Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira



Akaroak.-

     Araknidoak klasearen baitako akaro ordenak espezie-kopuru handia hartzen du bere barnean eta hauetatik bakar batzuk bakarrik zuhaitzarentzat kaltegarriak dira .

     Oso umetsuak dira eta urtean zehar belaunaldi dexente jaiotzen dira. Izan ere, klima baldintzak mesedegarriak direnean ( hezetasun baxua eta tenperatura altua ) beren bizitz zikloa 15-30 egunetan burutu dezakete. Hortik atera kontuak zenbateko arriskua dakarren inguruko baldintza egokietan haien presentziak, akaro bakar btzuk bakarrik izanda ere: egun gutxitan sagasti osoa inbaditu dezakete oso arin ugalduz eta kalte larriak sortuz ere bai.