|
|
Zorri hauskaraDysaphis plantaginea Sortzailea: Zomorroa Gipuzkoan eragina: Haundia Egiten duen kalteak: Larriak Kaltetutako zatiak: Hosto eta fruituak |
Sagastilantzako espezie kaltegarrienetako bat da. Udaberrian egiten dituen kalteak beldurgarriak dira. Ziztatzen dituen hostak eta fruituak deformatuta geratzen bait dira. Insektu txiki bat da, berde errauts-kolorea jotzen duena, hauts fin zuriz estalia. Bere bizitz zikloa zorri berdearen antzekoa da, baina desberdintasun bat badago: espezie honetako arrak hegaldunak dira eta gainera udaberri-udako eme hegaldunek ez dute izurria barreiatzen, baizik eta beste landare-mota batzuetara aldatzen dira udazkenera arte, garai honetan sagarrondora itzultzeko. |