|
|
SustraiaArmillaria mellea Sortzailea: Onddoa Gipuzkoan eragina: Haundia Egiten duen kalteak: Larriak Kaltetutako zatiak: Sustraiak |
Gaixotasun hau nahiko arrunta da lur trinko, astun eta bustietan jarritako sagastietan eta ager daiteke, lehenago basagintzako lurrak izandako alorretan landaturiko sagasti gazteetan ere. Sagarrondo gaixotuek ez daukate indarrik, hostaiak kolore txarra eta ez dute behar bezalafruitu ematen. Ez dago gaixotasun honen aurkako tratamendu espezifikorik. Dauden modu bakarrak prebentibiak dira: lurra drenatu eta hezetasunaren demasia zaindu. |
LepoaPhytophthora cactorum Sortzailea: Onddoa Gipuzkoan eragina: Txikia Egiten duen kalteak: Larriak Kaltetutako zatiak: Enborren lepoa |
Gaixotasun larria da eta zuhaitza hil dezake lepoan izerdibideak desegiten direlako. Jakin badakigu Gipuzkoan badagoela. Landarearen aireko zatian hazkunde murriztua, fruitu txiki eta kolore biziagoak, gaizki helduak, hostaiaren gorritze goiztiarra eta hostoen garaiz aurretiko erorketa ikusten dira. Gaixotasun honentzako neurri prebentibo garrantzizkoa zera da: landare aldatzean, txertuaren unea lurpean ez sartzea, izan ere gehienetan puntu honetatik sartzen bait da onddoa. |