Bilatu edozer Euskal Herriari buruz:
Orrialde Nagusira

Zikadela
Typhlocyba rosae
Sortzailea:
Zomorroa
Gipuzkoan eragina:
Urria
Egiten duen kalteak:
Urriak
Kaltetutako zatiak:
Hostoak
      Insektu txiki bat da, kolore hori berdeskakoa, estua eta luzea, hostoen azpialdean bizi dela. Ziztaden eraginez orban hori batzuk azaltzen dira hostoan. Eraso gogorra denean, hostoen erorketa goiztiarra ere gerta daiteke.
Arrautzak udaberriaren hasieran biziberritzen dira eta lehen larba-belaunaldia ekainaren azkenaldera bilaktzen da insektu heldu. Hauek, aldi batean jaten aritu ondoren, hostoetan jartzen dute beren errunaldia eta horrela bigarren belanauldia hasten da, udaren azkenaldera heldu bihurtuko dena, eta udazkenean adarren azalean arrautzak jarriko dituena.