|
|
Orgya tripinceladaOrgya gonostigma Sortzailea: Zomorroa Gipuzkoan eragina: Haundia Egiten duen kalteak: Urriak Kaltetutako zatiak: Hostoak |
Oraingoz ez dira oso garrantzizkoak lepidoptero honek gure artean sortzen dituen kalteak. Beldarra koloreduna da, ile-mototsak dauzka eta zuhaitzaren oinean pasatzen du negua orbelartean. Udaberrian begi eta kimuberriak janez hasten da beldarra, gero sagarrondoan krisalida bihurtzen da eta maiatzaren azkenean tximeleta jaiotzen da. Emea hegalgabea da eta bere arrautza-paketeak kapuluaren gainean jartzen ditu. Udaren hasieran irtengo dira beldar berriak, taldeka arbolako hostoei erasoz. Udaren azkenaldera beste heldu-belaunaldi bat iragan eta ondorengoak negua pasatzeko babesean jartzen dira. |