak betetzen zituzten, sagar kopuruaren arabera. Gaurkoen ezberdinak ziren, kupelak betetzen ziren eta pitxarretan sagardoa hartzen zuten, bukatu arte. Txotxetik hasten ziren eta txotxetik bukatzen ziren, ez zituzten boteiletan sartzen. Sagardotegi batean sagardo ona zela esanten bazuten, jendea sarritan joaten zen kupel horretatik edatera eta sagardoa goiz bukatzen zen. Alderantziz, sagardoa txarra bazen. . . Bukatuz gero hurrengo sagardo garaia arte ez zegoen sagardo gehiagorik. * Zuretzat nor da sagardogilea ?
* Nola ikusten duzu zure burua, tradizionala ala modernoa ? .- Beno..., makinak aldatu dira bai, aspaldikoak baino hobeak direlako eta gaur egun kopuru gehiago eta hobeagoa lortzen dugu, gainera osasuna eta garbitasunagatik gaurko bideak erabili behar ditugu. Baina sagardogintza lehengo bezalakoa da eta guk egiten duguna sagardo naturala da, oraindik hori ez da aldatu. |
Bai, bere sagardotegian gaurko makinak dauzka, tolare hidraulikoak, herdoiltezin eta fibrazko kupelak (egurrezkoaz gain noski), baina bere etxera joango bazina ( sagardo eta janariak primeran dastatuz gain ), minerikoa dela ikusiko zenuke. Edozein iskinetan aspaldiko tresnak, ontziak, maketak eta gauza pila bat sagardotegia eta baserriarekin lotuak gorde dituela . . . benetan ikusgarria.Astigarragara etorriko bazina, Ipintza baserria ikusi gabe ez zenuke joan beharko. Bera pozik dago bilduma polit bat daukalako. Astigarragako sagardoaren erakusketa prestatzeko (beste sagardogile batzuek bezela), tresna batzuk eta Gurdi-barrika edo Garrail bat eraman zituela eta erakutsita egon zirela esan zidan. Orrialde honetan nahi baduzu ikus ditzakezu. Horretaz gain (nik banekien ez zidala bere sekretua esango baina...), sagardoa egiteko ea zein sagar motak erabiltzen dituen galdetu nion . . . .- Ba, sagardotegira hasieran inguruko baserrikoena sartzen da, gero emeki-emeki kanpokoena kamioietan ekartzen dute... ba, sagar mota ezberdinak nahasten ditut. Esan zidan alegia, batzutan nola egiten duen sagardoa . . . .- Sartzen den sagarra (garbitu eta gero noski) zanpatzen da, horrela kupeletan mosto ezberdinak banatzen ditut. Pizkanaka-pizkanaka mosto guztiak dastatzen ditut eta batzuk nahasten ditut, nire gustokoa den nahasketa bat lortu arte . . . Hau bai eskugilea !! Nik sagardo ezberdinak dastatu nituen, den-denak oso onak, fresku eta biziak. Esan nion "elkarrizketa" txiki hau Interneten jartzeko asmoa neukala eta berak, gustora, baietz esan zidan. Joxe Ramon Rezola, sagardogile eta euskararen lagun ona. |