|
|
|
|
![]() |
Potrokilo Ezaugarriak: Zapore geza dauka, haundi eta mokoluzea da. Zuri-horiska margoa, marra gooriekin. Azal lodi eta distiratsua. Mami zuri, harro eta biguna, zuko gutxi dauka. Oharpenak: Urrian heldu denez sagardoa egiteko sagar bikaina da. |
![]() |
Ostro Beltza Ezaugarriak: Zapore geza-gozoa dauka, borobila, berdea bere margoa. Azal lodi eta latza, mami zuria, zuko eta urrin ugari dauzka. Oharpenak: Uzta ugari dakar eta berandu heltzen denez, sagardoa egiteko sagar bikaina da. |
![]() |
Ainarre Ezaugarriak: Zapore geza-garratza dauka, tarteko neurria eta txapala. Hori-gorria margoa, azal mehe eta distiratsua. Mami zuri-berdea, zuko ugari dauzka. Oharpenak: Hernaniko Ainarre baserrian (Gipuzkoa), biltzen dute sagar mota hau. Sagardoa egiteko eta jateko sagar bikaina da. |