Gipuzkoako eskualdean abizen euskaldun honek dauzkan hiru dorretxeak hurrengoak dira, Astigarraga, Ataun eta Segura.
ARMAK
Ataungo dorretxea dauka :
Laukiko armarria, 1. eta 4.ak gorriaz (gules), zilarrezko ertz-kordoi batekin eta 2. eta 3.ak urrezko laukiak dira haritza batekin urrezko frutaz beteta eta enbor ondoan sablezko otso batekin, azken hau ibilean agertzen dela. Ertz-kordoi gorri batek urrezko zortzi gurutzekin osatzen du armarria. Segurako dorretxea dauka :
Urrezko armarria, sablezko lau otsoekin lerro batean jarrita, mendi eremu baten gainean.
* * *
Batzar Nagusien aurrean beraien kaparetasuna frogatu zuten :
- Tomas Astigarraga, Donostian jaioa, 1645eko urtean;
- Juan Martinez Astigarraga, Segurako auzotarra, 1668ko urtean;
- Juan Astigarraga, Aiako auzotarra, 1701eko urtean;
- Francisco Astigarraga, Oreretan bere kaparetasuna auzitan aritu zen 1701eko urtean eta y 1702ko urtean onartu izan zen;
- Joaquin Astigarraga, Ataungo auzotarra, 1728ko urtean;
- Francisco Xabier Astigarraga, Hondarribiko auzotarra, 1765eko urtean;
- Jose y Josefa Antonia Astigarraga, Ataun-Zestoako Astigarragatarren dorretxeako ondorengoak, 1805eko urtean;
* * *
Ataungo dorretxeako izan ziren: I. Juan Martinez Astigarraga, Ataunen jaioa, eta Maria Aurre, Idiazabalen jaioa, mundura ekarri zuten ... II. Francisco Astigarraga, Ataunen jaioa, eta Itsasondoko Maria Ignazia Elosegi, ezkondu ondoren mundura ekarri zuten ... III. Juan Ignazio Astigarraga, Idiazabalen jaioa, Azpeitiako Maria Bautista Agirre Astigarragarekin ezkonduta, eta ezkontza honetatik jaio zen ... IV. Jose Ramon Astigarraga Agirre, Seguran jaioa. Honek "Real Compañía de Guardias Marinas" erakundean sartzeko 1770ko urtean bere kaparetasuna frogatu zuen.
Bere anaia Jose Ignazio Astigarraga Agirre, Seguran jaioa ere bai, "Caballero de la Orden de Carlos III" izan zen, 1794ko maiatzaren 28an erakunde honetan sartu zen.
* * *
Beste adar batetik, Astigarraga herrian finkatuta, ondorengoak izan ziren: I. Joaquin Manuel Astigarraga, Astigarragan jaioa, leku berberatik Catalina Telleriarekin ezkondu zena eta ezkontza honetatik jaio zen ... II. Teresa Astigarraga, Donostian jaioa eta bere senarrak Felipe Agirre, Puebla de Bolibaren jaioa, mundura ekarri zuten ... III. Maria Bautista Agirre Astigarraga, bere lenguasuarekin Juan Ignazio Astigarraga, (Ataungo adarrean hirugarren paragrafoan aipatuta) ezkondu zena.
Donostiako adar honen barruan Tomas Astigarraga aurki dezakegu. Honek 1645eko urtean bere kaparetasuna frogatu zuen.
BIBLIOGRAFIA
- "Nobiliario Vascongado", M. eta izengabea, 163 eta 164 orrialdetan, 3.053 signatura, Espainako Liburutegi Nagusian.
- "Estudios de Heráldica Vasca", Juan Carlos Guerrak idatzita, 52 orrialdean.
- "Expediente de pruebas de nobleza del Caballero de Carlos III, José Ignazio Astigarraga (1794)", Espainako Artxibo Historikoan.