|
|
Hosto-sitsaSimaethis pariana Sortzailea: Zomorroa Gipuzkoan eragina: Txikia Egiten duen kalteak: Urriak Kaltetutako zatiak: Hostoak |
Beldar berde horiska, oso bizia da eta hostoaren atal berdeak karraskatzen ditu, nerbioak bakarrik geratu arte. Beldarra, lanean ari den bitartean, zetazko hariz egindako mintz fin batekin babestuta egoten da, eta geroago kapulu bat ehotzen du erasotako hostoaren tolesen bat aprobetxatuz. Urteroko bi belaunaldi daude eta iharduerarik gogorrena ekainean eta, batez ere, abuztu-irailean azaltzen dute. |