Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira


Errezila
Ezaugarriak:
Zapore garratza dauka, haundia eta txapala. Berde-arre margoa, azal mehe, gogor eta pixkat latza. Mami zuri-berdea eta kirrika, zuko ugari.
Oharpenak:
Euskal Herrian ezagunena da. Nahiz eta garratza izan sukre asko dauzka. Txalakarekin batera sagardoa egiteko preziatuena da.

Goikoetxea
Ezaugarriak:
Sagar gozoa da, txapala, hori-berdea bere margoa. Azal mehe, samur eta ezkoduna. Mami zuri eta kirrika, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Honetakoa bi sagar mota daude, bat txikia baina ugaria, bestea pixkat haundiago. Gohierriko eskualdean oso preziatua da.

Geza Mina
Ezaugarriak:
Zapore mikatza dauka. Haundia, berde margoa, azal lodi eta ezkoduna. Mami zuri eta samurra, ez dauka zuko askorik.
Oharpenak:
Bere zaporeagatik sagardoa egiteko oso preziatua da. Leku batzuetan Sagar Beltza deritzon.