Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira

Zorri berdea
Aphis pomi
Sortzailea:
Zomorroa
Gipuzkoan eragina:
Oso haundia
Egiten duen kalteak:
Txikiak
Kaltetutako zatiak:
Hostoak
     Beharbada sagarrondoaren izurri ezagunena da. Sortzailea zomorro zurrupatzaile txiki bat da, kimu berrietako izerdia hartuz bizi dena.
Zorriak, arrautza eran pasatzen du negua, urteko kimu eta azaleko zimurretan. Udaberrian biziberritzen dira arrautzak eta eme hegalgabeak, fundatzaile deituak, jaiotzen dira. Hauek partenogenesi bidez, alegia, arraren parte hartzerik gabe, ugaltzen dira eta gainera bibiparoak dira, hau da, larba txikiak erruten dituzte eta ez arrautzak. Horrela ene partenogenetikoen zenbait belaunaldi, forma hegaldunak eta hegalgabeak txandakatzen dira. Forma hegaldunek barreiatzen dute izurria zuhaitz batetik bestera. Udazkenean arren eta emeen belaunaldi bat jaiotzen da. Emeak obiparoak dira, eta harrak ernaldu ondoren negu-arrautzak jartzen dituzte bizitz ziklo hau parerik gabe itxiz.
Zorri hauek oso bizkor ugaltzen dira eta ekartzen dituzten kalteak larriak izatera iritsi daiteke, hostoak eta kimuak deformatu egiten bait dira. Sagastian inurriak ikustea zorriak dauden seinalea izaten da, haiek gogo handiz bilatzen bait dute zorriek iraitzitako zuku gozoa. Hain ezaguna den mantalgorria nekazarien lagun mesedegarria da, zorriak jaten bait ditu, izurriari kontol naturala ezarriz.