|
|
Zolda edo GorrinaVenturia inaequalis Sortzailea: Onddoa Gipuzkoan eragina: Oso haundia Egiten duen kalteak: Larriak Kaltetutako zatiak: Hosto, kimu, lore eta fruituak |
Hau da sagastietan hedatuen dagoen gaixotasuna eta kalte handienak ekartzen dituena, zuhaitzaren aireko ia zati guztietan ager daiteke eta. Onddoaren lehen erasoak udaberrian hasten dira. Hostoetan olio-orban bezalako batzuk azaldu eta gero beiztuz joaten dira. Sarritan gaixotasun honek jotako hostoak deformatu egiten dira. Erasotako loreak erori egiten dira. Fruituetan izaten dira, seguru asko, kalterik larrienak: zolda moduko orbak, pitzadurak eta deformazioak sortzen ditu, fruituaren erorketa goiztiarra ere bai, galera ekonomiko nahiko handiak ekarriz. Zolda-onddoaren milelioak hosto erorietan pasatzen du negua. Udaberriaren hasieran, fruitu-goputz txiki batzuk eratzen ditu. Hauek, heldu ondoren, euriaren edo haizearen bidez sagarrondoaren hosto eta loreetara pasatzen dira. Barnera sartu eta beren kutsaketa edo eraso primarioa hasten dute. Gero, udan, hostoetan hadatuz beste fuitu-gorputz batzuk eratzen dituzte. Hauei esker gaixotasuna gehiago zabaltzen da, eraso sekundarioa deituriko fasean. Ez landatu sagarrik laiotz edo leku itzaltsuetan edo oso bustietan. |