Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira



Landareen onddo bizkarroiak.-

     Onddoak, klorofila gabeko landare berezi batzuk dira, beren gorputza ( mizelioa ) harizpi luze batzuk osatzen dute. Mizelioak sortzen dituen esporak sakabanatzean, haizeak edo euriak beste landare bateraino eraman ditzake; han erne eta onddo berria jaioz, gaixotasuna ugaldu egiten da.
     Onddo-esporak landarea kutsatu ondoren onddoa hazi egiten da eta landarearengan eragin bikoitza sortzen du: batetik mekanikoki, zelulak bata bestearengandik bananduz, basoak puskatuz, etb. eta, bestetik, ekintza biokimikoak, landarearen metabolismo arrunta nolabait aldatzen duten substantziak erabiliz.


     Onddo-erasoaren ondorioz ager daitezkeen sintomak era askotakoak dira:

- erasotutako organoen azalean gorputz arrotzen presentzia, ( zoldak, harizpiak )
- ehunen aldaketa progresiboak, ( tumoreak )
- ehunen aldaketa erregresiboak, ( zulaketak, usteldura edo nanismoa )
- ehunen itxuraldaketa, ( dekolorazioa, zimeldura )
- etab.