|
|
Su-gorrinaErwinia amylovora Sotzailea: Bakteria Gipuzkoan eragina: Urria Egiten duen kalteak: Larriak Kaltetutako zatiak: Zuhaitz osoa |
Sagarrondoaren eta, bereziki, madariondoaren gaixotasun arriskutsuenetako bat da; ez dago bere aurka borroka egiteko benetako modu eraginkorrik. Horregatik infekzio-fokuak aurkitzean
lehenbailehen parte eman beharra dago eta azkar desagertarazi. Gure lurraldean eta sagarrondo mota batzuetan, seinale batzuk ikusi dira, baina zorionez horaindik ez dago oso zabalduta. Udaberrian infekzioa loreetatik sartzen da, hauek beltzu eta zimeldu egiten dira, arbolan erori gabe geratuz. Berehala adarrek eta adaskek jasaten dute erasoa, eta leku horietako hostoak suak erreta baleude bezala geratzen dira. Fruituak zimurtu eta lehortu egiten dira. Mota sentiberetan hilabete gutxi barru zuhaitza hilda geratzen da. Azalaren azpian, infektaturik dauden ehunek kolore gorriska edukitzen dute. Udaberrian zuhzitzaren organo gaixoek kolore horiko ttantta betzuk jariatzen dituzte. Ttantta hauek bakterio asko edukitzen dituzte, eta euriaren eta insektuen bidez (erlearen bidez batik bat) lore gehiago kutsatzen dira. Esandako sintoma batzuk beste izurrienekin daukaten antza kontutan hartuta, ezinbestekoa da gaixotasunaren diagnosia laborategi berezitu batek egitea. |