Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira

Zorri Lanigeroa
Eriosoma lanigerum
Sortzailea:
Zomorroa
Gipuzkoan eragina:
Haundia
Egiten duen kalteak:
Larriak
Kaltetutako zatiak:
Sustrai, lepo, enbor eta adarrak
     Zorri honek kalte garrantzizkoak eragiten ditu, arbolaren zurezko parteak ahuldu eta deformatzerainokoak askotan. Erraza da insektua ezagutzea, gainean daukan kotoi-itxurako ilaunagatik. Adar, lepo eta sustraietan bizi ohi da eta bere ziztadaekin tumoreak sortzen ditu, batzutan oso haundiak, izerdiaren zirkulazioa nekezagotuz. Enborreko zimurretan, txankroetan edo lepo inguruko sustrai lodietan pasatzen du negua larba-egoeran. Udaberrian larba hauek eme hegalgabe bilakatzen dira, kolonia berriak eratuz kimuetan bizi direla.
Udan eme hegaldunak ere agertzen dira, izurria ondoko sagarrondoetara barreiatuz.
Badago izurri honen krontrol naturala egiteko aukera bat ere, Aphelinus mali deituriko insektu mesedegarriaren laguntzaz zorri lanigeroaren populazioa maila normal batean manten daiteke.