Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira

Sagar-harra
Laspeyresia pomonella
Sortzailea:
Zomorroa
Gipuzkoan eragina:
Oso haundia
Egiten duen kalteak:
Urriak
Kaltetutako zatiak:
Fruituak
      Fruitu pipitaduen izurri arruntena eta garrantzikoena da.
Harra fruituetan barrena zulo bat eginez sartzen da eta han bizi ote da mamia janez. Zuloa luzatuz doan neurrian, atzetik uzten dituen mami hondatu eta gorozkiak sarrerako zulotik kanpora irteten dira.
Negua urbiltzen denean, harrak utzi egiten du fruitua, eroria zein zuhaitza dirauena, eta enbor-azalaren azpian edo adar lodietako zimurretan babesten da. Han kapulu trinko bat ehotzen du negua pasatzeko. Lehen tximeletak maiztzaren azkenean edo ekainaren hasieran agertzen dira. Normalean fruituen inguruko hostoetan uzten dute beren errunaldia, udan, ordea, zuzenki fruituen gainean jartzen dituzte arrautzak. Egun batzuk pasa ondoren, harrak jaiotzen dira, fruituak hortzakatzen hasten dira, azkenean barnera sartuz, horrela zikloa hasten da berriro.