|
|
MihuraViscum album Sortzailea: Landare bizkarroia Gipuzkoan eragina: Haundia Egiten duen kalteak: Txikiak Kaltetutako zatiak: Enbor eta adarrak |
Landare erdiparasito bat da eta hainbat arbolatan bizi ohi da: sagarrondo, makal, konifero, etab. Klorofila daukanez, badu gaitasuna aireko karbono anhidridoa hartu eta karbono hidratoak sintetizatzeko; gatz minerala eta ura, ordea, landare ostalariari kendu beharrean aurkitzen da. Mihurak arbola parasituaren adarretan sartzen ditu bere sustraiak eta jandik zurgatzen du barnean dabilen izerdia. Espezie diotika da, hots, mihura batzuk arrak dira eta besteak emeak. Loreak berde zurbilak izaten dira eta oso gutxi nabarmenduak. Fruituak, borobilak, gutxi-asko transluzidoak, hazi bat edo bi edukitzen dituzte eta oso liskatsuak direnez, erraz eransten zaizkie txorien mokoei, horrela barreiatzen dira espezie hedatuz. Ahal bada, fruitu eman aurretik erauzi. Adar finetan aurkitzen denean, adar eta guzti inausi eta gero erre. Adar lodietan balego, mihura kentzean egur zati bat ere kendu, sustraiak han gelditu ez daitezen, bestela berriro jaioko litzateke. |