Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira

Psila
Psylla mali
Sortzailea:
Zomorroa
Gipuzkoan eragina:
Txikia
Egiten duen kalteak:
Urriak
Kaltetutako zatiak:
Hostoak
      Kolore arre berdeska duen intsektu txiki bat da, hegal gardenak ditu eta bere arrautz luzeak adar gazteen zimurretan jartzen ditu udazken aldera. Martxoaren azkelaldean hasita, larbak biziberritzen hasten dira, bata bestearen ondoren, ez denak batera. Haien ziztaduren ondorioz begiak ez dira ondo garatzen, hostoak kartoi-formakoak bihurtzen dira eta loreak zimeldu eta fruitu txikiak deformatu egiten dira. Kalte txarragoak sortzen dira, oraindik, iraizten duten zuku azukretsua dela eta: bertan hasten bait dira fumagina dakarten onddoak, hostaia hondatuz eta uztaren prezio-murriztapena ekerriz.
Insektu helduak maiztz-ekainean agertzen dira, beste landare-mota batzutara sakabanatuz. Udazkenean berriro sagarrondora itzultzen dira errunaldi egitera.