Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira



Bestelakoak.-

     Atal honetan izurri eta gaisotasunak azaldu ditudanez gain, beste arazo batzuk daude sagardiarentzat kaltegarri direnak, jarraian azalduko ditut:

- Karraskariak:
     multzo honetan ugaztun batzuk adierazi nahi ditugu, horrek zuhaitzei kalte ezberdinak egiten dizkiete, ahultzen eta, batzutan, bere heriotza eragiten dutelako, batez ere zuhaitz gazteen azal eta sustraiak karraskatzen dituztenean.
Batzuk,
lursaguek bezala, Pytymis sp , sustraiei eraso egiten diete bere zuloak zulatzen dituztenean.
Beste batzuk, untxiek bezala Oryctolagus cuniculus , zuhaitzen lepotan kalteak egiten dituzte.
Goian aipatutako lursaguak ez dira nahastu behar satorrarekin,
Talpa europea, izan ere hau intsektu jalea da eta ez landarejalea, lursaguak bezala, horregatik satorrak ez die sagarrondoei kalterik egiten.


- Txoriak:
     lore eta fruituetan kalte larriak egiten dituzte, mokoka egiten dietelako.


- Kalte atmosferikoak:
     Izoztearen ondoren, txingorraizango da beharbada sagarrondoak jasaten duen kalte meteorologiko garrantziskoena. Hostoak urratu eta kimu eta fruitu berriak eror erazi egiten ditu, horrela txingorraz jota sagarrondoak oso makal geratzen dira eta erraz harrapatzen dituzte eritasunak eta izurriak.
Ala eta guztiz, haizea, lehortea, kutsadura atmosferikoa eta beste bztuen medio, sagarrondoek kalteak jasan ditzaketen eta kalte txikiak izan ez arren, sagar uztagatik oso arriskutsua izan liteke.