|
|
ZurinaPodosphaera leucotricha Sortzailea: Onddoa Gipuzkoan eragina: Haundia Egiten duen kalteak: Larriak Kaltetutako zatiak: Adar, hosto, kimu eta loreak |
Zurina edo oidioa gure herriko gaixotasun arrunt bat da, sagarrondoen hosto, begi, kimu eta loreei erasotzen die, batez ere zuhaitz gazteetan. Erasotako organoak hauts zuri irinkara batez estaliak dira eta batzutan deformatuak eta txalupa-forman okertuak. Infekzio primarioa aurreko urtean kutsaturiko begietatik sortzen da, eta kimuak azaltzen diren une berean gertatzen da. Infekzio sekundarioak, primariotik sorturiko ugal-gorputzetatik etortzen dira. Infekziorako baldintza onenak hezetasun erlatibo altua eta 20ºC inguruko tenperatura direla uste da. |