|
|
TxanfroNectria galligena Sortzailea: Onddoa Gipuzkoan eragina: Haundia Egiten duen kalteak: Urriak Kaltetutako zatiak: Enbor eta adarrak |
Gipuzkoan oso arrunta da gaixotasun hau, eta sagasti gutxi zainduetan aurkitzen da sagarrondoaren zurezko parteei, adarrei batipat, erasoz. Onddoa zaurietatik, hosto-orbanetatik, azal puskatuetatik, etab. sartzen da barnera, berehala pitzatu eta sakonduz, zuraren parte bat bistan geratzen da. Honela sorturiko txankroak, izerdiaren pasoa galerazten du eta gainean dagoen adar-zatia igartu egiten da. Normalean ez du landare osoa galzorian jartzen baina haren produkzioari erasaten dio. Adar igarrak txankroaren azpitik moztu eta erre egin behar dira, sagastia garbi egon dadin, hau da borroka garrantzitsuena txankroari menperatzeko. |