Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira

Meatzari bihurria
Lyonetia clerkella
Sortzailea:
Zomorroa
Gipuzkoan eragina:
Haundia
Egiten duen kalteak:
Txikiak
Kaltetutako zatiak:
Hostoak

     Insektu heldua tximeleta txiki txuri bat da eta kimu berrietako hostoetan azpialdean jartzen ditu arrautzak. Hostoaren barnean zulo luze eta bihurriak egiten hasten dira, belarra hazten doan neurrian zuloa ere zabaldu egiten da. Geroago, zulotik irten eta gehienetan hostoaren azpialdean kapulu zuri txiki bat, estua eta hamaka-forma ehozten du beldarrak. Kapulu hauetatik jaiotako helduek negua pasatzen dute azalaren azpian edo beste zenbait babespetan hurrengo udaberrian arrautzak jarriz. Urte faboragarrietan insektuaren urteroko hainbat belaunaldi ager daitezke.
Borobil erako meatzaria
Leucoptera scitella o Cemiostoma
Sortzailea:
Zomorroa
Gipuzkoan eragina:
Oso txikia
Egiten duen kalteak:
Larriak
Kaltetutako zatiak:
Hostoak

     Lurreko orbel artean edo azaleko zimurretan negua pasa duten kapuluietatik tximeleta txiki batzuk jaiotzen dira udaberrian. Hauek sagarrondoaren hostoetan jartzen dituzte beren arrautzak. Beldarra jaiotzen denean hostoaren barnean sartu eta galeria zentrukideak egiten ditu, hasieran orban txiki arre biribildu bat dirudite eta modu erregularrean hazten dira. Uztailean, beldarrek beren galeriak utzi eta kapulu zuri luzanga bat ehotzen dute, hari finezko nahaste batez estalita; hemendik sortuko da udazkenean bigarren belaunaldia.
Elipse erako meatzaria
Lithocolletis blancardella
Sortzailea:
Zomorroa
Gipuzkoan eragina:
Haundia
Egiten duen kalteak:
Txikiak
Kaltetutako zatiak:
Hostoak

     Kalteak hostoaren gainaldean agertzen dira batipat, irudi obalatu baten barnean taldekatzen diren orban txiki argiak dira.
Udaberrian berribizitzen da beldar hau, negua pasatzeko zulotik atera ondoren, hasten da kalte hauek egiten, hostoak zulatzen. Urtean zehar hiruz pa lau belaunaldi izan daitezke.
Meatzari tolestailea
Callisto guttea
Sortzailea:
Zomorroa
Gipuzkoan eragina:
Oso txikia
Egiten duen kalteak:
Urriak
Kaltetutako zatiak:
Hostoak

     Hasieran beldarrak galeria zilindriko egiten du hostoetan, hauen azala zilar-itxura hartuz. Gero, zuloa utzi eta hostoa tolestatu egiten du, gela moduko bat eraiki eta batzutan bertan bihurtzen da krisalida, gehienetan handik irten eta azaleko zirrituetan krisalidatzen bada ere.