|
|
|
|
![]() ... hala eta guztiz ere, gure herrian aspalditik hain errotuta dagoenez, Euskal Herriko kulturan, paisaian, gastronomian eta biziko ohituretan zati garrantzitsua izatea egiten du. * Sagarra: Sagarra "Malus Comunis" zuhaitzaren fruitua da, errosazeak familiaren zuhaitza, lauz pa bost metroko altuera har dezakena. Antzinatik klima epeletan hazten zen zuhaitz hau, baina gaur egun eta fruitikultura teknika berriei esker, klima eta geografi baldintza ezberdinetako lurraldetan sagarrondoa sartzea posible da. Sagarraren jatorria ezin dugu zehazki kokatu, baina gai hau ikertzen dutenek Kaukaso eskualdetik etor litekela diote. Historian zehar herri ugari, esate baterako egiptiarrak eta babiloniarrak, sagarra erabili zuten medizina bezala, bere digeri eta elikagarri baloreagatik. Hebreotarrek "sicera" zeritzon alkohola duen edaria edaten zuten, geroztik grekoek "sikera" eta erromatarrek "vinus ex malis" zeritzon sagardoa edaten zuten eta hazken hauek beraien araugabeko festetan daztatzen zutela jakina da. Bere erabiltasunaren arabera bi multzo haundietan bana ditzakegu sagarrak: - JATEKO SAGARRA - SAGARDOA EGITEKO SAGARRA Sagardoa egiteko sagarra jateko sagar bikaina izan liteke, baina jateko sagar bikaina inoiz ez da sagardoa egiteko erabiliko. Jateko sagarrek tanino eta pektina asko dauzkate eta sagardoa egiteko bi osagai hauek beharrezkoak dira. Horretaz gain garraztasun eskasa daukate, adibidez "Golden" sagarra, jateko sagarra oso ona da, baina bere garraztasun kopurua bi gramo litro bakoitzagatik iristen ez denez, sagardoa egiteko ez du balio. Hildo honekin jarraituz "Txalaka" euskal sagarra sei t'erdi gramo litro bakoitzagatik dauzka, "Colunga" asturiaseko sagarra hamar gramo inguruan dago eta beste euskal sagar bat "Errege-gaxi" deritzon, hamar baino gehiago dauzkala esan dezakegu. Zaporearen arabera, lau talde haundietan bana ditzakeu sagarrak: - MIKATZ SAGARRA - GEZA SAGARRA, bi hauek iraun gradoa kontrolatzen dute. - GOZO SAGARRA, alkohol gradoa kontrolatzen du. - GARRATZ SAGARRA, garraztasun gradoa kontolatzen du. Jatorduan zerrenda honen elementuek jakeran jotzen dute, baina sagardoa egiteko, ikus dezakegun bezala, mota bakoitzak bere aspektua kontrolatzen du, horregatik emaitza on bat lortzeko nahazketaren ehunekoa jakitea oso garrantzitzua da. Gure sagardoegileek beraien sagar motak aukeratzen dituzte, sagar nahazketa arretaz egiten, bakoitzak bere teknika eta bere sagar motak erabiliz, azkenean sagardo mota ezberdinak lortzen. Guregana iritsi diren Euskal Herriko sagarren artean, zalantzarik gabe, Errezil sagarra ospetsuena dela esan dezakegu, Errexilgo herriarekin lotuta, nahiz eta herri honetan Ibarbisagarra izena eduki, hain zuzen. Euskal Herrian ekoizten diren sagarrak orokorrean sagardoa egiteko sagarrak dira, baina ezaugarri hau ez da ostopo jatetxe hoberenetan postre orduan sagar mota batzuk mahai gainean jartzeko. * Sagarrondoak eta sagastiak: Antzinatik baserritarrek sagar mota ezberdinak ekoiztu nahi zituztenean, bi era ezberdinak erabili zituzten: alde batetik basaranak bildu zituzten, nahiz eta mantxoagoak, hazi ezitasun eta izurriak jasatzeko indartsuagoak ziren. Bestetik txertoen teknika erabiltzen, alegia, sagarrondo mota batzuen adar berriak basati ala makatzetan txertatuz. Baserri askotan antzinako teknika erabili arren, gaur egun teknika berriak erabiltzen dira, txerto berriak egiteko arauak betetzen dituzte landaregaiak erabiliz eta gaurko fruitikultura teknikaren baldintzak saiatzen. Lurra prestatu ondoren, sagarrondo berriak lortzeko urtarrila eta otsaila artean haziak mintegietan sartuko dituzte. Hurrengo udan mintegiko lurra garbitzen eta zaintzen jarraitu behar da belar-txarrak kentzen, horrela hurrengo urtean, mintegiatik sagarrondo berriak aukeratuko diren sagastian sartzeko, honetan haziko dira eta fruituak emango dizkigute. Bi baldintza hauek landaketa kontrolatzen dituzte: - Klima: Eze eta epela izan behar da . - Lurra: Sakon, askatu eta freskoa izan behar da, ego-ekialdera orientatuta nahiago du. SSagastia antolatzeko han sartuko dituzten zuhaitzak zazpi eta hamar metro inguruan banatu izan beharko dira, antzina neurriak "sagar-lur" izena zeukan, zaindu egin beharko da sagastia izurri eta ezitasunak ez jasatzeko, horrela, gutxi gora-behera lau urtetara uzta haundia emateko. Hemendik aurrera eta laurogei urte bete arte, adina honetara iritsi daiteke basati batean jarrita baldin badago adarra, den-dena errezago izango da. Sagastia garbi eta ongarriketa baldin badago sagarrondoa emankorra jarraituko da eta udazkenero sagarraz beteta ikusiko dugu, bai sagar bikainak, sagardo hoberena egingo dutenak, gure sagardoa. Sagarrondoek gertakari harrigarria bete dute, honek gaztelaniaz "vecerķa" dauka izena, honen arabera, urte batean fruitu asko ematen dituzte sagarrondoek eta hurrengoan lore asko baina fruitu gutxi, horregatik gure herrialdean ezpare urtetan pareetan baino fruitu gehiago dago, kalitatean eragin gabe, fruitu eskax izan arren kalitate bikaina izan daiteke eta. Uda pasa ondoren sagar bilketa heltzen da. Sagar hoberenak, postre bezala jateko izango direnak, banan-banan biltzen dira, ezkuz, kolpeak eman gabe posible izango balitz. Besteak hagarekin kolpeka lurrera botako dituzte, geroztik kizkaiarekin bilduko dira, zakutan sartuko dituzte eta tolarera eramango dituzte sagardoa egiteko. * Nondik, nora: Sagardoa egiteko sagarrondoaren landaketa gertakari askotarik pasa egin ditu, baserri guztietan landaketa orokorratik, ia-ia sagastiaren uztera iritsi arte artuaren garaian. Berrogei urteko hamarkadan sagarrondoen landaketa jeisten hasi zen eta berrogeitamar urteko hamarkadan, industralizazioaren garaian, hasi ziren sagastiei uzten eta hasi ziren sagarrondoak kentzen bere lekuan pinuak sartzeko, garai honetan sagardoa izan ordez ardoa kontsumitu zen... Petrikilo sagar, Sagar txuri, Urdaniturri, Baztansagarra, Burdinsagarra, Sagar beltza, Txalaka, udare sagarra..." "...goikoetxesagarrak izaten ziren aisar txuri, sanjoanpedro txuriak, Aldako, Urtebi, Gezamina, Patzulua, Txorisagarra, Mendiolasagarra, Loisti, Manttoni, Errezila... gero gezak hainbeste mota daude izenik ez daukatenak, beste geza zegoen guk Zuluetako geza deitzen dioguna, geure arteko izenak ziren..." Hirurogeigarren hamarkadan industrializazioaren goren puntuarekin batera, sagarrondoaren landaketa eta logikoki sagardoaren ekoizpenean beheren puntua iritsi ziren. baina sagarrondo berririk sartu ez direnez, hasi zen sagarra faltatzen eta kanpotik ekarri behar genuen, hasieran Lesakatik (Nafarroa), gero Galizia eta Asturiasetik, eta geroago Santanderetik eta azkenean Karranza, Lekeitio eta Ispasteretik ere ekarri genuen sagarra ..." Momentu honetara iritsi baino lehen, Gipuzkoan landaketa honetarako lur azalera haundiak zeunden, batez ere Donostialdean, alegia, Oiartzun, Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbil, herri guzti hauetan sagarrrondoaren laborantza oso errotuta eta sagardoaren ekoizpenean dirua hartzeko itturri nabarmena izanez, horregatik urte askotik honetara eta hain errotuta dagoenez Astigarragako herriak "Sagardoaren Bihotza" adjetiboa irabazi egin du. Hirurogei eta hamargarren hamarkadatik aurrera, sagarrondoaren gure landaketan berreskurapen txiki bat nabaritzen da, txotx fenomenoa gizarte artean onhartzeagatik bultzakadaz. Baina sagardoaren eskaria hazi bitartean, sagarrondoak zahartu ziren eta uztak gero eta eskaxagoak ziren. Egoera larrialdi honek 1982an Gipuzkoako Foru Aldundiak "Plan de Fomento de la Pomología" deritzon plana martxan jartzea sortearazi egin zuen, sagarrondoaren landaketarako laguntza ematen, arlo hau berreskuratzeko eta sagardoaren munduan, gero eta zorrotzagoa benetan, sagardo ona lortzeko. Gaur egun Euskal Herrian sagardoa egiteko gutxi gora-behera 400.000 sagarrondo daude, era honetan banatuta: Gipuzkoan kopuru haundiena aurkitzen dugu, 275.000 sagarrondoekin, Bizkaian azken bolada honetan 30.000 sagarrondoak sartu dira (Enkartazioetan bakarrik) eta gaur egun sagardoa egiteko sagarrondoen zenbakia 100.000 bat da eta azkenean Nafarrako ipar-mendebaldeko eta Iparralde artean gutxi gora-behera 50.000 bat sagarrondoak gei ditzakegu. Gipuzkoan sagardoa egiteko hogei bat sagar mota daude: Errege gaxi, Errezila, Piku-sagarra, Txalaka, Josefa, Andoain-sagarra, Urtebi, Bostkantoi, Txori-sagarra, Aritza, Aldako-sagarra, Manttoni, Geza-mina, Patzuola, Udare, Txistu, Urkizu-sagarra, Panpandoja, Haritza, Goikoetxea, Urdin-sagarra, Gexa-zurixa, Akoria, etb. Bizkaiko tipikoak dira: Txarba, Ibarra ó Mingaina, Urtebete, Bizkai-sagarra, Larragatxu-sagarra. Iparraldean, sagardo ohitura handiko herrialdea, Reinette eta Sagar-xigorra motak urte gutxi arte landatzen zituzten. ![]() |
![]() |
Baina zomorro guztiak ez dira kaltegarriak, batzuk, ( Coccinella Setempunctata ), Manttalgorri ospetzua adibidez, duela 2.000 urte Txinan erabiltzen zutena eta egunero ehun kukuso-txiki jan ditzakena. Larben eta helduen jakunteria, bere eboluzio azkarra ( urtean zehar hainbat belaunaldi emanez ) eta ekosistema ezberdinetan egokitzapen erreza daukanez, guda biologikoan eta kukuso-txikien harrapatzaile bezala oso zomorro baliagarria egiten duten ezaugarriak dira. |
| Sagarrondoarentzat beste zomorro baliagarri bat, ( Chrysopa Sp ) Krisopa, kolore berdeko zomorro lirain bat, hegal makal eta meheak dauzkana. Bere ehiziei harrapatzen dituztenean, betortzak sartzen dizkie eta urgatzen hasten da, ehizekiak ustu arte. Nekazarien lagun onak dira, kukutso-txiki asko eta beste zomorro kaltegarri batzuk hiltzen dituztelako. |