|
|
MoniliaMonilia fructígena Sortzailea: Onddoa Gipuzkoan eragina: Haundia Egiten duen kalteak: Larriak Kaltetutako zatiak: Enbor, adar, kimu, lore eta fruituak |
Frutarbolen gaitz klasikoa da, eta bere ekintza nagusia usteldurak sortzea da. Nahiz eta gure sagastietan kalte haundienak fruituak jaso, adar eta loreek jaso dituzten onddo honek erasoa ere. Loreak udaberrian kutsatzen dira, gero adaskak ere bai, zuhaitzaren defentsa-mekanismoek uzten duten neurrian. Parasitoa zaurietatik sartzen da fruituetara eta geroz eta kalte handiagoak ekartzen ditu, hainbat sintoma tipikok argi eta garbi erakusten dutenez. Kolore marroiko orban bigun batzuk hasten dira; haien barnean kokatzen diren masa zuriska zentrukideak onddoaren fruitu-gorputzak dira. Sagarra usteldu egiten da, zimurtu etahorrela geratzen da adarratik erori gabe neguan ere. |