|
|
MalkosomaMalacosoma o Bombix neustria Sortzailea: Zomorroa Gipuzkoan eragina: Txikia Egiten duen kalteak: Urriak Kaltetutako zatiak: Hostoak |
Beldarren itxura oso berezia da eta nahastezinezkoa: bizkarrean luzetarako marra zuri bat eta beste zenbait marra paralelo kolore desberdinatakoak dauzka: laranjatua, beltza, urdina... Beldar honek ez ditu jaten frutarbolen hostoak bakarrik, berdin eraso diezaieke pago, haritz, arte eta gaztaindoarenei ere. Lepidoptero honen errunaldiak oso tipikoak dira. Kolore zuri zikinekoarrautzak korapilo estuan jarri ohi ditu, oso gogorki zementatuak adarren inguruan zorro txiki bat bezala eratuz eta horrela pasatzen dute negua, hurrengo udaberrian biziberritu arte. Beldarrak jaiotzen direnean koloniatan batuta bizi ohi dira, zetazko hairekin ehotako poltsatan sartuta. Poltsa hauen tamaina handituz joaten da, harrarena ere haten joaten bait da, inguruko hosto guztiak irentsiz. Maiatz-ekainean, hosto artean krisakida bihurtzen dira eta egun gutxi barru jaiotzen dira tximeletak, berriro errunaldia jarri eta zikloa itxiz |